Telazko poltsak

Arantzazuko Ama 3C. Ekoplastik taldea. 4. Sarrera

Eko Plastik taldekoek, Maiatzaren 29an egingo dugun guztia antolatu dugu. Udaletxearen baimena dug poltsak banatzen jartzeko, baina bazpare, Astigarragako 4 dendetan abisua pasa dugu, hor inguruan egongo garela poltsak banatzen.

Horretaz gain, ikastolako ikaskideak pixka bat kontzientziatzeko, zozketa bat antolatu dugu, DBH3, 2 eta 1eko ikasleekin. Hainbat irabazle egongo dira eta horiei, gure poltsa bat banatuko diegu.

Hurrengo pausua, Maiatzaren 29 eguerdi inguruan, poltsak banatzen jartzea izango da.

Maiatzaren 17ko astea.