ERREKA GARBIKETA

Arantzazuko amako 3Ako euskgrafik taldea

Proiektuaren eguna

Ostegun honetan 2.mailako D klasearekin Martutene eta Loiola arteko erreka eta erreka bazterrak garbitzera joan ginen. 

Haien gelatara iristean azalpena ondo atera zitzaigun, informazio guztia eman eta haien iritzia eman ziguten. Beraien ordenagailua mantso zebilen, orduan 10 minutu gehiago tardatu genuen.

Ibaira bidean bi aurretik eta beste biak atzetik joan ginen, zebra bide lekuetan errepidean geldituz denok pasa arte.

Hara iristean, errekan ez zegoen zabor asko baino bidean eta bazterretan bai. Hala ere enbarkaderoetara talde txikietan eta kontrolatuta jaitsi ziren uretako zaborra salabardoakin jasotzeko.

Arraun lagunak dagoen bidetik Txomineko parke berria harte joan ginen. Denbora justoa eduki genuen joan, garbiketa egin eta etorria egiteko. 

Zakuak ondo bete genituen. Zabor gehiena enpresa haundienetakoa zen (coca cola, Insalus, …). Gehiena aurkitu genuen zabor mota plastikozko botilak izan ziren, baina plastiko txiki asko zeuden ere. Kolilla pila aurkitu genuen joan eta etorriko bidean.

Maskarillak ere zeuden bazter guztitatik, hori iruditu zitzaigun lotsagarriena. Arropa botata eta bustia ere aurkitu eta jaso genuen, txaketa bat, eta bi eskularru pare.

Dena egitean klasera itzuli ginen eta 2.mailako ikasleak 4 taldeetan banatu. Bakoitzak bi esaldi pentsatu behar zituen gaiari buruz, gero guk egin ditugun karteletan jartzeko. Bi aukeratu genituen, kartelak egin,  eta horrela bukatu zen 2. D gelako ikasleekin egin genuena. Esperientzia gustatu zitzaien eta asko eskertu genien egin zuten lan pila. 

Proposatutako esaldiak:

Zaborra jaso, natura zaindu

zaborra bota, mundua zapuztu

Zaborra gabe, bizitza hobe

Hauek dira atera genituen argazkiak:

ERREKA GARBIKETA

Arantzazuko amako 3.Ako Euskgrafik taldea

SARRERA 5 (NATIONAL EUSKGRAFIK)

Aste honetan izango dugu gure lehenengo irteera. Asteartean 2D-ko ikasleekin. 

-Aurkezpena bukatuta dago (berritu egin dugu) argazki batzuk jartzea

 falta zaigu. 

– Zein irakasle etorriko den hitz eginda daukagu zuzendaritzarekin. 

– 2 orduko irteera egingo dugu.

-Materiala bihar ekarriko dizkigute (ikasleei galdetu eta beraiek

 bazituzten salabardoak), zakuak eskolatik hartuko ditugu (Materrekoak, oraindik kala garbiketa egiteko erabili genituenak  guk bait ditugu)  Guanteak ere eskolatik hartuko ditugu.

Beste hiru taldeak atzeratu egingo  ditugu,  ohikoen ondoren egiteko. 

Ibanekin hitz egin genuen ere (gorputz hezkuntzako irakaslearekin). Paddle surf eta erreka garbiketa bat antolatzen  ari da fortunako elkartearekin arraun lagunak dagoen leku horretan. Astelehenean gehiago jakingo du, eta berriz hitz egingo degu berarekin. Ez dakigu berarekin zerbait egin ahal izango dugun. 

ERREKA GARBIKETA

Arantzazuko amako 3A-ko Euskgrafik taldea

Aste honetan izango dugu gure lehenengo irteera. Asteartean 2D-ko ikasleekin. 

-Aurkezpena bukatuta dago (berritu egin dugu) argazki batzuk jartzea

 falta zaigu. 

– Zein irakasle etorriko den hitz eginda daukagu zuzendaritzarekin. 

– 2 orduko irteera egingo dugu.

-Materiala bihar ekarriko dizkigute (ikasleei galdetu eta beraiek

 bazituzten salabardoak), zakuak eskolatik hartuko ditugu (Materrekoak, oraindik kala garbiketa egiteko erabili genituenak  guk bait ditugu)  Guanteak ere eskolatik hartuko ditugu.

Beste hiru taldeak atzeratu egingo  ditugu,  ohikoen ondoren egiteko. 

Ibanekin hitz egin genuen ere (gorputz hezkuntzako irakaslearekin). Paddle surf eta erreka garbiketa bat antolatzen  ari da fortunako elkartearekin arraun lagunak dagoen leku horretan. Astelehenean gehiago jakingo du, eta berriz hitz egingo degu berarekin. Ez dakigu berarekin zerbait egin ahal izango dugun. 

ERREKA GARBIKETA

Arantzazuko amako 3Ako National Euskgrafik taldea

3. Sarrera (Euskgrafik taldea)

Falta zaiguna

  1. Egun berriak adostu eta geleei jakinarazi. (Eguraldia kontuan hartuta)
  2. Azalpena planifikatu (Power pointa prestatu) 
  3. Irakasle batekin eta zuzendaritzakoekin hitz egin gurekin etortzeko.
  4. Irteera baino lehenago salabardoak jaso (ikasleei eskatu).

Egunaren planifikazioa

  1. 2Bko ikasleen gelara sartu eta azalpena eman.
  2. Urumea errekara iritsi.
  3. Bertan taldea bitan banadu, batzuk erreka garbitzen besteak ingurunea.
  4. Argazkiak atera dena jaso baino lehen, bitartean eta ondoren.
  5. Bueltatu jolas garairako.
  6. Jolas garaia eta gero dena berriro egin beste gela batekin.

Irteera eta gero

  1. Ikasleei nola izan den esperientzia galdetuko diegu, zer ikusi edo ikasi duten eta horrelako gauzak.
  2. Egingo ditugun argazkitik hoberenak aukeratu.
  3. Egoera eta ekofish buruz testu bat egingo degu.
  4. Eta kartelak egingo ditugu.
  5. Azkenik egin dugun lana zabalduko dugu jendeari, ibaia zaborrez betetzea saihesteko moduak emango ditugu, baita egon daitezkeen ondorioak ere.

ERREKA GARBIKETA

Arantzazuko amako 3Ako National euskgrafik taldea (2.sarrera)

Datak berriak adostu behar ditugu eta kuarentenanik taldeko 4ak bueltatzean zuzendaritzakoekin konfirmatu. Maiatzaren amaieran edo agian ekainaren hasieran izango dira. Aste bat egongo da bi daten artean.

Irakaslea adostu behar degu zuzendaritzakoekin, haien irakasle bat ere izan daiteke. Hasierako azalpena ere prestatu behar da. Irteera egin baino lehenago materialak jasoko ditugu, salabardoak eta zakuak. Mobila ere eraman beharko degu argazkiak atera ahal izateko.

Azalpenean ekofish zer den azalduko diegu, zer egingo dugun irteeran eta daukagun ondorengo plana. Jolas garaia eta gero tokatzen zaion taldeari azalpen berdina emango diegu eta leku berdinera joango gera baino ez toki berdinera.

Bertara iristerakoan daukagun denbora bitan zatituko dugu denok denbora berdinean bi gauzak egiteko. 

2 irteerak egiterakoan kartelekin hasiko gera.

1.Sarrera (National euskgrafik)

.

Erreka garbiketa

Gure proiektua bigarren mailako ikasleekin, apirilak 28-an eta maiatzak 7-an Arraun Lagun elkartearen  ondoan dagoen  ibaia eta ibai bazterrak garbitzera joatea da,

Hori baina lehenago, 2. mailakoei  azalpen labur bat emango diegu   ekofish buruz, eta nola dagoen egoera itsasoan gaur egun.

horrela beraiek konturatuko dira nola dagoen situazio kontu honekin, eta espero dugu honek beraien eguneroko bizitzan aldaketa txiki bat izatea. Honetaz aparte gero jasotako zaborrari argazkiak aterako diogu eta kartel txiki batzuetan jarri informazioarekin eta Donostitik eta Astigarragatik jarri eta zabaldu jendea konturatzeko benetan inportantea dela gure ohiturak pixkat aldatzea gure bizitza eta naturarena lasaiagoa eta garbiagoa izateko.

Lehenengo egin genuen gauza zuzendaritzakoekin hitz egin baimena eskatzeko, eta horretan ez genuen problemarik izan.

Hurrengo pausoa 2.mailako ikasleei abisatzea zan eta hori ere erraza izan zan, baino hasiera bateko egunean ezin zuten eta data aldatu behar izan genuen ,eta  azkeneko data hontara aldatu genuen,  gero eguraldia dela eta berriro beste data bat jarri behar degu, baino oraindik ez dago adostuta zuzendaritzakoekin.

Geratzen zaiguna zuzendaritzakoekin hitzegitea irakasleei buruz.