ESKULAN TAILERRA (3)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

ZERGATIK

Eskulan tailerrak gehien lantzen duen itsas hondakina plastikozko botilak dira, gehiago zehaztuta txanpu boteak. Hau da, proiektu honetan, helburua plastikozko edukiontziak berrerabiltzea zen, jendeari ikustarazteko nola plastikoak hainbat erabilpen dituen, erabilgarriak diren gauzak egiteko. Gure kasuan, mugikorraren euskarri bat egin dugu, mugikorra kargatzerakoan mahairik gertu ez badago, mugikorra lurrean ez uzteko. Hala ere, bestelako proiektuak aurkeztu genituen baina, mugikorraren euskarria izan zen jendeak aukeratu zuena gelan lantzeko. Sentsibilizazio kartelek berriz, hondakin mota ezberdinak lantzen dituztenez, arazo orokorragoak lantzen dituzte. Lantzeko aukeratu ditugun gaiak, pandemiaren eragina, hondakinak naturan, hondakinak itsasoan (zehatzago) eta supermerkatuetan erabiltzen den plastiko kantitatearen arazoa eta horren konponbidea dira.

ESKULAN PROIEKTUA: Proiektu hau egiteko, lehenik eta behin, aurkezpen bat egingo dugu, eskulan aukera ezberdinekin. Hau egin eta gero, gelakideei aurkezpena egingo diegu eskulan bat aukera dezaten. Eskulana aukeratzerakoan, egun batean gelan tailerra egingo dugu, talde txikietan banatauta. Horretarako behar den materialaren zati bat haiek ekarriko dute eta guk bestea.

SENTSIBILIZAZIO TAILERRA: Proiektu hau egiteko, gai ezberdin batzuk aukeratuko ditugu, horien artean, hondakinak itsasoan eta lurrean, supermerkatuen eragina eta pandemiaren eragina. Gaiak aukeratu ostean, argazkiak bilatuko ditugu gai hauen inguruan. Amaitzerakoan, argazkiak inprimatu eta karteletan itsatsiko ditugu. Azkenik, ikastetxean zintzilikatuko ditugu gure kartelak.

ADIBIDEAK-1

ADIBIDEAK 2

ADIBIDEAK- 3

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 20210413_194710-577x1024.jpg daIrudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 20210413_171656-768x1024.jpg da

ADIBEDEAK-4

ADIBEDEAK-5

KARTELAK

Karte hauek ikastetxean jarriko dira toki ikuskorrean.

BIRZIKLAPENA ESKOLAN (2)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

ZERGATIK?

Aztertu dugunez, gure ikastetxe inguruko birziklapen metodoa ez da hoberena, gehienok errefusa eta plastikoaren zaborrontziak bakarrik erabiltzen ditugulako.

Egokiena, zaborra dagokion zaborrontzian botatzea izango litzateke. Hau da, jolastokiaren ondoan dauden 4 zaborrontzi desberdinak.

ZER LORTU NAHI DUGU?          

Erabilpen egokia eman jadanik ditugun zaborrontziei eta jendea zakarrontzietan zerbait botatzerakoan gure kartelak ikustea eta zerbait ikastea, hau da, kontzientzia sortu.

AURREKO EGOERA . 

Nahiz eta hiru zaborrontzi egon, jendeak nahi duen lekuan botatzen ditu gauzak. Gainera plastikoaren edo beste zaborrontzi mota baten barruan, gauza batzuk bereizita daude.

EGOERAREN ARGAZKIAK         

GURE KANPAINAREN IRUDIAK

AURREKO EGOERA

PROZEDURA

BILAKAERA

Informazio eskasari erantzuten (1)

https://youtu.be/blGGd37fnIs

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

Gure proiektuak jendeak duen informazio eskasari erantzuten dio. Honekin esan nahi duguna da, gure intentzioa jendea itsasora erortzen den plastiko eta hondakinen ezagutzari buruz konturatzea eta beraien jarrera aldatzea, hau da, jendeak zaborra itsasora edo lurrera ez botatzea.

Galdetegia.

  1. Kontzienteak zarete itsasoan dagoen plastiko guztiaz?
  2. Ba al dakizute plastikoek itsasoan duten eragina? Zeintzuk?
  3. Ba al dakizute zer diren mikroplastikoak?
  4. Zaborra daukazutenean lurrera botatzen duzute edo zakarrontzira?
  5. Etxean birziklatzen duzute? Nola?
  6. Plastiko gabe bizi gaitezke?
  7. Ze idei daukazute plastikoaren erabilera murrizteko?
  8. Gehiago birziklatu behar dugu?
  9. Zenbat plastiko tonelada iristen da urtean itsasora? 
  10. Zergatik da zuen ustez ozeanoa ain garrantsitzua gizateriarentzat?

Nola egingo dugu.

Proiektu hau egiteko hainbat pausu jarraitu behar izan ditugu, eta ondorengoak dira: 

  • Lehenengo, taldean elkartu eta pentsatu zein izango den proiektuaren ideia. 
  • Bigarrena, atera diren idei guztietatik ideia bat hartu eta hasi egiten.
  • Hirugarrena, proeiktuan jarriko ditugun gauzak pentsatu. Gure kasuan Kahoot bat izan da, beraz, Kahootaren galderak egin genituen.
  • Laugarrena, errepasatu proiektua.
  • Eta azkenik, gelaz-gela joan proiektua zein den esatera eta galdetzera ea al duten parte hartu. 

Gela guztietan baietz esan digute eta beraien erantzunengaitik zenbat dakiten eta kontzientzienteak diren ala ez ezagutu izan dugu.

Guk lanerako dugu erantzun fitxa.

  1. Kontzienteak zarete itsasoan dagoen plastiko guztiaz? 
  2. Ba al dakizute plastikoek itsasoan duten eragina? Zeintzuk?
  3. Ba al dakizute zer diren mikroplastikoak?

Mikroplastikoak ingurumena kutsatzen duten plastiko zati txikiak dira. Gaur egun mikroplastikoen bi sailkapen daude: mikroplastiko primarioak, produktuetan erabiltzeko bereziki fabrikatuak; eta bigarren mailako mikroplastikoak, hondakin plastiko handiagoen narriadura prozesutik eratorritakoak, hala nola Pazifikoko Zabor Uhartea osatzen duten plastikozko pieza makroskopikoak. Bi mikroplastiko motak kontzentrazio altuetan mantentzen direla frogatu da, batez ere itsasoko eta lakuko ekosistemetan.

  1. Zaborra daukazutenean lurrera botatzen duzute edo zakarrontzira?.
  2. Etxean birziklatzen duzute? Nola?
  3. Plastiko gabe bizi gaitezke?

Erabili eta botatzeko plastikoak erabili gabe bizi ahal zara, plastikozko hondakinak sortu gabe eta dauzkagun plastikozko objektuak materialik preziatuenak balira bezala tratatu gabe.

  1. Ze idei daukazute plastikoaren erabilera murrizteko?
  2. Gehiago birziklatu behar dugu?

Plastikotaz hitz egiterakoan, gaizki izendatutako “birziklapena” ispilua da eta ez irtenbide iraunkorra. Egia esanda, ez dugu birziklatzen, baina plastikoa ontzi berezietan jartzen dugu, eta horrek ondo sentiarazten gaitu, beste objektu berdin edo antzeko batzuetan bihurtuko dela sinetsarazi egiten digutelako. Errealitate tristea da, plastiko horien gehiengoa erre, Txinara esportatu edo bota egiten direlako.

  1. Zenbat plastiko tonelada iristen da urtean itsasora? 

8 milioi. 

  1.  Zergatik da ozeanoa ain garrantsitsua gizateriarentzat?
  • Arnasten dugun %55 oxigenoa ematen digu.
  • Janaria ematen digulako.
  • Lur planetaren %72 azalera hartzen du, hau da, gehiengoa.
  • 150 milioieko lana sortzen du.

2.Sarrera (Cat Fish)

Ur-azpian

Samira ipuina idazten hasi da, eta Amalur Iraiaren laguntzarekin hasi da pertsonaiak sortzen; lau pertsonai izango dira: dortoka, Puck izenarekin; Itsas zaldiak, Filo izena du ; marrazoak Rimuru izena du eta arrainak Ttuspi izena.

Gero, Astigarragako eta Martuteneko ikastolan baimena eskatu dugu ea posible den ipuina han irakurtzea. Astigarragako Herri eskolan baimena eskatu eta erantzun digute, irakaslearekin harremanetan jarriko digutela esan digute. Bestalde, Arantzazuko Aman ez digute baimena eman covid-19a dela eta. Hala ere bideo bat grabatuko dugu, eta irakasleari bidaliko diogu gela aurrean jartzeko.

1.Sarrera Kony I eta bereak

Guk Pista jolas bat edo ginkana bat egitea pentsatu dugu. Ginkana horretan ondo pasatuz gazteagoei guk hondakinen arazoaren inguruan eta plastikoei buruz ikasi ditugun hainbat gauza erakustea da helburua. Martutenen egingo dugu, eta zein talderekin (DBH-ko ikasleekin edota LH-koekin) edo agian arratsalderen batean auzoko jendearekin…. Hori adostu beharko dugu lehen bait lehen, baita data eta ordua ere. Tokia lehen esan bezala Martuteneko auzoa izango da. Egiten ari garenaren berri nola eman ere pentsatzen hasi beharko dugu ere. Zereginen zerrenda egiten hasi gara ere: beharko dugun materiala…

2. Sarrera (EKOKARTAK)

Aste hontan, karten diseinua pentsatzen hasi gara eta baita kartetan ipiniko ditugun argazkiak driven jartzen, gero ikastolan inprimitzeko eta kartetan pegatzeko. Azkenik, zabaltzeko zer egin pentsatzen hasi gara, baina oraindik ez dugu ideia zehatzik. 

Guk egindako argazki batzuk:

2. Sarrera (POPA)

Aste honetan, Astigarragako Herri eskolako umeekin egingo dugun ginkanaren eguna, ordua zehaztu dugu dagoenenko. Irakasle eta zuzendariarekin patioan edo frontoian egiteko hitzegin dugu eta baiezkoa eman digute. Honek ondoren herrian antolatzeko dugunaren entsegu modura balioko du.

Kartela ere egin eta inprimatu dugu. Hurrengo astean, Astigarragatik pegatuko ditugu herritarrek jolasak egingo ditugula jakiteko.  Ondoren ere beste bide batzuk erabili beharko ditugu kartela zabaltzeko: web orriak….              

Plastiko eta zabor desberdinak pilatzen hasi gara, etxekoak eta denda batzuetan kartoizko kutxak ere eskatu ditugu. 

2.Sarrera (National euskgrafik)

Datak berriak adostu behar ditugu eta kuarentenanik taldeko 4ak bueltatzean zuzendaritzakoekin konfirmatu. Maiatzaren amaieran edo agian ekainaren hasieran izango dira. Aste bat egongo da bi daten artean.

Irakaslea adostu behar degu zuzendaritzakoekin, haien irakasle bat ere izan daiteke. Hasierako azalpena ere prestatu behar da. Irteera egin baino lehenago materialak jasoko ditugu, salabardoak eta zakuak. Mobila ere eraman beharko degu argazkiak atera ahal izateko.

Azalpenean ekofish zer den azalduko diegu, zer egingo dugun irteeran eta daukagun ondorengo plana. Jolas garaia eta gero tokatzen zaion taldeari azalpen berdina emango diegu eta leku berdinera joango gera baino ez toki berdinera.

Bertara iristerakoan daukagun denbora bitan zatituko dugu denok denbora berdinean bi gauzak egiteko. 

2 irteerak egiterakoan kartelekin hasiko gera.

1.Sarrera (National euskgrafik)

.

Erreka garbiketa

Gure proiektua bigarren mailako ikasleekin, apirilak 28-an eta maiatzak 7-an Arraun Lagun elkartearen  ondoan dagoen  ibaia eta ibai bazterrak garbitzera joatea da,

Hori baina lehenago, 2. mailakoei  azalpen labur bat emango diegu   ekofish buruz, eta nola dagoen egoera itsasoan gaur egun.

horrela beraiek konturatuko dira nola dagoen situazio kontu honekin, eta espero dugu honek beraien eguneroko bizitzan aldaketa txiki bat izatea. Honetaz aparte gero jasotako zaborrari argazkiak aterako diogu eta kartel txiki batzuetan jarri informazioarekin eta Donostitik eta Astigarragatik jarri eta zabaldu jendea konturatzeko benetan inportantea dela gure ohiturak pixkat aldatzea gure bizitza eta naturarena lasaiagoa eta garbiagoa izateko.

Lehenengo egin genuen gauza zuzendaritzakoekin hitz egin baimena eskatzeko, eta horretan ez genuen problemarik izan.

Hurrengo pausoa 2.mailako ikasleei abisatzea zan eta hori ere erraza izan zan, baino hasiera bateko egunean ezin zuten eta data aldatu behar izan genuen ,eta  azkeneko data hontara aldatu genuen,  gero eguraldia dela eta berriro beste data bat jarri behar degu, baino oraindik ez dago adostuta zuzendaritzakoekin.

Geratzen zaiguna zuzendaritzakoekin hitzegitea irakasleei buruz.