NOM NOM 3.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3A SPICE GIRLS

3.SARRERA

Zuzendaritzari gutun bat bidali diogu 2.mailako ikasleekin proiektua egiteko, baino oraindik ez dugu haien erantzuna jaso.

-Interneten begiratzen egon gara errezeta berriak aurkitu ditugu gure proiektua egiteko errezeta egokiak. Errezeta berriak egiteko osagaiak biltzen hasi gara, etxean probak egiten hasteko.

ERREZETA:

Gelatinazko edalontziak:

Materiala:

  • Edalontzi moldeak( tamaina desberdinak)
  • Katilu bat

Osagaiak:

  • 170 g gelatinazko hautsa.
  • 50 g grenetina.
  • 300 ml ura irakiten.

Prestaketa.

  1. Prestatu ura irakiten.
  2. Katiluan gelatina eta grenetina bota eta nahastuko ditugu.
  3. Ur irakiten botako degu katiluan.
  4. Nahastuko degu eta masa homogeneoa gelditu arte.
  5. Nahastea edalontzi handienean botako dugu eta edalontzi txikiena barruan sartuko dugu.
  6. Jarri edalontzia hozkailuan 4 orduz.

Tailerrerako eguna guztiz finkatu dugu: Ekainak 3 gaztelekuan

Petritegirekin kontaktatu degu eta gurekin kolabortuko dute egingo dute, materialak tailerrerako lortzen lagunduko digute eta haien logoa bidali ziguten kartelean txertatzeko.

Jarri ditugun kartelak:

Zuzendaritzari beste gutun bat bidaldu diogu, Aurreko astean eskutitz bat bidali genien 2 DBHn tailer bat egingo genuela esanaz,  baina gure proiektuaren aurkezpena egitea eta idatzitako errezeta ematea hobe litzatekeela pentsatu genuen, eta tailerra bakarrik gaztelekuan egin.

Martutenen, 2022ko maiatzaren 26ean

Zuzendaritza agurgarria:       

3.A ko Janire, Laia, June; Aiora eta Alaia gara eta Ekofisheko proiektu batean gabiltza. Gure proiektua bilatzen duena plastikoaren kontsumoa murriztea eta arazoari buruz hitz egitea da. Gure bi helburu hauek betetzeko DBH2koei  aurkezpen bat egitea pentsatu dugu, datorren urtean proiektu hau egiteko txanda izango dutelako eta horregatik orain ezagutarazi nahi diegu plastikoaren kontsumoaren arazo larri hau eta gure itsasoetan eta bizitzan  duen eragina.

Honako hau da gure eskaera: 

eskatzen dizuegu ea utziko zenigukete beraiei aurkezpena egitea klase orduren batean. 

Zuen erantzunaren zain, 

3Ako Janire, Laia, June, Aiora eta Alaia

2. mailakoentzat aurkezpena prestatzen hasi gara.