KONTRAKORRONTEAK

PASAIA LEZO LIZEOA DBH3B

Martxoak 18:

Aste honetan zehar, bideorako, gidoiaren ideia desberdinak egin ditu taldekide bakoitzak. Ideia guztiak batu eta gidoia zehaztu dugu.

GIDOIA:

Pertsona bat agertuko da plastikozko bilgarria duen zerbait jaten, plastiko hori lurrera botako du. Plastiko hori, haizearen bitartez, itsasora iritsiko da. Itsasoan beste hainbat plastiko egongo dira. Arrain bat azalduko da eta plastikoa jango du. Arrantzaleak arraina arrantzatuko du. Pertsonak arraindegian arrain hori erosiko du eta etxean jango dute. Pertsonaren hesteak plastikoz beterik azalduko dira, anbulantzia iritsiko da eta ospitalera joango da. Azkenean hil egingo da. Ondorioak: itsasoa zikina, plastikoz betetako arrainak, heste zikinak, hil egingo gara.