EKOFISH 20-21

2020-2021 ikasturtean, ITSAS HONDAKINEN ERRONKA unitate didaktikoa Arantzazuko Ama BHI, Hirubide BHI, Zubiri-Manteo BHI eta Mutriku BHI zentroetan garatu zen, 3., 4. DBH eta 1. Batxilergoko 183 ikasle inplikatuz.

Guztira 40 proiektu garatu zituzten, oso proiektu ezberdin, original eta interesgarriak, gazteek beraien trebetasunak eta indarrak erabiliz, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela erakutsiz. 

Hauek izan ziren proiektuen lehiaketaren finalistak eta beraien egileak, MATER ontzian itsas hondakinak eta mikroplastikoak arrantzatzeko itsasora irteera batez gozatu zuten.