EKOFISH 19-20

2019-2020 ikasturtean, ITSAS HONDAKINEN ERRONKA unitate didaktikoa Arantzazuko Ama BHI, Koldo Mitxelena BHI, Lezo Institutuan, Pasaia Lezo Lizeoan, Summa-Aldapetan eta Telleri Alde Ikastetxean garatu zen, 3. eta 4.DBHko 460 ikasle inplikatuz.

Guztira 89 proiektu garatu zituzten, oso proiektu ezberdin, original eta interesgarriak, gazteek beraien trebetasunak eta indarrak erabiliz, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela erakutsiz. 

Hauek izan ziren proiektuen lehiaketaren finalistak eta beraien egileak, MATER ontzian itsas hondakinak eta mikroplastikoak arrantzatzeko itsasora irteera batez gozatu zuten.