EKOFISH 18-19

2018-2019 ikasturtean, ITSAS HONDAKINEN ERRONKA unitate didaktikoa Arantzazuko Ama BHI, Pasaia Lezo Lizeoan, La Anunciata Ikastetxean eta Elizalde Institutuan garatu zen 3.DBHko 242 ikasleekin.

Guztira 50 proiektu garatu zituzten, oso proiektu ezberdin, original eta interesgarriak, gazteek beraien trebetasunak eta indarrak erabiliz, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela erakutsiz. Mater Onzti Museo Ekoaktiboko kideak, irakasleak, ikasleak eta haien familiak oso arro bukatu genuen eta hauexek izan ziren testigantza batzuk:

“Erronka bereganatzea lortzen da”

“Gainontzeko irakasle guztien iritzia/balorazioa oso ona izan zen”

“Arazo honen aurrean zerbait egin behar genuela argi genuen”

“Guri ez gintuen inork dagoen arazo larriaren inguruan hitz egin, beraz…mundu osoari ezagutaraztera eman behar genuen”

“Oso lan garrantzitsua egiten ari zirela sinistu/konturatu ziren”

“Ardurak banatu dituzte eta taldean lan egitea lortu dute, ez daude ohituta era honetan lan egiten eta oso ikasketa ona izan da”

“Gazteek dituzten trabetasun “sorpresak” edota normalean erabiltzen ez dituztenak azaldu dituzte”

“Guraso batzuek zoriontzeko idatzi digute”

Ikasturtea amaitzean, proiektuen txapelketa bat antolatu genuen eta 4 pertsonez osatutako epaimahaiak 3 proiektu aukeratu zituen irabazle. Proiektu hauen gazteentzako saria  Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren “Zero Zabor Uretan” kanpainan gurekin euskal kostaldetik nabigatzeko aukera izan zen.

PROIEKTU IRABAZLEAK: