EKOFEELING 4.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C FEELING TALDEA

Aste honetan gauza asko egin ditugu:

– Alkatearekin bigarren aldiz eduki dugu bilera, data guztiak finkatzeko.

– Komunikabideei idatzi diegu gure proiektua, eta idatzitakoa Astigarragako Kronikan eta Diario Vascoan atera da (ostiralean) gure argazkiekin eta sare sozialetan gure asmoak ere zabaldu  ditugu.

https://www.astigarraga.eus/eu/-/arantzazuko-ama-ikastolako-dbhko-ikasleak-hainbat-ekimen-gauzatzen-ari-dira-telazko-poltsak-banatu-plastikozko-tapoiak-bildu-ibaia-garbitu-bigarren-es

– Kartelak egin eta pegatu ditugu herritik eta baita eskolan ere. 

– Gaur Astigarragako eskolan egon gara telazko poltsak banatzen, eta poltsekin batera jendeari ohar bat ematen diogu,  hori irakurriz  gure proiektua eta asmoen berri izan dezaten. Bi kartel jarri ditugu geunden tokian jendea konturatu zedin. Patioan zehar ere ibili gara, jendeari ere ahoz ere azalduz eta poltsak banatuz. Jendea hurbildu zaigu proiektuari buruz gauza gehiago galdetuz.

–50 poltsa gorde ditugu Martuteneko eskolan banatzeko, eta astelehenean egingo dugu hori. 

– EITB-ko Mariak baietz esaten badigu, eta Igonek (eskolako irrati arduradunak) ere, asteartean eskolako irratian aterako gara guztioi dena azaltzen.