EcoFriendly

Zubirimanteo 1A EcoFriendly

EKOFISH-Apirilak 30

1)- ORAIN ARTE EGINDAKOA: Hasieran egin nahi genuen proiektuaz hitz egin dugu, ideia guztiak argi izanda horrekin hasi ginen. Hasieran gure lanaren portada bat egin genuen. Horren ondoren, tokia google bidez hobeto ezagutzen hasi ginen elkarrizketatuari galderak prestatu ahal izateko.

Galdera guztiak gaztelaniaz egin ondoren (elkarrizketatuak ez dakielako euskara), euskarara itzuli genituen, bideoan galderak gazteleraz egingo baitira baina azpitituluetan euskaraz idatziko dira. Elkarrizketa grabatua dago editatu gabe eta inkestako galderak eginak daude.

2)- FALTA DENA: Taberna batzuetan banatuko ditugun inkestak imprimatzea faltatzen zaigu, bideoa editatu eta klase batean aurkeztu.

Zubiri-Manteo

1.A

Nilam Bensaad, Eider Aierdi, Laia Agirre, Clara Almagro eta Urko Villa

  Eco-Friendly gaur egungo merkatuan

Bideo honen bitartez, jendea gaizki egiten duenarekin ohartaraztea eta gauzak hobeto egiten saiatzea espero dugu. Bakoitzak bere aldetik zerbait jartzen baldin badu, mundua aldatu dezakegu. 

Inkesta baten bidez, tabernari askori erakutsi diegu uste zutena baino plastiko gehiago kontsumitzen dutela, eta ez dutela behar adina birziklatzen. Era berean, kontsumitzeko modu ekologikoagoak daudela erakutsi diogu jende arruntari.

Pertsona askotara iritsi gara, taberna batzuetara joan gara, eta hango tabernariei galdera batzuk egin dizkiegu, horrekin zenbat plastiko kontsumitzen duten jakiteko. Ondoren, sortutako bideoa Youtubera igo dugu eta azkenik, ikastola baten gela batzuetan bideoa aurkeztu dugu.

Bideoa gehien ikusi duen jendea, ikastolako ikasleak izan dira, bideoa gela askotan aurkeztu dugulako.

Proiektu hau burutu ahal izateko, denbora dezente behar izan dugu. Martxoaren bukaeran hasi ginen proiektu hau egiten eta taldeko batek esan zigun bere lagun batek taberna ekologiko bat zuela. Ideia ona eta originala iruditu zitzaigun hari elkarrizketa bat egitea, eta hala egin genuen. 

 Guretzat, proiektuaren parterik gogokoena, Zarautzeko taberna ekologikora joan eta hango nagusia ezagutzea izan zen, oso tratu ona eman zigulako eta etxean bezala sentitu ginelako elkarrizketan. Oso ondo pasa genuen!

Ordea, proiektuaren parterik gogorrena gauden egoeran egonda, berari elkarrizketa ez egitearen arriskua izan da. 

Esperientzia honi esker, gauza asko ikasi ditugu. Adibidez, taldeka lan egin, munduaren egoera txarraz ohartu eta kontzientziatzen ikasten lagundu digu.