saviours

Saviours

Zubirimanteo. 1A : Webgune bat sortu jendea plastikoaren arazoari buruz kontzientziatzeko.

Gure webgunea, platikoarekiko sortzen diren arazoei buruz, erantzuna eta bere konponketa bilatzen eta erakusten du, hainbat baliabide multimedia erabiliz. Adibidez, kalean dagoen jendeari galdera sorta bat egin itsas hondakinei eta kutsadurari buruz.

Gure ustez,  plastikoa edo horrelako material iraunkorrak gehiago ez sortzea eta orain arte sortu egin dena, berrerabili bestelako produktuak sortzeko: poltsak, mobileko fundak…  Horrela, sortu dugun hondakinak etekina ateratzen diogu.

 Zoritxarrez,gure proiektuaren bidez ez dugu edukiko zuzeneko inpaktu bat ekonomian, baina uste dugu gizarteari inpaktua ematea oso garrantsitsua dela. Horrela, gizarteari esker, naturan onura txiki edo handi bat lortu dezakegu.

  1. Webgunearen eskema bat sortu ( Bideoak, artikuloak, webgunearen konposizioa..)
  2. Informazioa bilatu eta sailkatu.
  3. Informazioa webgunean sartu modu sailkatu batean.
  4. Bideoaren gidoia sortu eta antolatu. 
  5. Bideoa sortu eta hortik informazioa atera.
  6. Bideoaren erantzunetatik, estatistikak atera

Saviours Zubirimanteo 1A

Webgunea:

https://oakhamlichco20ba.wixsite.com/saviours

BIRZIKLAPENAREN JINKANA_HOR DAGO KOXKA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B_ARAITZ TRINCADO, HODEI OROZ ETA SALMA BLANCO

·Gure helburua proiketu honekin da umeei erakustea nola birziklatu eta bigarren erabilpen bat ematea zakarrontzira botatzeko dauden gauzei.

· Gu talde bezala proiektuan nahiko ondo lan egin dugu. Errexa izan da gure artean komunikatzea, batez ere azkeneko momentu honetan. Lehen elkarrekin egin behar genuenez ez ginelako erraz adosten. Bakoitzak bere lana ondo egin du.

Gero gure ustez gure helburua lortu dugu, materialak birziklatea eta haurrak birziklatzen jakitea zen. Eta gainera jolasen bidez ikastea askoz dibertigarriagoa dela iruditu zaigu. Ere konfinamenduan gaudenez jolas hauei esker gutxiago aspertuko dira eta elkarrekin denbora gehiago pasako dute.

Izan dugun zailtasun bat izan da, askotan aldatu dugula pentsatuta geneukagun proiektua. Hasieran, jinkana bat egin nahi genuen Biteriko ikasleentzat. Baino pandemiarengatik pentsatu genuen gure familiarrei egitea jokuak. Azkenean asko pentsatu ondoren iritsi ginen konklusiora, hoberena zela jokuen tutorial batzuk grabatzea eta horrela nahi duenak, nahi duen tokitik jolastu ahalko zuen.

Haurrek inspiratu ziguten, bideoak egin ahal izateko, ikastetxearekin kontaktuan jarri eta bideoak beraiei bidali gelaz gela bidaltzen joateko. Gure audientzia nagusia ikasleak izan dira, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako haurrak birziklatzen jakitea.

Honekin ikasi dugu zein zaia den proiektu bat aurrera eramatea, guztion artean ados jartzea, guztiok partizipatzea edo zerbait egitea…  Hirurok ikasi dugu ondo editatzea, asko erabili dugulako. Ere ikasi dugu talde lan bat egiten taldean egon gabe, bakoitzak bere etxetik, bera zatia egiten zaia izan arren. Eta inportanteena, konturatu gara gauden momentuan, eta zein garrantzitsua den birziklatzea.

PLASTIKOZKO MAHAI JOLASA_PIRAÑITAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B_AITANA BLAZQUEZ, ARITZ MOLIA, UNAI FRAILE ETA MAIALEN BENITO

Kaixo, gu Koldo Mitxelena ikastetxeko 3.B-ko ikasle talde bat gara. Maialen Benito, Aitana Blazquez, Aritz Molía eta Unai Fraile. Gure taldea “Pirañitak taldea” deitzen da eta proiektuaren izena “mahai jolasa” da.

Proiektuaren helburua plastikoak, kartoiak… berrerabiltzeaz aparte gendeari erakutsi gauzak berrerabilita gauza handiak egin dezakegula eta modu honetan kutsadura gutxitzen laguntzen dugula.

Guk lortu duguna da mahai jolas bat egitea kartoiak eta plastikoak berrerabiltzen. Sare sozialen bidez mahai jolas honen berri eman dugu. Pertsona askok izan dute mahai jolas honen berri. Proiektu hau bukatzeko lau aste behar izan ditugu. Aste bakoitzean taldekide bakoitza bere bete beharra zuen. Lehenengo astean mahai jolasa nola izango zen pentsatu genuen horretaz aparte bakoitzak bere etxean plastikoak eta kartoiak gordetzen hasi zen. Bigarren astean gaiak aukeratu genituen eta bakoitzak bat hartu zuen eta gai horren helburuko galderak prestatu genituen. Hirugarren astean  Maialenek tableroa egiten hasi zen  kartoiekin eta Aitanak fitxak birziklatutako tapoiekin. Eta azkeneko astean Maialenek jolasaren instrukzioak egin zituen Aitanaren laguntzarekin.

Guk ez genuen erabaki zer egin ,orduan bakoitzak ideiak ematen hasi ginen eta gure irakaslearen laguntzaz mahai jolasa egitea inspiratu ginen.Proiektuaren parterik gogokoena izan zen dena bukatuta ikusitakoan eta gogorrena kartoi eta plastikoekin lan egitea oso gogorra zen manejatzeko baina azkenean lortu genuen.

Honekin ikasi duguna da lehen esan dudan bezala gauzak berrerabiltzean gauza berriak egin ditzazkegula eta kontaminazioa gutxitzen laguntzen dugula.

ITSASOA SALBATU_IPUINA

KOLDO MITXELENA BHI-KO 3.B_HAIZEA ZURIGUEL, ANDER LOPEZ, ESTIBALIZ ERQUICIA ETA ANYELO BUJAN.

Kaixo, gu Itsasoa Salbatu taldea gara,eta hau da gure proiektuaren deskribapena. 

Proiektuarengatik,gure ikuspuntua asko aldatu da ,nola dago gure planeta eta nola aldatu dezakegu ekintzekin,eta hori da gehien baloratzen deguna proiektuaz. 

Konfinamentuan egon garenez eta koronabirusarengatik, ezin izan dugu gure proiektua aurkeztu, gure asmoa zein den esango dizuegu: eskolako web orrian jartzea eta sare sozialetik jende gehiagora iristea nahi genuen. Gure lehen asmoa izan zen Koldo Txikira joan eta 5.mailako ikasleei arozoaz kontzientziatzea gure ipuinarekin. Azken finean nahi deguna da umeak jakitea ekintza txiki bat egunero egiteaz zerbait aldatu daitekela. 

Proiektu hau egiteak denbora asko eraman digu, 3 hilabete gutxi gora behera, paroi moduko bat izan genuelako konfinamenduarengatik. Proiektuaren helburu nagusia, ume txikiak kontzientziatzea da eta hori egiteko ipuin baten ideia oso ona iruditu zitzaigun.

Gehien kostatu zaiguna istorioa asmatzea izan da , asko kostatu zaigu guztien gustokoa izatea eta denbora gehiegi eraman zigun. Baina, oso ondo pasa genuen istorioa asmatzen oso idea arraroak sortu zirelako.

Proiektu honengatik gure ikuspuntua asko aldatu da eta konturatu gara oso arazo larria dela eta gure ustez, guztiok kontu handia izango dugu plastikoarekin eta oso proiektu polita da gazteentzako.

Hemen duzue gure ipuina ikusteko linka:

https://docs.google.com/presentation/d/16Cz4ZIXNeHg-guNVJqXi5VgHzj2C_hMD/edit#slide=id.p1

PLASTIKORIK EZ!_MANDARINA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B_SARA AZKARATE, OIHAN GUTIERREZ, IKER GOMEZ, IRAIA GORJÓN ETA ANDER CASTELL

Gure helburua jendea kontzientziatzea da, gaur egun plastikoarekin dugun arazoa.

Gure bitartez web orria irakurri duen jendeak gure lana ikustea eta zerbait gehiago ikastea da lortu duguna. Gure klaseko ikaskideei eta gure familiek izan dute gure proiektuaren berri. Audientzia nagusia gure ikaskideak izan ziren. Proiektua garatzeko denbora asko eman dugu, otsailaren bukaeran hasi ginen, eta koronabirusarengatik 2 hilabete egon gara proiektua egin gabe eta horrez gain proiektu batzuk aldatu behar izan dira. Gure ideia hasieran web orriarekin batera plastikoz egindako irdudiak egitea zen, web orrian igotzeko. Baina azkenean ideaia hori baztertzea erabaki genuen eta web orriarekin jarraitzea. Ez gaitu inork inspiratu proiektua aukeratu behar genuenean guri bururatu zitzaigun ideia. Guri gehien gustatu zaigun partea, hasieran egindako bideoa izan zen, etxeko plastikoei buruz eta web orria nola egin erabaki genuenean.  Parterik gogorrena izan zen, zer proiektua egin erabaki behar izan genuenean, bakoitza bere erabakia zeukan eta ez ginen ados jartzen. Ideia batzuk izan ziren, makina bat egitea plastikoa sartu zenean dirua ateratzea, liburu bat egitea, mahi jokoak egitea, plastikoekin irudiak egitea… Ikasi duguna izan da, plastikoen arriskuak, plastiko motak, plastikoen etorrera, plastikoaren informazioa, plastikoaren datu garrantzitsuak, plastikoen erabilerak…

Web orriaren linka: WEB ORRIA