Etorkizuna ahalbidetzen (5)

Zubiri Manteo BHI, batxilergoa 1.B

GURE HELBURUAK

 ·Plastikoari buruz informazio basikoa eman eta hondartzetan metatzen diren hondakinak itsasoratzea ekiditea.

PROIEKTUA

 ·Proiektua. Pentsatzen dugu gure ideiak eta helburuak oso eraginkorrak direla eta ondorioz elkartu gara eta proeiktu hau osatu dugu. Sormena landu dugu.

INKESTA

 ·Inkesta bitartez jendea kontzientziatu. Zenbat dakizu plastikoari buruz? 55 pertsonak erantzun dute.

Inkesta egin ondoren hauek izan dira erantzun errepikatuenak:

  • Asko kutsatzen du ingurumena.
  • Birziklatu dezakeguna bainon gehiago dago.
  • Itsasoa mikroplastikoz beteta dago, non irlak honekin sortu diren.
  • Petroleoaren deribatua da.
  • Denbora asko behar da desagertzeko.

EKINTZA.

Zer egingo genuke?

Zakarrontzi gehiago eta handiagoak jarri hondartza hasieran jendeak zakarra bertan ez uzteko. Udaletxeari proposamen bat aurkeztea ideia ona iruditu zaigu. Eskutitza prestatu dugu eta sarrera emango diogu udaletxean.

ONDORIOA

  • Jendeartean desinformazioa da nagusi.
  • Aldaketak gerta daitezen erakunde publikoen laguntza gehiago behar ditugu.
  • Kontzientzia sozialari esker aurrera joan gaitezke.

PLASTIKOAREN SAILKAPENA (7)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

Gure asmoa.

Proiektu hau 1.mailan praktikan jartzea erabaki dugu, uste dugulako garrantzitsua dela plastikoak nola sailkatzen diren jakitea. Baina zergatik? Plastiko guztiak modu egoki batean ez balidin ba ditugu birziklatzen, kontaminazioa geroz eta larriagoa izango da. 

Non?

Egoera.

  • Gaur egungo egoera oso larria.
  • Itsasora jaurtitzen ditugun plastikoak munduan banatu.
  • Arrainek eta itsas inguruko animaliek plastikoa jan eta ito egiten dira.
  • Mikroplastikoa itsasoan metatu.
  • Plastikozko irlak sortu.
  • Jendeak ez du bereizten biziklagarria eta birziklaezina.
  • Arrainek plastikoa jaten dutenez, guk ere plastikoa jaten amaitzen degu.
Egoera

Sailkapenerako sortutako irudiak.

Gure taldekatzea

Zer erabiliko dugu?

  • Kartoizko ontziak (2 gela bakoitzeko)
  • Kartel bat zaborra sailkatzeko (1 gela bakoitzeko)
Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 1.png daIrudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 2.png da

Nola egingo dugu?

Lehenik aurkezpen bat prestatu dugu modu egoki batean azaldu ahal izateko. Ondoren, zaborrontzi bezala erabiliko ditugun kaxak hartu eta non dijoan plastiko bakoitza adierzi dugu. Gero, gelaz gela joan gara proiektua azaltzen, eta bi zaborontzi jarri ditugu gela bakoitzean. Azkenik birziklatu dituzten plastikoak jasotzera joan behar gara.

Gainera interesgarria izango litzake beste eskola batzuekin hitz egitea proiektu hau hobetzeko eta beste ikastetxe batzuetan martxan jartzeko.

Itsasoaren ezagutza (4)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

Zertan datza proiektua:

Ekofish murgilduta dagoen gaiari buruzko galderak egin eta kaletik jendeari honetako galderak egin. Horrela, demostratzen dugu zer hain informatuta edo jakingabetzan dauden gure inguruneko gaiari buruz. Hau da, plastikoa itsasoan.

Nola egingo dugu:

Galderak adin ezberdineko jendeari egingo ditugu, horrela ikusteko hauetako zeinek informatutagoa dagoen. Eta  horretaz gain, sozietatean ikuspuntu ezberdinak ikusteko.

Taldeko bi pertsona, adin zaharreko bi pertsonei galderak egingo dizkiete (40-80). Eta beste biek, adin gazteeko beste bi pertsonei galderak egingo dizkiete(17-35).

Donostiako kaleetan zehar ibiliko gara, pertsonei ausaz galdetuz. Horrela, ez dugu jakingo zer nolako erreakzioa izango duten erantzun arte.

Gure galdetegia eta haren erantzunak.

1.- Alde edo kontra?

2.- Zein elementu da gehien dagoena itsasoan? eta nola birziklatu genezake?

  • Plastikoa
  • Plastikoa desegin, gero beste objektu batzuk sortzeko (arropa, botillak, bankuak,…)

3.- Birziklatutako zerbait erabiltzen duzu?

4.- Etxeko hondakinetatik, zein da uretako kutsatzaile mota ohikoena?

  • Papera eta kartoia
  • Plastikoa
  • Latak eta metalak.
  • BRICS.
  • Beira
  • Pilak.
  • Olioa
  • Hondakin organikoak

5.- Zure ustez, urtero zenbat zabor botatzen dugu itsasora?

  • Nazio Batuen Ingurumen Programaren (PNUMA) ikerketa batek hondoetan, ur-zutabean, itsas azalean eta kostaldean pilatzen den zaborra milioika tonatan kuantifikatu du. Urtero 6,4 milioi tona hondakin itsasoan amaitzen direla kalkulatzen da.

6.- Zenbat denbora igaro behar da plastikoa desgradatzeko?

  • 1.000 urte.
  • Ezaugarri fisiko eta kimikoak dituela eta, plastikoa oso material iraunkorra da, naturan aurkitzen diren mikroorganismoek degradatzea zaila da: a priori ia osorik egon daiteke mendeetan zehar.

7.- Zein da uraren kutsadura murrizteko modurik onena?

  • Produktu ekologikoak erabili.
  • Produktu toxikoak forma egokian baztertu 
  • Hondakinik ez bota
  • Pestizidak ez aplikatzea eta ongarri naturalak erabiltzea
  • Zaborra bota behar den bezala egin.

8.- Gure etxeetara iristen den ura edangarria dela uste duzu?

  • Orb Media-k egin berri duen nazioarteko ikerketaren arabera, plastikozko mikrofibrak munduko iturriko uraren% 83an aurki daitezke.
  • Ikerlariek mundu osoko edateko uraren 159 lagin aztertu dituzte:
    • Plastikoen kutsaduraren abangoardian Estatu Batuetako urak daude, laginen% 94 kutsatuta baitzeuden.
    • Aztertutako Europako nazioek maila baxuagoa zuten, baina laginen% 72 inguru ere kutsatuta zegoen.
  • Alemanian, ikertzaile talde batek mikrofibra plastikoak aurkitu ditu aztertu dituzten 24 garagardo markatan. Ezti eta azukrean ere bai.

https://www.xataka.com/ecologia-y-naturaleza/el-agua-del-grifo-esta-llena-de-microplasticos-y-no-sabemos-que-efecto-tienen-a-largo-plazo

9.- Zergatik da garrantzitsua itsasoko ura babestea?

  • Itsasoko ura osasuntsua badago, fitoplaktonak bizitzarekin mantentzen dira, orduan, fitoplanktonaren presentziari esker, ozeanoek urtero askatzen den oxigenoaren% 50 eta% 85 artean ekoizten dute. Gainera, itsasoek karbono dioxidoaren hustubide garrantzitsu gisa jarduten dute, eta horrek nabarmen murrizten ditu atmosferako berotegi-efektuko gasen mailak.

10.- Zenbat itsas espezie daude haien habitataren kutsadurak mehatxatuta?

  • Itsasoan plastikoak egotea benetako izurrite bihurtu da. Gehienek uste baino gaitz larriagoa. 700 itsas espezie baino gehiago daude arriskuan gainera lehen esan dugun bezala gure kontsumoan sartu da.

11.-  Arraina jaterakoan, mikroplastikoak irensten gabiltza? 

  • Egunero hartzen dugun janari bakoitzak, batez beste, plastikozko 100 mikropartikula baino gehiago izan ditzake, hauek mikroplastikoak dira, Heriot-Watteko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera.

ESKULAN TAILERRA (3)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

ZERGATIK

Eskulan tailerrak gehien lantzen duen itsas hondakina plastikozko botilak dira, gehiago zehaztuta txanpu boteak. Hau da, proiektu honetan, helburua plastikozko edukiontziak berrerabiltzea zen, jendeari ikustarazteko nola plastikoak hainbat erabilpen dituen, erabilgarriak diren gauzak egiteko. Gure kasuan, mugikorraren euskarri bat egin dugu, mugikorra kargatzerakoan mahairik gertu ez badago, mugikorra lurrean ez uzteko. Hala ere, bestelako proiektuak aurkeztu genituen baina, mugikorraren euskarria izan zen jendeak aukeratu zuena gelan lantzeko. Sentsibilizazio kartelek berriz, hondakin mota ezberdinak lantzen dituztenez, arazo orokorragoak lantzen dituzte. Lantzeko aukeratu ditugun gaiak, pandemiaren eragina, hondakinak naturan, hondakinak itsasoan (zehatzago) eta supermerkatuetan erabiltzen den plastiko kantitatearen arazoa eta horren konponbidea dira.

ESKULAN PROIEKTUA: Proiektu hau egiteko, lehenik eta behin, aurkezpen bat egingo dugu, eskulan aukera ezberdinekin. Hau egin eta gero, gelakideei aurkezpena egingo diegu eskulan bat aukera dezaten. Eskulana aukeratzerakoan, egun batean gelan tailerra egingo dugu, talde txikietan banatauta. Horretarako behar den materialaren zati bat haiek ekarriko dute eta guk bestea.

SENTSIBILIZAZIO TAILERRA: Proiektu hau egiteko, gai ezberdin batzuk aukeratuko ditugu, horien artean, hondakinak itsasoan eta lurrean, supermerkatuen eragina eta pandemiaren eragina. Gaiak aukeratu ostean, argazkiak bilatuko ditugu gai hauen inguruan. Amaitzerakoan, argazkiak inprimatu eta karteletan itsatsiko ditugu. Azkenik, ikastetxean zintzilikatuko ditugu gure kartelak.

ADIBIDEAK-1

ADIBIDEAK 2

ADIBIDEAK- 3

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 20210413_194710-577x1024.jpg daIrudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 20210413_171656-768x1024.jpg da

ADIBEDEAK-4

ADIBEDEAK-5

KARTELAK

Karte hauek ikastetxean jarriko dira toki ikuskorrean.

BIRZIKLAPENA ESKOLAN (2)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

ZERGATIK?

Aztertu dugunez, gure ikastetxe inguruko birziklapen metodoa ez da hoberena, gehienok errefusa eta plastikoaren zaborrontziak bakarrik erabiltzen ditugulako.

Egokiena, zaborra dagokion zaborrontzian botatzea izango litzateke. Hau da, jolastokiaren ondoan dauden 4 zaborrontzi desberdinak.

ZER LORTU NAHI DUGU?          

Erabilpen egokia eman jadanik ditugun zaborrontziei eta jendea zakarrontzietan zerbait botatzerakoan gure kartelak ikustea eta zerbait ikastea, hau da, kontzientzia sortu.

AURREKO EGOERA . 

Nahiz eta hiru zaborrontzi egon, jendeak nahi duen lekuan botatzen ditu gauzak. Gainera plastikoaren edo beste zaborrontzi mota baten barruan, gauza batzuk bereizita daude.

EGOERAREN ARGAZKIAK         

GURE KANPAINAREN IRUDIAK

AURREKO EGOERA

PROZEDURA

BILAKAERA

Informazio eskasari erantzuten (1)

https://youtu.be/blGGd37fnIs

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

Gure proiektuak jendeak duen informazio eskasari erantzuten dio. Honekin esan nahi duguna da, gure intentzioa jendea itsasora erortzen den plastiko eta hondakinen ezagutzari buruz konturatzea eta beraien jarrera aldatzea, hau da, jendeak zaborra itsasora edo lurrera ez botatzea.

Galdetegia.

  1. Kontzienteak zarete itsasoan dagoen plastiko guztiaz?
  2. Ba al dakizute plastikoek itsasoan duten eragina? Zeintzuk?
  3. Ba al dakizute zer diren mikroplastikoak?
  4. Zaborra daukazutenean lurrera botatzen duzute edo zakarrontzira?
  5. Etxean birziklatzen duzute? Nola?
  6. Plastiko gabe bizi gaitezke?
  7. Ze idei daukazute plastikoaren erabilera murrizteko?
  8. Gehiago birziklatu behar dugu?
  9. Zenbat plastiko tonelada iristen da urtean itsasora? 
  10. Zergatik da zuen ustez ozeanoa ain garrantsitzua gizateriarentzat?

Nola egingo dugu.

Proiektu hau egiteko hainbat pausu jarraitu behar izan ditugu, eta ondorengoak dira: 

  • Lehenengo, taldean elkartu eta pentsatu zein izango den proiektuaren ideia. 
  • Bigarrena, atera diren idei guztietatik ideia bat hartu eta hasi egiten.
  • Hirugarrena, proeiktuan jarriko ditugun gauzak pentsatu. Gure kasuan Kahoot bat izan da, beraz, Kahootaren galderak egin genituen.
  • Laugarrena, errepasatu proiektua.
  • Eta azkenik, gelaz-gela joan proiektua zein den esatera eta galdetzera ea al duten parte hartu. 

Gela guztietan baietz esan digute eta beraien erantzunengaitik zenbat dakiten eta kontzientzienteak diren ala ez ezagutu izan dugu.

Guk lanerako dugu erantzun fitxa.

  1. Kontzienteak zarete itsasoan dagoen plastiko guztiaz? 
  2. Ba al dakizute plastikoek itsasoan duten eragina? Zeintzuk?
  3. Ba al dakizute zer diren mikroplastikoak?

Mikroplastikoak ingurumena kutsatzen duten plastiko zati txikiak dira. Gaur egun mikroplastikoen bi sailkapen daude: mikroplastiko primarioak, produktuetan erabiltzeko bereziki fabrikatuak; eta bigarren mailako mikroplastikoak, hondakin plastiko handiagoen narriadura prozesutik eratorritakoak, hala nola Pazifikoko Zabor Uhartea osatzen duten plastikozko pieza makroskopikoak. Bi mikroplastiko motak kontzentrazio altuetan mantentzen direla frogatu da, batez ere itsasoko eta lakuko ekosistemetan.

  1. Zaborra daukazutenean lurrera botatzen duzute edo zakarrontzira?.
  2. Etxean birziklatzen duzute? Nola?
  3. Plastiko gabe bizi gaitezke?

Erabili eta botatzeko plastikoak erabili gabe bizi ahal zara, plastikozko hondakinak sortu gabe eta dauzkagun plastikozko objektuak materialik preziatuenak balira bezala tratatu gabe.

  1. Ze idei daukazute plastikoaren erabilera murrizteko?
  2. Gehiago birziklatu behar dugu?

Plastikotaz hitz egiterakoan, gaizki izendatutako “birziklapena” ispilua da eta ez irtenbide iraunkorra. Egia esanda, ez dugu birziklatzen, baina plastikoa ontzi berezietan jartzen dugu, eta horrek ondo sentiarazten gaitu, beste objektu berdin edo antzeko batzuetan bihurtuko dela sinetsarazi egiten digutelako. Errealitate tristea da, plastiko horien gehiengoa erre, Txinara esportatu edo bota egiten direlako.

  1. Zenbat plastiko tonelada iristen da urtean itsasora? 

8 milioi. 

  1.  Zergatik da ozeanoa ain garrantsitsua gizateriarentzat?
  • Arnasten dugun %55 oxigenoa ematen digu.
  • Janaria ematen digulako.
  • Lur planetaren %72 azalera hartzen du, hau da, gehiengoa.
  • 150 milioieko lana sortzen du.

Birziklatu eta Berrerabili (6)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1.B

Zertan datza?

Gure proiektua birziklatzean datza; plastikozko botilak, kontserba latak edo plastikozko beste gauzen bidez, etxerako edo gure egunerokotasunerako bizitzan lagungarriak diren gauzak sortuko ditugu. Adibidez, estutxeak, ganderailuak edota etxea apaintzeko apaingarriak.

Nola egiten dira?

ESTUTXEAK: 

Bideoa:

https://youtu.be/NPlC9-jKevU

Materialak:

  • Kremailera bat.
  • 2 plastikozko botila.

Erremintak:

  • Guraizeak edo kuterra.
  • Silikona pistola edo lotitea.
  • Lixa bat.

GANDERAGAILUAK:

Bideoa

https://youtu.be/4T5bIOKYiWU

Materialak:

  • Plastikozko botila bat.
  • Puxika bat.
  • Plastikozko goilareak.
  • Harri txikiak.
  • Kontserba lata bat.

Erremintak:

  • Guraizeak.
  • Margoak, spray-ak edo akrilikoak.
  • Lixa bat.
  • Silikona pistola edo lotitea.

LATAK:

Bideoa

https://youtu.be/38f3GHJ6160

Materialak:

  • Lata bat.

Erremintak:

  • Kuterra.
  • Pintura.
  • Margotzeko pintura-brotxa bat.

LANPARA/ MAZETA:

Bideoa

https://youtu.be/xa7XPmaGd4Q

Materialak:

  • Kontserba latak.

Erremintak:

  • Mailu bat.
  • Margoak, spray-ak edo akrilikoak.
  • Iltze bat.
  • Errotulagailu bat.

BIRZIKLATU INGURUNERAKO

Gure etxerako dekorazioz gain, ingurumena sustatzen ere lagun dezakegu birziklatzen, gure fauna eta flora hazten.