ASTIGARRAGAKO 2.ESKUKO AZOKA

Arantzazuko Amako 3Ako Natural no Plastic taldea

Aste honetan kartelak jartzen aritu gara, baita ere emailak idaten gure azokari buruzko informazioa zabal dezaten. Astean zehar jasoko ditugun gauzak gordetzeko biltegiaren giltza ere lortu dugu udalaren partetik. Material zehatza datorren astean eskatu beharko dugu (zenbati mahai, zenbat hidrogel…) taulak inprimatu, gmaila begiratu…. eta azken detaileak adostu eta egin. Irratia ezin izango dugu erabili gure proiektuaren berri emateko momentu honetan matxuratuta dago eta ordenagailu berria ekartzeko zain daude eta. Kartel sinpleago batzuk ere prestatu ditugu horiek ere herrian zabaltzeko. 

No natural plastic taldea

PLASTIKOZKO POLTSEI EZ!

Arantzazuko amako 3Ako BLIN taldea

PLASTIKOZKO POLTSEI EZ!!!!!

Martuteneneko txutxe dendariak emandako infomazioa jaso dugu, Astigarragako udalari gure proiektuaren berri eman diogu, eta Astigarragako dendarientzat informazioa prestatzen ari gara paperezko poltsetara aldaketa egiten laguntzeko. 

Martuteneko txutxe dendaren informazioa:

Gaur Adelara, Martuteneko gozoki dendara joan gara, galdera batzuk egitera, orain dituzten paperezko poltsen inguruan. Lehenengo ea noiz aldatu diren paperezko poltsetara galdetu diogu , eta aurten aldatu dituztela erantzun digu. 

Bigarren galdera ea non erosten dituzten paperezko poltsak izan da , eta berak esan du janari biltegi batetik ekartzen dizkiotela. Azkenik, diru aldetik igoera handia suposatu duen galdetu diogu, eta  paperezkoak plastikozkoak baino pixka bat garestiagoak direla esan digu, baina merezi duela diru piska bat jartzea, gure planeta piska bat zaintzeko, eta gainera ez dela hainbesteko diru diferentzia.Janari biltegiaren izena ez dakigu baina 27. poligonoan dagoela dakigu.

BLIN

AGENDA BERRITZEN

Arantzazuko amako 3Ako HI MY J taldea (4.sarrera)

Aste honetan agendan datuak nola agertu zehaztu dugu, Leire (inprentako komertzialarekin ere harremanetan egon gara) eta data bat adostea falta zaigu paper mota eta zehaztasun guztiak azaltzeko eta horrela prezioa zehaztu ahal izateko. Zuzendaritzakoek sinatzeko konpromezu ziurtagiri bat ere prestatu  dugu datorren astean elkartu eta sinatu dezaten.

Prestatutako kontratua: 

Gutxi falta zaigu helburua lortzeko,

HI MYJ taldea

ASTIGARRAGAKO 2.ESKUKO AZOKA

Arantzazuko Amako 3.Ako Natural no plastic taldea (3.sarrera)

Aste honetan kartel desberdinak egin eta zabalduko duguna adostu dugu. Emailak idatzi ditugu ere: Bat udalari materiala eskatzeko (hidrogel poteak, mahaiak, gauzak gordetzeko tokiren bat…), beste bat Olatz Iparraguirreri (eskolako irratiko arduradunari) irratian gure azokari bureuzko informazioa eman dezan (guri elkarrizketa eginaz edota informazioa partekatuaz) eta azkena ekofishekoei gure proiektuaren berri emateko. Datorren astean ea kalean gauden eta gauzak lotzen jarraitzen dugun. 

Hona hemen gure kartela: 

No natural plastic taldea

3.Sarrera (National Euskgrafik)

3. Sarrera (Euskgrafik taldea)

Falta zaiguna

  1. Egun berriak adostu eta geleei jakinarazi. (Eguraldia kontuan hartuta)
  2. Azalpena planifikatu (Power pointa prestatu) 
  3. Irakasle batekin eta zuzendaritzakoekin hitz egin gurekin etortzeko.
  4. Irteera baino lehenago salabardoak jaso (ikasleei eskatu).

Egunaren planifikazioa

  1. 2Bko ikasleen gelara sartu eta azalpena eman.
  2. Urumea errekara iritsi.
  3. Bertan taldea bitan banadu, batzuk erreka garbitzen besteak ingurunea.
  4. Argazkiak atera dena jaso baino lehen, bitartean eta ondoren.
  5. Bueltatu jolas garairako.
  6. Jolas garaia eta gero dena berriro egin beste gela batekin.

Irteera eta gero

  1. Ikasleei nola izan den esperientzia galdetuko diegu, zer ikusi edo ikasi duten eta horrelako gauzak.
  2. Egingo ditugun argazkitik hoberenak aukeratu.
  3. Egoera eta ekofish buruz testu bat egingo degu.
  4. Eta kartelak egingo ditugu.
  5. Azkenik egin dugun lana zabalduko dugu jendeari, ibaia zaborrez betetzea saihesteko moduak emango ditugu, baita egon daitezkeen ondorioak ere.

Agenda berritzen

Arantzazuko Amako 3Ako HI MY J taldea (3.Sarrera)

Asteazkenean deitu genion Ikasi enpresari, eta azkenean haiekin hitz egitea lortu genuen. 

Agenden prezioa galdetu genien baina agenda kantitatea eta beste hainbat gauza behar zituzten prezioa jakiteko. Horretarako zuzendaritzari proiektuko datu batzuk bidaliko dizkiegu. Informazioa nola nahi dugun agertzea zehaztu behar dugu eta ziurtagiri bat prestatu zuzendaritzakoen konpromezua jasotzeko.

2.Sarrera (National euskgrafik)

Datak berriak adostu behar ditugu eta kuarentenanik taldeko 4ak bueltatzean zuzendaritzakoekin konfirmatu. Maiatzaren amaieran edo agian ekainaren hasieran izango dira. Aste bat egongo da bi daten artean.

Irakaslea adostu behar degu zuzendaritzakoekin, haien irakasle bat ere izan daiteke. Hasierako azalpena ere prestatu behar da. Irteera egin baino lehenago materialak jasoko ditugu, salabardoak eta zakuak. Mobila ere eraman beharko degu argazkiak atera ahal izateko.

Azalpenean ekofish zer den azalduko diegu, zer egingo dugun irteeran eta daukagun ondorengo plana. Jolas garaia eta gero tokatzen zaion taldeari azalpen berdina emango diegu eta leku berdinera joango gera baino ez toki berdinera.

Bertara iristerakoan daukagun denbora bitan zatituko dugu denok denbora berdinean bi gauzak egiteko. 

2 irteerak egiterakoan kartelekin hasiko gera.

1.Sarrera (National euskgrafik)

.

Erreka garbiketa

Gure proiektua bigarren mailako ikasleekin, apirilak 28-an eta maiatzak 7-an Arraun Lagun elkartearen  ondoan dagoen  ibaia eta ibai bazterrak garbitzera joatea da,

Hori baina lehenago, 2. mailakoei  azalpen labur bat emango diegu   ekofish buruz, eta nola dagoen egoera itsasoan gaur egun.

horrela beraiek konturatuko dira nola dagoen situazio kontu honekin, eta espero dugu honek beraien eguneroko bizitzan aldaketa txiki bat izatea. Honetaz aparte gero jasotako zaborrari argazkiak aterako diogu eta kartel txiki batzuetan jarri informazioarekin eta Donostitik eta Astigarragatik jarri eta zabaldu jendea konturatzeko benetan inportantea dela gure ohiturak pixkat aldatzea gure bizitza eta naturarena lasaiagoa eta garbiagoa izateko.

Lehenengo egin genuen gauza zuzendaritzakoekin hitz egin baimena eskatzeko, eta horretan ez genuen problemarik izan.

Hurrengo pausoa 2.mailako ikasleei abisatzea zan eta hori ere erraza izan zan, baino hasiera bateko egunean ezin zuten eta data aldatu behar izan genuen ,eta  azkeneko data hontara aldatu genuen,  gero eguraldia dela eta berriro beste data bat jarri behar degu, baino oraindik ez dago adostuta zuzendaritzakoekin.

Geratzen zaiguna zuzendaritzakoekin hitzegitea irakasleei buruz.

2.Sarrera (2.eskuko azoka)

Aste honetan azokaren funtzionamendua nolakoa izango den definitzen duen informazio orria egin dugu, baita izen emate orria prestatu ere. 

Bestelako arazoak izan ditugu eta horrek datak aldatzera derrigortu gaitu. Asteartean taldeko guztiak (bat izan ezik) konfinatu behar izan ginen, eta gainera kideetako batek positibo eman zuen. Beraz, Adostu degu azoka ofiziala Maiatzako 22ra atzeratzea eta bilketa  17,18,19 eta 20 egunetan egitea. Kartelaren zirriborroa ere eginda dago. Datorren astean kartel ofiziala bukatu eta hori zabaltzea izango da lana. Eskolen web orrien bitartez, kartelak inprimatuaz eta kalean jarriaz, irrati bidez…. Beraz gutunak (emailak idatzi…) Bestalde materiala lortzen ere hasi behar gara (mahaiak, hidrogela, musika azoka egunerako…). Ea dena ondo doan eta bestelako arazorik ez dugun gure proiektua aurrera eraman ahal izateko.

Kartelaren Zirriborroa:

 No natural plastic taldea

2.Sarrera (Agendak berritzen)

Martutenen, Apirilaren 30an Astelehenean, Astigarragako Herri eskolan egon ginen gure proiektuaren berri emateko, eta gure porposamena (agenden materiala aldatzea) egokia iruditu zaie, beraien agendek ere plastikozko tapak dituzte eta. Agendak gure eskolako enpresa beraren bitartez enkargatzen dituzte, beraz egongo gara beraiekin harremanetan gurea ixterakoan. Oraindik prezioa zein izango den ez digute erantzun. 

Bestalde,  aste honetan agendan tartekatzeko informazioa erabakitzen hasi gara. 

HIMYJ taldea