BERREBIZI

PASAIA LEZO LIZEOA DBH3C

Martxoak 18:

Aurreko astean, ea zein eskulan egingo genituen erabakitzen hasi ginen. Horretarako, interneten ideiak bilatu eta gehienak gustatu zitzaizkigunak gorde genituen. Ondoren sekzioetan banandu genituen, errexenetik zailenera eta horrela gutxi gora-behera bost eskulan aukeratu edo gorde genituen. 

Hauek dira eskulan batzuk: 

Eskulan hauek egiteko, etxetik ekarritako edo ikastolan eskatutako eta bildutako tapoiak, iogur poteak… erabiliko ditugu. Beste materiala, San Juaneko liburutegian dagoena erabili dezakegu, hor dagoen materiala berrerabiltzeko. 

Beste alde batetik, asteartean, Margaren gana joan giñen, San Juaneko liburutegiko zaindaria dena, eta berekin proiektua komentatu genuen. Proiektu polita iruditu zitzaiola esan zigun, baina liburutegian dauden gelak ez daudela bere karguan esan zigun. Bera jabeekin harremanetan jarri daiteke, beraz puntu guztiak zehaztuak daudenean, hau da, proiektua egingo dugun eguna, ordua… Berari abixatu eta jabeekin hitz egingo du.