2020-21 IKASTURTEKO PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Arantzazuko Ama BHIko 3.DBHko eta Zubiri Manteoko 1.batxilergoko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. Gazte hauek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!

MUTRIKU BHIko 4.DBHko PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Mutrikuko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. 4.DBHko nerabeek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!

HIRUBIDE BHIko 3.DBHko PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Irungo Hirubide Institutuko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. 3.DBHko nerabeek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!

CONTAMINATION WAR_PLASTIKIDEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_ENEKO RUIZ, SARA MARTIN ETA IRATXE HERRERO

Proiektu honekin lortu nahi duguna da irakurtzen dutenek kontzientziatzea. Egin digun lana izan da web orri bat sortu taldekideen artean bildutako informazioarekin. Ideia hau oso ona iruditu zitzaigun Interneta ia mundu osoan eskuragarri dagoen tresna delako eta mundu osoko edozeinek irakur dezake weba. Proiektua Instagrametik eta Whatsappetik bidali dugu eta auskalo zenbat pertsonek konpartitu duten. Espero dugu asko izatea. Informazioa irakurriz gauza berri asko ikas ditzakezu. Anima zaitez!

https://ourcontaminationwar.blogspot.com/

BIRZIKLAPENAREN JINKANA_HOR DAGO KOXKA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B_ARAITZ TRINCADO, HODEI OROZ ETA SALMA BLANCO

·Gure helburua proiketu honekin da umeei erakustea nola birziklatu eta bigarren erabilpen bat ematea zakarrontzira botatzeko dauden gauzei.

· Gu talde bezala proiektuan nahiko ondo lan egin dugu. Errexa izan da gure artean komunikatzea, batez ere azkeneko momentu honetan. Lehen elkarrekin egin behar genuenez ez ginelako erraz adosten. Bakoitzak bere lana ondo egin du.

Gero gure ustez gure helburua lortu dugu, materialak birziklatea eta haurrak birziklatzen jakitea zen. Eta gainera jolasen bidez ikastea askoz dibertigarriagoa dela iruditu zaigu. Ere konfinamenduan gaudenez jolas hauei esker gutxiago aspertuko dira eta elkarrekin denbora gehiago pasako dute.

Izan dugun zailtasun bat izan da, askotan aldatu dugula pentsatuta geneukagun proiektua. Hasieran, jinkana bat egin nahi genuen Biteriko ikasleentzat. Baino pandemiarengatik pentsatu genuen gure familiarrei egitea jokuak. Azkenean asko pentsatu ondoren iritsi ginen konklusiora, hoberena zela jokuen tutorial batzuk grabatzea eta horrela nahi duenak, nahi duen tokitik jolastu ahalko zuen.

Haurrek inspiratu ziguten, bideoak egin ahal izateko, ikastetxearekin kontaktuan jarri eta bideoak beraiei bidali gelaz gela bidaltzen joateko. Gure audientzia nagusia ikasleak izan dira, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako haurrak birziklatzen jakitea.

Honekin ikasi dugu zein zaia den proiektu bat aurrera eramatea, guztion artean ados jartzea, guztiok partizipatzea edo zerbait egitea…  Hirurok ikasi dugu ondo editatzea, asko erabili dugulako. Ere ikasi dugu talde lan bat egiten taldean egon gabe, bakoitzak bere etxetik, bera zatia egiten zaia izan arren. Eta inportanteena, konturatu gara gauden momentuan, eta zein garrantzitsua den birziklatzea.

RUDOLPH ARRAINA_BIORGANIKOAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_AITANA GAZTELUMENDI, AXEL LOPEZ, YERAI VIDAL ETA ITXASO GIL.

Haurrei planeta zaintzen eta gehiago birziklatzen irakasten saiatu gara, helburua plastikoa murriztea zen. Haurrei irakatsi nahi diegu itsasoa momentu honetan nola dagoen.

Ezin dugu esan proiektu honekin zerbait aldatuko dugunik, baina haurrei gauzak lurrera eta itsasora ere ez botatzen irakats diezaiegun.

Momentuz ezin izan dugu jendeari proiektuari buruz irakatsi coronavirusen ondorioz, hau da, hainbat ikastetxerekin harremanetan jarri eta ikasle batzuei irakurri ahal izango genioke. Gure liburua entzuten lehena aitanaren anaia izan zen. 

Proiektua pentsatzeko eta garatzeko hilabete bat behar izan dugu.

Hainbat bideo ikusi genituen haur txikiei itsasoan gertatzen ari zena,zer gertatzen ari zen jakin zezaten irakasten.

Hori ikusita, haurrei itsasoan zer gertatzen den irakasteko liburu bat egitea erabaki genuen.

Zatirik onena liburua sortzea zen, pertsonaiak egitea eta horrela … Eta gogorrena historia burutu eta ideiak historioan nola txertatu.

Plastikoa murriztea eta askoz gehiago birziklatzen ikasi dugu.

Hemen gure ipuina, ea gustoko duzuen!!!

ARRAINTXOAK_PLASTFISH

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_MARIA GARRO, SILVANO NSUE, ELAIA AIRA ETA SARA CALLEJÓN.

Proeiktu honen bitartez, itsas hondakinekin dagoen arazoa pertsonei zabaltzea eta ezagutzera lortu dugu. Nahiz eta gure bideoa ez jende askora iritsi, ikusi duten pertsonek gaiari buruz hausnartzea eta pentsaraztea lortu dugu. Bideo hau egiteko ideia Internetetik hartu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun argazki askorekin sortutako bideo bat egitea, eta gure taldean bi pertsonek oso ondo marrazten zutenez, egoera aprobetxatzea eta egitea erabaki genuen. Bestalde, sare-sozialekin ondo moldatzen den pertsona genuen, eta editatzeko, antolatzeko eta idazteko erraztasuna zuen beste pertsona bat ere.

Proiektua garatzeko guztira 3 aste telematiko eta beste hainbat aste klasean izan ditugu. Gure proiektua situazio honekin aurrera eramatea oso zaila izan da, lana laurok elkarrekin egitea pentsatu genuelako, eta gure etxeetan bakarka egiteak, asko zaildu digu. Baina, hala ere, ahalik eta hoberen antolatzen saiatu gara, lauen artean lagunduz eta aholkuak emanez. Guk lan guztia klasean geunden bitartean banatzeko zortea izan genuen, eta horrela, etxean ginenean, bakoitzak gutxi gora-behera bazekien zer egin behar zuen. Bestalde, gelan gauza batzuk aurreratu genituen, baina egoera zela eta, ezin izan genuen ezer egin haiekin, eta lana berriro hasi behar izan genuen.

Proiektu honi buruz gehien gustatu zaiguna klasean elkarrekin egiten genuen lana izan da, ikasi dugunaz gain noski. Proiektu hau osorik egiteko aukera ez izan arren, eduki genituen klase gutxi horiekin, milaka datu interesgarri eta harrigarri ikasi ditugu.

Taldeko guztiok harro gaude proiektuaren emaitzarekin; izan ere, egin genezakeen guztia egin dugu, ondo antolatu gara, lana banatu dugu, eta garrantzitsuena, denok berdin-berdin egin dugu lan. 

Hona hemen bideoa:

PLASTIKOA, GURE HONDAMENDIA_EKO-Elo

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_ANDER RODRIGUEZ ETA ESTIBALIZ BAQUEDANO

Gure proiektua egiten gauza asko lortu ditugu, baino batez ere, jendea konzientziatzea. Bideoa ikusi duten pertsonek, iruzkin oso onak eman dizkigute. Sare sozialetan konpartitu dugu eta esan behar dugu Instragamen ia 

480 pertsonek ikusi dutela. Bideo sinple bat egin dugu jende guztia ikusi eta ulertu ahal izateko, baino aldi berean, gauza asko erakusten dituena.

Proiektua egin baino lehen, asko informatu gara, informazio fidagarri eta on bat erabiltzeko. Informazio horrekin, gidoia egin dugu eta ondoren audioa grabatu. Baita ere, argazkiak Creative Commons lizentziarekin bilatu ditugu eta hori pixkat zaila izan zen, baino azkenean, orrialde oso on bat aurkitu genuen Pexels izenekoa.  

Aste bat egon ginen proiektua pentsatzeko eta dena ondo garatzeko. Gure inspirazioak dokumentalak, telebistako iragarkiak eta sare sozialetako bideoak izan ziren. Lan gogorrenak argazkiak CC lizentziarekin bilatzea eta gidoia egitea izan ziren, kalitatezko materiala lortu nahi genuelako. Baita ere edizioa ez da lan erraza izan, baino ondo geratu dela uste dugu.Gure ustez, audioa grabatzea lan errezena izan zen eta nahiko azkar egin genuen. 

Gauza asko ikasi ditugu proiektu hau egiteko prozesuan eta hori oso gauza ona da. 

Lan hau egitea kostatu zaigu, 2 ikaslek ez dutelako parte hartu eta bakarrik 2 ikasleen artean aurrera eraman behar izan dugulako. Azkenean dena denbora barruan egitea lortu dugu eta gure ustez, oso ondo eta oso polita geratu zaigu. 

Azkenik, denok gure bideoaz gozatzea espero dugu.

BIGARREN BIZITZA_BERDEAK TALDEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B_IRATI ANDRES, HELIO AGUDO ETA LEIRE LOPEZ

Helburua: Aterkien telarekin telazko poltsak osatzea eta gero jendeari banatzea zen helburua. Horrela telak berrerabiliko genituen.

Deskribapena: Gure proiektua aterkien telekin telazko poltsak egitea da.  Korona birusarekin gure proiektua aldatu egin dugu. Printzipioz, poltsa dexente egitean, gero gelako ikaskideei edo kaleko jendeari poltsak banatuko genituen. Nola orain hori ezin dugu egin, pentsatu dugu poltsatxo batzuk egitea eta tutorial moduko bat egitea.

Orain poltsak egiteko pausoak azalduko ditugu:

1- Lehenengo pausua aterkiak lortu. Eskolan aterkiak biltzeko kutxa bat jarri genuen ikasleak eta irakasleak aterki puskatutak usteko. Gure etxetik aterki puskatuak ere hartu genituen.

2- Aterkiak lortu ondoren metalezko eta telazko parteak banandu.

3- Telak bakarrik ditugunean plantila bat egin behar da, poltsaren forma egiteko. (opariak egiteko paperarekin adibidez.) 

4- Telak doblatzen ditugu eta plantila jartzen dugu mozteko.

5- Telak moztutak daudenean jozten ditugu, bi telak lotzeko. Jozteko makinarekin edo eskuz egin daiteke.                                

Ikasi duguna izan da, gauza asko berrerabili daitekela. Aterkiak aukeratu ditugu baina beste gauza asko daude berrerabiltzeko. Adibidez: latekin zerbait egin edo botilekin…

Azkenean parterik gogorrena guretzak wassapetik ados jartzea izan da, ez da berdin aurrez aurre hitzegitea mugikor batetik hitzegitea baino. Beste aldetik ere pertsona batzuk ez dutelako interes asko jarri.

Zenbat pertsonetara iritsi zarete? / Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren berri?

Gu gure ikastetxeko 1. mailatik 4. mailara joan gara pasatzen klasetik esateko gure proyektua eta eskatzeko aterkiak.

Hemen duzue bideo-tutoriala.