ARGAZKI LEHIAKETA 1.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3A KUNUMI TALDEA

Gure proiektua defitzea kosta bazaigu ere azkenean badaukagu argi zer egin. Argazki lehiaketa bat egitea pentsatu dugu, arazoa era inpaktagarrian jendeari erakusteko eta gainera argazkia egiterakoan jendea inguruan daukagunaz ohartuko da. Horretarako Lehiaketaren oinarriak pentsatzen hasi gara, nun  jarriko dugun erakusketa, zein izango diren sariak… Beraz baimen eske hasi gara.

Kultur-etxekoei idatzitako gutuna:

Jaun/andre agurgarriak:

Arantzazuko Amako DBH 3Ako ikasleak gara eta klasean Ekofish proiektua egiten ari gara. Proiektua itsas-hondakinen arazoari erantzuteko asmoz egin dugu, gurea konkretuko sentsibilizazio proiektu bat da.  Argazki lehiaketa bat egitea pentsatu dugu, argazki lehiaketa itsas hondakinekin (edozein zabor, ze zabor gehienak han bukatu dezake) lotuta dauden argazkiekin egingo dugu. Jendea gehaigo kontzientziatzeko asmoz lehiaketa egin ondoren parte hartu dutenen argazkiak kultur etxeko erakusketa gelan jarri nahiko genituzke.  

Eskatu nahi dizueguna, Ekainak 3tik aurrera erakusketa gela uztea da  parte hartu dutenen eta irabazleen argazkiak bertan jartzeko.

Zuen erantzunaren zain.

Beñat Auzmendi, Aimar Zabala, Kaiet Uriarte, Unai Hernandez eta Ekhi Rabanedo.

Kultur etxekoen erantzuna:

Egun on 

Proiektu interesgarria eta oso beharrezkoa da gainera.

Erakusketa aretoa libre egongo da ekainaren 10era arte bakarrik, beraz, maiatzaren 30etik aurrera, nahi duzuenean jar dezakezue.

Ekainean Ingurumenaren eguna izanik, areto horretan bertan ekainaren 6an proiekzio bat eskainiko da URAK BIZIRIK izenekoa, beraz, oso aproposa argazkiak ere bertan egotea.

Aretoa erabiltzeko ez da eragozpenik egongo, baina eskaera ofiziala bete behar duzue eta sinatuta udaletxeko erregistroan aurkeztu edo Erriberara ekarri.

Erakusketa muntatu aurretik, komeniko litzateke etortzea argazkiak nola zintzilikatu etab. ikusteko. Etorri aurretik abisatu, mesedez.

Ondo izan.

Amaia Usabiaga

Materrekoei idatzitako gutuna:

Arantzazuko amako 3A-ko ikasleak gara. Gure proiektua argazki lehiaketa bat izango dela esateko idazten dizugu. Martxan jartzen dugunetik  ekainak 1 arteko epea izango du, eta ondoren Astigarragako kulturetxean erakusketa egitea gustatuko litzaiguke. 

Lehiaketa bat denez sariak behar ditugu, eta hori lortzeko  zuen laguntza izan dezakegun jakiteko idazten dizugu. Epaimahaian zuek parte hartzea ere gustatuko litzaiguke. 

Zuen erantzunaren zain.

Agur bero bat.

3A-ko Kunumi taldea.

Sarak (Materrekoak) erantzundakoa:

Egun on gazteak!

Barkatu berandu erantzutea, hainbat ekitaldi antolatzen eibili gara.

Lehenik eta bein zorionak zuen proiektuarengatik, espero dugu argazki lehiaketak arrakasta izatea. Nola zabalduko duzue deialdi? Kartel fisikoak egin dituzue eta sare sozialetan ere zabalduko al duzue? Hala bada @matermuseoa egin iezaguzue guk ere zabaltzeko.

Bestalde, lehiaketaren sariari dagokionez MATER Ontzi Museoa Ekoaktiboa bisitatzeko 2 lagunentzako sarrerak ematen dizuegu. Lehiaketaren oinarriei dagokionez, zuek izango zarete epaimahaia ezta? Eskatzen dizueguna, lehiaketa egiterakoan irabazlearen izen abizenak ematea izango da.

Milesker eta zorte on!

Badaukagu sari bat, beraz hemendik aurrera, beste sari batzuk lortzen saiatu eta oinarri guztiak definitu ondoren Kartel erakargarri bat egitea izango da.