2. Sarrera (POPA)

Aste honetan, Astigarragako Herri eskolako umeekin egingo dugun ginkanaren eguna, ordua zehaztu dugu dagoenenko. Irakasle eta zuzendariarekin patioan edo frontoian egiteko hitzegin dugu eta baiezkoa eman digute. Honek ondoren herrian antolatzeko dugunaren entsegu modura balioko du.

Kartela ere egin eta inprimatu dugu. Hurrengo astean, Astigarragatik pegatuko ditugu herritarrek jolasak egingo ditugula jakiteko.  Ondoren ere beste bide batzuk erabili beharko ditugu kartela zabaltzeko: web orriak….              

Plastiko eta zabor desberdinak pilatzen hasi gara, etxekoak eta denda batzuetan kartoizko kutxak ere eskatu ditugu.