1.Sarrera (Natural no-plastic)

ASTIGARRAGAKO 2.ESKUKO AZOKA

Gure proiektua Astigarragan bigarren eskuko azoka bat antolatzea da. Horrela gauza askori bigarren aukera emango zaie, jendeak behar ez  dituen hainbat gauza bota beharrean (eta horrela hondakin bihurtu) beste norbaitek erosteko aukera izango du (dirua ere aurreztuz).

Egin genuen lehenengo gauza Udaleko kultura zinegotziarekin azoka egiteko lekua, data eta ordutegia adostea izan dira. Bera informazioa Kultura agendan agertzeaz arduratuko zela esan zigun. 

Jendeak nola  parte hartu ere erabakitzen aritu gara, eta momentuz gure ideia ondorengoa da:

Jendeak postu bat jartzea eta horretarako aldez aurretik guri postua jartzeko baimena eskatzea email bidez. Email kontua sortzeko ere eskatu diogu eskolako informatika arduradunari. Eta dagoeneko badugu kontua:

bigarreneskukoazoka@arantzazukoamabhi.eus

Guri saldu nahi duena emanaz, horretarako ere aurreko astean, Astigarragako leku desberdinetan egingo dugu gauzen bilketa (egun bakoitzean leku bat). 

Nahiko lan daukagu oraindik baina hasiera batean behintzat nahiko aurreratu dugu. 

Orain kartela diseinatu behar dugu eta azokaren zabalpena egin (eskolako irrati, web orria, astigarragako udalaren bidez, Astigarragako Herri eskolakoei ere zabaltzeko eskatu…)

Azokarako mahaiak, hidrogela…. lortzea eta beste zeregin asko ere. 

Natural no-plastic