1. Sarrera (HIMYJ)

Martutenen, Apirilaren 22an 

Kaixo, gu HIMYJ taldekoak gara eta gure proiektua aurrera eramateko orain arte egindakoaren berri eman nahi dugu.

Eskolako agendak plastikozko tapak dituzte. Kontuan izanik urtero aldatu behar direla eta berrerabili ezin direla, urtero plastikozko hondakin asko sortzen dugula konturatu ginen. Hoientzako beste alternatiba egokiago bat bilatzeari ekin genion eta tapak kartoizkoak izan zitezkeela konturatu ginen, eta plastikozko espirala ere ordezteko aukera ere bazegoela. 

Gure agendak zeinek egiten zituen ikertu ondoren (Ikasi Group da inprentaren izena), posta elektronikoz gure asmoaren berri emateko beraiekin harremanetan jarri ginen. Aukera badagoela esan ziguten eta orain koste aldetik zenbateko aldea egongo litzatekeen jakitea falta zaigu.

Bestalde zuzendaritzareki bilera izan genuen ere gure proiektuaren berri emateko, eta kostu aldetik garestiagoak izan arren gure proposamena onartuko zutela. (oraindik ez dakigu garestiagoa den ala ez). Normalean, agenden eskaera Maiatza bukaeran  egiten dutela esan ziguten.

Plastikozko hondakin kopurua gure inguruan gehiago murrizteko, LHko  zuzendaritzakoei ere  proposamena luzatzea pentsatu dugu, eta baita Astigarragako Herri eskolakoei ere. Lehenengoei gure zuendaritzakoek komentatuko diete, eta Astigarrragakoekin astelehenean bilduko gara. 

HIMYJ taldea