2021-22 ikasturte honetan #ItsasHondakinenErronka : “Gazteak Aldaketaren Protagonistak” Unitate Didaktikoa 8 zentru ezberdinetan garatu da 452 ikaslek arazo honen inguruan tokian tokiko 100 proiektu ikaragarri aurrera emanez. Oso proiektu anitzak eta ausartak garatu dituzte #murrizketa, #berrerabilpena eta #sentsibilizazioa sustatuz, aldaketaren eragile aktiboak direla frogatuz eta beraien komunitate lokalean eragin esanguratsua eta positiboa bultzatuz!
Hona hemen, proiektuen txapelketaren 10 proiektu saridunak, benetan zorionak gazteak! Milesker mundu hobe baten alde zuen hondar alea jartzeagatik.
Nerea Ga, Claudia, Unai, Afrika, Markel, Julen eta Naiala
Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:
Haurtxokoaren 2. Saioa egin dugu, 5. Mailakoekin kahoota eta txarla egin dugu.5. mailako zakarra hartu eta garbitu dugu.ostiralean, tailerra egin dugu 5. mailako zaborrarekin.
Ostiralean gaztelekuan tailerra egin genuen. Oso ondo joan zen, jende askok hartu zuen parte (lagunak eta baita auzoko jende gehiago ere) eta asko gustastu zitzaien gure tailerra eta baita gure proiektua ere.
Aste honetan lortu dugu EITB-ko Mariak elkarrizketa egitea, eta zuzendaritzari baimena eskatu diogu asteartean patio ondoren gela guztietan grabatutako elkarrizketa jartzeko. Gela guztietan beraz entzun da.
MARIARI BIDALITAKO MEZUA :
Kaixo María,
Arantzazuko Amako ikasleak gara. Aurreko astean esan bezala, irratian atera nahi dugu gure proiektua azaltzen, baina hori ezin denez, eskolako irratian ateratzea proposatzen dizugu.
Galdera batzuk prestatu ditugu, zuk guri galdetzeko. Galdera hauen bidez gure proeiktua azalduko dugu. Ellarrizketa honen bidez, eskolako ikasle guztiek edukiko dute gure priektuaren berri.
Astearten egiteaproposatzen dizugu, baina ezin baduzu, zuk proposatu eguna.
Hemen dituzu galderak (baten bat gehiago bururatzen bazaizu, galdetu dezakezu):
1- Nola eta zergatik egin duzue proeiktu hau?
2- Beraz, plastikoa murrizteko proiektua da?
3- Zer helbururekin egiten duzue?
4- Proiektua habian jartzeko, zer egon zarete egiten aste hauetan zehar?
5- Eta azkenean zer egin duzue ofizilaki poriektua ateratzeko?
Aste honetan kartak inprimatu, jokatzeko arauak ondo uler daitezen dokumentuan beharrezko aldaketak egin, eta bi modu desberdinetan inprimatu ditugu (txikian eta foleo tamainan). Kutxak ere prestatu ditugu inprimatu ditugun bi barajena, eta DBH1-ko ikasleekin jokatu dugu. Gure gelan ere frogatu dugu, eta oso ondo pasa dute denek jolasarekin. Aste honetan arazoak izan ditugu LH-koekin jokatzeko baina datorren astean hori egiteko asmoa daukagu eta baita Martuteneko haurtxokoan ere. Gure kartak digitalki ditugunez modu digitalean ere bidali dizkiegu LH-ko zuzendaritzakoei eta baita haurtxokokoei eta gaztelekukoei ere bai.
Aste honetan EKOMONEDEROen tutoriala egin dugu. Ekomonederoak nola egin ditugun azaltzen dituen bideoa grabatu eta ondoren editatu eta musika eta hitzak jarri dizkiogu bideoari. Ea gustatzen zaizuen eta animatu egitera!!!