ZABOR OLINPIADAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, TETRA-FISH TALDEA

Azken aste honetan, jinkana prestatu genuen. Ostiraleko 12:10etan egin genuen 1DBHko, 2DBHko eta 3DBHko ikasleekin eskolako patioan. Aurreko klasearen bukaeran jaitsi ginen dena prestatzeko, eta 12:10etan klasez klase joan ginen lehengo astean atera ziren bolondresen bila. Denak behean ginenean, joku bakoitzean lau ikasle zeuden, bi jokuetan ezik, hiru ikasle zeudelako. Tetra-Fish taldeko taldekide bakoitza posta batean jarri zen. Joku bakoitza esplikatu genien eta egin zuten. Joku bakoitza bukatzean, hurrengo postara joaten ziren.

Bukatu genuenean, tetra brikak zituzten tapoiak jaso genituen, garbitzaile batek eskatu zigulako. Hauekin, gurpil-aulkian zegoen bere lagun bati lagunduko ziolako. 

Sortu genuen TikTok-ean video batzuk igo ditugu egindako jokuekin.

Ez zaigu proiektu txarra iruditu, baina ez geunen kontuan hartu tetra brikak gaizki usainduko zutenik. Hau beste batean egiten badugu, leihaketa moduko bat egin beharko genuela uste dugu ikasleak gehiago motibatzeko