THROW PLASTIC 4.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C EKOGAMES

Mezu bat bidali diegu LH-ko zuzendaritzari ikasleen gurasoei bidaltzeko jakinarazteko ostiralean patio txikian egongo garera bizkotxoak saltzen.

Aste honetan gutako bat gaixo egon da eta ezin izan dugu kartak enkargatu. Jolasteko arauak prestatzen bukatu dugu, eta horiei errepaso bat eman eta kartak internetez eskatzea falta zaigu orain. Baita ere, karten zabalkundea nola egin edo hobe esanda zein egunetan eta zein talderekin egin adostea. 

THROW PLASTIC

NOLA JOKATU

ADINA: +8

KARTA KOPURUA: 54

JOKALARI KOPURUA:

KARTA MOTAK:

ITSASO KARTA

Karta hau tokatzen bazaizu, desegin egin behar duzu. Horretarako disimuluarekin lurrera bota behar duzu inork ikusi gabe. 

ARRAIN KARTA

Karta hau tokatzen bazaizu,  lan bat du jolas guztirako edo desegitea lortzen duzunean, lan hori da: ITSASO KARTA zeinek bota duen lurrera ikusi behar du. 

KARTA ARRUNTAK: 

karta  hauek ez dute balio berezirik. Erdian dagoen kartaren arabera bota behar dira. Kolore bera edo zenbaki bera duten kartak bota ditzazkezu bakarrik. Zenbakiak plastiko motaren arabera jarri ditugu.

adib: KARTA hau baldin baduzu, soilik ahal duzu bota erdiko barajan kolore gorria edo zenbaki berdina baldin badago. 

 Hau lehen plastiko mota denez, (PET), 1  zenbakia du 

NORANZKO KARTA:

KARTA hau botatzen baduzu: eskuan dituzun kartak zure eskuinean dago en pertsonari eman behar dizkiozu. 

KARTAK ZURRUPATU:

Karta hauek tokatzen bazaizkizu edo botatzen badituzu, erdian dauden kartetatik bi edo hiru hartu beharko dituzu (kartaren arabera)

TXANDA PASA ARRAINA:

Karta hau tokatzen bazaizu, 2 txanda jolastu gabe egon beharko zara:


JOLASAREN HELBURUA: 0 kartekin amaitzea.

PRESTAKETA: Pertsona bakoitzak 7 karta hartu beharko ditu eta beste guztiak mahai erdian jarri..

NOLA HASI: Erlojuaren orratzen noranzkoan jokatzen da. Pertsona bakoitzari 7 karta banatzen jokua hasteko. Gazteena hasten da. Hasi aurretik erdian dauden kartak eta horretatik bat erakutsi gorantz. Hasten den pertsonak bere kartetatik 1 aukeratu beharko du eta erdira bota. Baina kontuz, ea zein karta dagoen erdian. karta normal bat baldin badago zenbaki berdina edo kolore berdina duen karta bat bota behar duzu. Bitartean, jokatzen ari diren pertsona baten batek arrainaren karta izango du, hori joku osoan zehar ikusi behar du norbait lurrera botatzen itsasoko karta. Eta harrapatzen duenean arrainaren karta eman behar dio. Ondoren hurrengoa bota beharko du ahal duen karta bat eta horrela denbora guztian. Horrela jokua bukatu arte. Irabazlea kartatik gabe gelditzen dena da. Baina izan daiteke partidan zehar noranzko bat gertatzea eta kartak aldatu behar izatea jokalarien artean. Baita ere izan daiteke jokalari batek zurrupatu bi edo zurrupatu hiru edukitzea eta erdira botatzea. Orduan hurrengoak bi edo hiru karta zurrupatu beharko ditu, zurrupatu kartaten araberakoa.