Arantzazuko Ama BHIko 3.Ako EUSKGRAFIK taldea
arantzazuko ama 3A
ERREKA GARBIKETA
Arantzazuko amako 3.A-ko Euskgrafik taldea
Kartelak jarrita
Hauek dira jarri ditugun kartelak. Leku batzuetan jarri ditugu jendeak ikusi ahal izateko. Hala merkatuaren aurrean, ogiberri baten aurrean eta umeak jolasten egoten diren lekuetan.

ERREKA GARBIKETA
Arantzazuko amako 3Ako euskgrafik taldea

Proiektuaren eguna
Ostegun honetan 2.mailako D klasearekin Martutene eta Loiola arteko erreka eta erreka bazterrak garbitzera joan ginen.
Haien gelatara iristean azalpena ondo atera zitzaigun, informazio guztia eman eta haien iritzia eman ziguten. Beraien ordenagailua mantso zebilen, orduan 10 minutu gehiago tardatu genuen.
Ibaira bidean bi aurretik eta beste biak atzetik joan ginen, zebra bide lekuetan errepidean geldituz denok pasa arte.
Hara iristean, errekan ez zegoen zabor asko baino bidean eta bazterretan bai. Hala ere enbarkaderoetara talde txikietan eta kontrolatuta jaitsi ziren uretako zaborra salabardoakin jasotzeko.

Arraun lagunak dagoen bidetik Txomineko parke berria harte joan ginen. Denbora justoa eduki genuen joan, garbiketa egin eta etorria egiteko.
Zakuak ondo bete genituen. Zabor gehiena enpresa haundienetakoa zen (coca cola, Insalus, …). Gehiena aurkitu genuen zabor mota plastikozko botilak izan ziren, baina plastiko txiki asko zeuden ere. Kolilla pila aurkitu genuen joan eta etorriko bidean.
Maskarillak ere zeuden bazter guztitatik, hori iruditu zitzaigun lotsagarriena. Arropa botata eta bustia ere aurkitu eta jaso genuen, txaketa bat, eta bi eskularru pare.
Dena egitean klasera itzuli ginen eta 2.mailako ikasleak 4 taldeetan banatu. Bakoitzak bi esaldi pentsatu behar zituen gaiari buruz, gero guk egin ditugun karteletan jartzeko. Bi aukeratu genituen, kartelak egin, eta horrela bukatu zen 2. D gelako ikasleekin egin genuena. Esperientzia gustatu zitzaien eta asko eskertu genien egin zuten lan pila.
Proposatutako esaldiak:
Zaborra jaso, natura zaindu
zaborra bota, mundua zapuztu
Zaborra gabe, bizitza hobe
Hauek dira atera genituen argazkiak:

ERREKA GARBIKETA
Arantzazuko amako 3.Ako Euskgrafik taldea
SARRERA 5 (NATIONAL EUSKGRAFIK)
Aste honetan izango dugu gure lehenengo irteera. Asteartean 2D-ko ikasleekin.
-Aurkezpena bukatuta dago (berritu egin dugu) argazki batzuk jartzea
falta zaigu.
– Zein irakasle etorriko den hitz eginda daukagu zuzendaritzarekin.
– 2 orduko irteera egingo dugu.
-Materiala bihar ekarriko dizkigute (ikasleei galdetu eta beraiek
bazituzten salabardoak), zakuak eskolatik hartuko ditugu (Materrekoak, oraindik kala garbiketa egiteko erabili genituenak guk bait ditugu) Guanteak ere eskolatik hartuko ditugu.
Beste hiru taldeak atzeratu egingo ditugu, ohikoen ondoren egiteko.
Ibanekin hitz egin genuen ere (gorputz hezkuntzako irakaslearekin). Paddle surf eta erreka garbiketa bat antolatzen ari da fortunako elkartearekin arraun lagunak dagoen leku horretan. Astelehenean gehiago jakingo du, eta berriz hitz egingo degu berarekin. Ez dakigu berarekin zerbait egin ahal izango dugun.

ERREKA GARBIKETA
Arantzazuko amako 3A-ko Euskgrafik taldea

AGENDA BERRITZEN
Arantzazuko amako 3Ako HI MYJ taldea

Aste honetan IKASIgroup inprentako komertziala etorri zen eta eskolako zuzendaritzarekin batera bildu ginen. Plastikoa ordeztuko lukeen kartoizko tapa bat ekarri zigun, eta egokia iruditu zitzaigun. Bestetik datuak nola azaltzea nahi genuen azaldu genien, eta aurrekontua bidaliko zigutela esan ziguten.:
1- Plastikozko tapak eta guk nahi genuen informazioa agendako orri batean txertatuta.
2- Kartoizko tapak eta guk nahi genuen informazioa agendako orri batean txertatuta.
3- Plastikozko tapak eta guk nahi genuen informazioa guk nahi genuen moduan (orri desberdinetan txandakatuz).
4- Kartoizko tapak eta guk nahi genuen informazioa guk nahi genuen moduan (orri desberdinetan txandakatuz).
Aurrekontuak jasotzerakoan informazioa nola jarri erabakiko dugu (zuzendaritzaren onespenarekin noski), ze tapak kartoizkoak izango direla ziur gaude, aste honetan ere Zuzendariak kontratua sinatu baitigu.

Aurrekontuak izanda ere, jakingo dugu ere plastikozko agenda eta kartoizkoen artean dagoen diru aldea, eta inguruko eskoletara bidali beraiek ere aldaketa horren alde egitera animatuz.
HI MYJ taldea