PLASTIKOZKO POLTSEI EZ!

Arantzazuko amako 3Ako BLIN taldea

PLASTIKOZKO POLTSEI EZ!!!!!

Martuteneneko txutxe dendariak emandako infomazioa jaso dugu, Astigarragako udalari gure proiektuaren berri eman diogu, eta Astigarragako dendarientzat informazioa prestatzen ari gara paperezko poltsetara aldaketa egiten laguntzeko. 

Martuteneko txutxe dendaren informazioa:

Gaur Adelara, Martuteneko gozoki dendara joan gara, galdera batzuk egitera, orain dituzten paperezko poltsen inguruan. Lehenengo ea noiz aldatu diren paperezko poltsetara galdetu diogu , eta aurten aldatu dituztela erantzun digu. 

Bigarren galdera ea non erosten dituzten paperezko poltsak izan da , eta berak esan du janari biltegi batetik ekartzen dizkiotela. Azkenik, diru aldetik igoera handia suposatu duen galdetu diogu, eta  paperezkoak plastikozkoak baino pixka bat garestiagoak direla esan digu, baina merezi duela diru piska bat jartzea, gure planeta piska bat zaintzeko, eta gainera ez dela hainbesteko diru diferentzia.Janari biltegiaren izena ez dakigu baina 27. poligonoan dagoela dakigu.

BLIN