PLASTIKOA, GURE HONDAMENDIA_EKO-Elo

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_ANDER RODRIGUEZ ETA ESTIBALIZ BAQUEDANO

Gure proiektua egiten gauza asko lortu ditugu, baino batez ere, jendea konzientziatzea. Bideoa ikusi duten pertsonek, iruzkin oso onak eman dizkigute. Sare sozialetan konpartitu dugu eta esan behar dugu Instragamen ia 

480 pertsonek ikusi dutela. Bideo sinple bat egin dugu jende guztia ikusi eta ulertu ahal izateko, baino aldi berean, gauza asko erakusten dituena.

Proiektua egin baino lehen, asko informatu gara, informazio fidagarri eta on bat erabiltzeko. Informazio horrekin, gidoia egin dugu eta ondoren audioa grabatu. Baita ere, argazkiak Creative Commons lizentziarekin bilatu ditugu eta hori pixkat zaila izan zen, baino azkenean, orrialde oso on bat aurkitu genuen Pexels izenekoa.  

Aste bat egon ginen proiektua pentsatzeko eta dena ondo garatzeko. Gure inspirazioak dokumentalak, telebistako iragarkiak eta sare sozialetako bideoak izan ziren. Lan gogorrenak argazkiak CC lizentziarekin bilatzea eta gidoia egitea izan ziren, kalitatezko materiala lortu nahi genuelako. Baita ere edizioa ez da lan erraza izan, baino ondo geratu dela uste dugu.Gure ustez, audioa grabatzea lan errezena izan zen eta nahiko azkar egin genuen. 

Gauza asko ikasi ditugu proiektu hau egiteko prozesuan eta hori oso gauza ona da. 

Lan hau egitea kostatu zaigu, 2 ikaslek ez dutelako parte hartu eta bakarrik 2 ikasleen artean aurrera eraman behar izan dugulako. Azkenean dena denbora barruan egitea lortu dugu eta gure ustez, oso ondo eta oso polita geratu zaigu. 

Azkenik, denok gure bideoaz gozatzea espero dugu.

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Twitter
Visit Us
Follow Me
Instagram