ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA Plastic War TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3C, Plastic War Taldea

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo institutua 3.C Haizea Rivera, Xiker Gabirondo, Lide Iñarra, Aiora Ezkerra, Nahiet Jocano eta June Antxustegi-etxarte. 
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena Plastic War
Proiektuaren helburu nagusia Pertsonak kontzietziatzea da gure helburu nagusia edo beste modu batera esanda plastikoaren arazoaz pertsonak informatzea.

Plastic War, plastikoaren aurkako PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? Bideoa ikusi duten pertsonei plastikoaren arazoaz informatzea eta kontzientziatzea lortu dugu. 
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Youtube-ren bidez 170 pertsonetara iritsi gara,  inkesta egin genien pertsonak ere arazoaz jabetu dira.
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Gazteak izan ziren gehien bat, erabili genuen hedabidea gazteentzat delako. Baina inkestak egiterakoan adin guztietatako jendeari galdetzen saiatu ginen. 
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Denbora asko behar izan genuen, 4-6 aste gutxi gorabehera: 3 aste pertsonei inkestak egiteko, 2 aste grafikoak egiteko eta planoak egiteko eta azkenik, aste bat bideoa editatzeko.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? Plastikoaren arazoa gure inguruak inspiratu digu, ideia finko bat genuen eta ideia hortaz proiektua sortu dugu.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Pertsonei inkestak egitea asko gustatu zitzaigun. Askotan pertsonen ezetzak jaso genituen, baina hala ere asko ikasi genuen. 

Eta gogorrena? 
Denbora falta izan dugu, gauza asko egin behar genituen eta denboraz nahiko justo ibili gara. Leku askotan (mendian, itsasoan eta herrian) plano asko egin izan  behar genituen: itsasoan, inkestak bukatu, grafikoak egin, bideoa editatu…
Zer ikasi duzue? Asko ikasi dugu, alde batetik plastikoen kalteak eta larritasuna… eta bestalde, talde lana egiten eta ondo antolatzen. Proiektuaren aurretik plastikoaren gaiari buruz nahiko gutxi genekien eta proiektuaren ondoren arazo honi buruzko jakintasuna askoz handiagoa da.
Hobetzeko proposamenik?Inkesten adibide grafiko (bideo edo elkarrizketa) gehiago jartzeak bideoa eta beraz, proiektua borobildu luke. Egia esanda, lehen aipatu bezala denboraz nahiko justu ibili ginen eta ez zigun denbora eman nahi genituen elkarrizketa eta bideoak egiteko.
Beste zerbait?Ez.

Inkesten argazkia:

You Toube-ko bideoa:

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Twitter
Visit Us
Follow Me
Instagram