ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA KALABURTZA TALDEAREN MEMORIA

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Aiala Fernandez, Aritz Irigoyen, Sara Pais, Naia Malmierca, Melany Gutiérrez, Aiora Lucas, Mikel Mugarza, Oihan Arizabalo eta Irati Bergara.
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena KalaburtzaKalaburtza taldea
Proiektuaren helburu nagusia Kalaburtza garbitzea eta jasotako hondakinekin, herriko plazan  jendeari hondakinen arazoa ikustaraztea eta sortzen eta botatzen ditugun hondakinez kontzientziatzea.

KALABURTZA PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? Udaletxean baimena eskatu genuen, horrela, San Juango plazan Kalaburtzan jasotako hondakinen eta guk ateratako argazki eta prestatutako kartelekin,  erakusketa egin ahal izateko.Covid-19 dela eta, ezin izan dugu gure helburu nagusia lortu, Covid-19 egongo ez balitz, lortuko genukeen emaitza hau da; Kalaburtzako hondakinak bildu eta gero, mahai batzuekin eta guk egindako kartelekin  eta argazkiekinerakusketa moduko bat plazan egingo genukeen, gero, jendeari galdeketa bat egiteko. 
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Proiektua momentuz institutuko irakasleengana, San Juango udalarengana (baimena eskatzeko) eta San Juango udaltzainengana (erakusketa egunean gure ekintzaren jakinaren gainean egon zitezen)iritsi gara. Proiektua burutu izan bagenu, San Juango herritar batzuetara eta bertatik pasatzen zen jendearengana iritsiko ginatekela uste dugu. 
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Ez dugu lortu herriko audientziarik, proiektua  ez baikenuen bukatu, baina, gure irakasle eta Donibaneko udaleko batzuen audientzia lortu dugu. 
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Lehenengo astetan ideia zaparrada egin genuen, eta gero, ideia nagusia erabaki bezain laister, garatu egin genuen. Garatzeko, udaletxera joan ginen baimenak eskatzeko eta Donibaneko plazan gure erakusketa jarri ahal izateko. Beste egun batean, Kalaburtzara  argazkiak egitera joan ginen, beste egun batean eskolan kartelak egin genituen. Proiektua San Juanen  gauzatzeko 3 aste behar izan genituen,atzeratu behar izan baitugu behin baino gehiagotan: batzuk gaixorik zeudelako, eguraldi txarra zegoelako eta abar. 2-3 aldiz aldatu genuen eguna. Hau dena egiteko 5 aste behar izan genituen. 
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? 3 talde,  bat egitean, taldekide batzuei ideia bururatu zitzaien eta ondoren taldekide guztien artean garatu genuen, eta horrela, idei orokorra sortu genuen.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Gure parterik gogokoena izan  da proiektua bukatu ahal izatea. 
Eta gogorrena? Gogorrena, noiz jarriko ginen herriko plazan jendeari aurkezten adostea izan zen, ez baikinen taldekide guztiak, edota eguraldi txarra egin zuelako.
Zer ikasi duzue? Gaur egun, gure esku dagoela plastikoen erabilera murriztu eta birziklatzea. Ez dugula agintariek hartzen dituzten neurrien zain egon behar gehiegizko erabilera hau gelditzeko. Eta konsziente egin gaitu zenbat kantitate plastiko dagoen itsas azpian eta nola arrainak nahasten duten janariarekin eta elikadura-katean sartzen ari den mikroplastiko kantitate handia.Horretaz gain proiektuak erakutsi digu nola dagoen mundua eta neurri batean gure esku dagoela soluzioak hartzea. 
Hobetzeko proposamenik?Irakasleek klase ordu gehiago eskeini beharko lizkigukete proiektua garatzeko eta  ez dituzte gure ideiak hainbeste mugatu behar.
Beste zerbait?Ez




Hona hemen atera genituen argazkiak:

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Twitter
Visit Us
Follow Me
Instagram