ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA HONDAKIN ONTZIAK TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3A, Hondakin Ontziak taldea

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo Institutua, DBH 3. A. Miren Urdanpilleta. Hodei Rodriguez. Unai Ruiz. Aiur Illarreta.
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena Taldea: Hondakin ontziak. Proiektuaren izena: Institutuko hondakin ontziak.
Proiektuaren helburu nagusia Institutuko hondakin bereizketa desegokiagatik, hondakin ontzi berriak institutuan jartzea, honela bereizketa hobea edukitzeko.

INSTITUTUKO HONDAKIN ONTZIAK PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? 118 sinadura lortu ditugu, horrek esan nahi du institutuan jendeak zabor ontzi berriak jarri nahi dituela.  
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Institutuko jendearengana iritsi gara. 130 pertsona inguru baina proiektuaren aldekoak 118 dira. Ez zigun denbora eman jende gehiagorekin hitz egiteko. 
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Audientzia nagusia institutuko ikasleak izan dira, nahiz eta irakasle batzuk ere parte hartu duten. Ikasle gehienak DBH 3-koak izan dira.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Lau aste inguru pasa genituen; eskolan dauden zabor ontziak ikusi eta aztertuz, sinadurak astean behin bilduz jolas garaietan, katalogo desberdinetan ordezteko zabor ontziak begiratuz,…
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? Guk geuk eta irakasleek. Gure proiektua irakasleek proposatu ziguten eta guk aurrera eraman dugu.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Sinadurak biltzea izan da gogokoena institutuko jendearekin egon garelako.
Eta gogorrena? Zuzendariari gutun egokia idaztea eta berari guk nahi genuena adieraztea.
Zer ikasi duzue? Institutuan zaborra oso gaizki bereizten dela eta hori ekidin daitekela. Zuzendariari mezu egoki bat bidaltzen eta sinadurak biltzen ere ikasi dugu.
Hobetzeko proposamenik?Proiektua hobetzeko, denbora gehiago eta institutuan egotea beharko genuke. 
Beste zerbait?Oso gustura haritu gara lanean eta ondo pasatu dugu. Gaur egungo arazo handi batez jabetu gara eta hemendik aurrera gehiago pentsatuko dugu zaborra botatzerakoan.

Hauek izan dira proektuan zehar atera ditugun argazkiak, hemen ikus daiteke institutuan ez ditugula zaborrontziak errespetatzen ez dugu zakar bakoitza bere lekuan botatzen.

Utzi erantzuna