ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA BALEA TALDEAREN MEMORIA

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo Institutua, DBH3.B.
TALDEKIDEAK: Ibone Alvarez De Eulate, Aroa Garcia, Hector Javier Lopez, Xuban Moral, Soufian El Mouak eta Hegoi Arrizubieta. 
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena 
IAHXSH taldea, hondakin plastikoen biltzaileak. 
PROIKETUAREN IZENA: Hondakin plastikoz betetako balea.   
Proiektuaren helburu nagusia 
Institutuan dagoen plastiko kantitate handiaren; hau da, plastikoaren gehiegizko erabileraren inguruan, ohar daitezen, institutuko ikasle eta irakasle guztiak. 

……………………………… PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? 
Aste batez, institutu osoan dauden plastiko hondakinen zakarrontzietako plastiko guztia biltzen egon ginen. Bai patioko zakarrontzietatik; eta, bai, barruan dauden plastiko zakarrontzietatik ere. Plastiko guzti hori, boltsa handi batzuetan gorde genuen; eta, jada, hondakin plastiko nahikoa bildu genuenean, balearen sorkuntzarekin hasi ginen.
 Balea egiteko, kartulina, zeloa, silikona eta hondakin plastikoak behar izan genituen. 9 kartulina orri batera itsatsi genituen eta denak elkartuz, orri erraldoi bat sortu genuen. Ondoren, balea, handi-handia, irudikatu genuen. Benetazko bale baten itxura lortu zuenean, silikonaren laguntzaz, hondakin plastiko guztiak itsatsi genituen. Tokia genuenez, hainbat mezu kontzientziatzaile idatzi nahi genituen. Hori zen proiektuaren helburua, plastikoz beteta zegoen bale horren helburua zezan jendeak. Mezu hauek idatzi nahi genituen: EA DENEN ARTEAN LOR DITZAKEGUN INSTITUTUKO PLASTIKOAREN GEHIEGIZKO ERABILERA MURRIZTEA! etaGURE ERRUZ  OZEANO ETA ITSASO ASKO GUK GAIZKI BIRZIKLATUTAKO, PLASTIKOAREN ONDORIOZ KLATETUAK DIRA. 
 Gainera, ideia generala, institutuan aste batean sortzen genuen plastikoaren gehiegizko erabilera azaltzea zen. Hori dela eta, balea bost egunetan bereiztea zen ideia. Horrela astelehenean, asteartean asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egin genuen plastikoaren erabileraren kantitateaz ohartuko ginateke.  Horregatik, aste batean aritu ginen hondakin plastikoak biltzen, gehienak, hamaiketakoaren plastikozko zorroak zirenak. Hala ere, askotan albal paperra gehiegi erabiltzen dugu, tuper edota berrerabil daitezkeen boltsa horiek erabili beharrean. Horregatik, jendea kontzientziatu nahi genuen. Azkenean gu ez baikara kaltetuak amaitzen dugun bakarrak. Baizik eta, itsasoek eta bertan bizi diren espezie guztiak ere. 
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? 
Koronabirusaren gizarte larrialdi hau dela eta, proiektua guztiz amaitzeko ez genuen astirik izan. Hori dela eta, mezua ez zen jende askorengan iritsi. Soilik, Anak eta Agusek ikusi ahal izan zuten. Eta geure klaseko beste hainbat ikaskidek ere ikusi dute, klasean landu baikenuen proiektuaren zati handi bat. 
Nor izan zen zure audientzia nagusia? 
Esan dugun bezela, krisia erdian dela eta, ezin izan genuen insitutuaren aurrean aurkeztu. Horregatik, audientzia nagusia gelakideak, Ana eta Agus izan ziren. 
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?
Koronabirusaren krisialdiarengatik; hau da, alarma esatuaren ondorioz, proiektuaren lana denbora luzez luzatu egin zaigu. Hala ere, aste batez, hondakin plastikoaren bilketan aritu ginen. Noski, biologia eta geologiako edo fisikako eta kimikako saioetan. Hori amaitzean, hondakin plastiko guztiak, egindako orri erraldoian itsatsi behar izan genituen, balea irudikatu genuen hutsune horretan zehazki. Horren aurretik ere, kartulinaren eta balea irudikatzearen sorkuntzarekin aritu ginen. Hori dela eta, gutxi gora behera, hiru edo hiru eta erdi astez aritu ginen lanean.  
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? 
Institutuan ikusten genuen gehiegizko plastikoaren erabilera ikusten genuenez, proiektu polita eta; gainera, dibertigarria zela uste genuen. Hori dela eta, proiketu polita eta aldi berean kontzientziatzailea egiten saiatu ginen. 
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? 
Proiektua generalean asko gustatu zaigu, guk pentsatutako proiektua errealitate bihurtu dugu eta lanean gustura aritu gara.
Patioko eta institutuko barruko zakarrontzietatik hondakin plastikoak biltzea gustatu zaigu. Zakarrontzietan zegoen plastikozko kantitate guztiak ongi ikusi ahal izan genituen. Eta gure proiektuan gehiago sakondu ahal izan genuen, zakarrontzietan zegoen plastiko kantitateari ekser. Hala ere, beste aldetik ete, balearen sorkuntza dugu; hau da, hondakin plastikoak balean itsastea. Honekin ere asko disfrutatu dugu. 
Eta gogorrena? 
Gogorrena dudarik gabe; hasierako zatia izan zen, hau da, proiektuaren prestakuntza eta ideiak pentsatzea. Balea marraztea eta bertan plastikoak itsastea ere konplikatua egin zitzaigun. 
Zer ikasi duzue? 
Plastikoa gehiegi erabiltzen dugula ikasi dugu. Hau da, haren gehiegizko erabileraz konkretuki. Zentzugabeko plastikoaren erabilera murriztu behar dugula ere ikasi dugu. Beste jendea kontzientzitzeaz gain, geure buruak oraindik eta gehiago ere kontzientziatu ditugu. Askotan behar ez den plastikoaren erabilera bat burutzen dugu, beste erremedio batean pentsatu gabe. Hori dela eta, kontuan hartuz ere proiektua amaituta ez dagoela, oraingoz lan ona egin dugula uste dugu. Gainera, aste batez, garbitzaileen lanaren zati bat burutu genuen eta haien azaletan jarri ahal izan genuen. Haiek ere astero hondakin plastiko mordoa bildu behar baitute. 
Hobetzeko proposamenik?
Agian proiektua geroz eta kontzientzitzaileago eta ikaragrriagoa izan dezan, kartulinaren dimentsitatea handiago egin genezakeen. Horrekin batera, balea handiago iazngo litzateke eta barruan hondakin plastiko gehiago ikusiko lukete institutuko ikasle guztiek. Eta agian, modu horretan, kontzientzitzaileagoa izango litzateke. 

ARGAZKI HONETAN IKUS DITZAKEGU, ASTE HORREN BITARTEAN JASOTAKO HONDAKIN PLASTIKO GUZTIA. ONDOREN, PROIEKTUA ERABILIA IZATEKO: 

HONDAKIN PLASTIKOZ BETETAKO BALEA

Hemen aurkezten dizuegu gure proiektua. Ikusten duzuenez, balea guztiz plastikoz beteta dago. 

Leheno aipatu dugun moduan, proiektua ez dago guztiz amaituta hala ere, bukatzeko ahalmena badugu, proiketu polita, esanguratsua eta kontzientziatzailea sortzeko aukera izan ahalko dugu. Oraindik balea asteko bost egunetan banatzea eta bi mezu esanguratsu aipatzean falta zaigu. Hala ere, oraingoz, balearen sorkuntza eginda dago eta bertan ere hondakin plastiko guztiak; zehazki, aste oso batez jasotakoak, itsatsitak. Modu horretan gehiegizko plastikoaren erabileraz ohar daiteke institutuko jendea. 

Gainera, ozeanoek eta itsasoek duten kutsaduraz ohartzeko ere kapazak izan ahalko dira. 

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram