ESKULAN TAILERRA (3)

Zubiri Manteo BHI. Batxilergoa 1B

ZERGATIK

Eskulan tailerrak gehien lantzen duen itsas hondakina plastikozko botilak dira, gehiago zehaztuta txanpu boteak. Hau da, proiektu honetan, helburua plastikozko edukiontziak berrerabiltzea zen, jendeari ikustarazteko nola plastikoak hainbat erabilpen dituen, erabilgarriak diren gauzak egiteko. Gure kasuan, mugikorraren euskarri bat egin dugu, mugikorra kargatzerakoan mahairik gertu ez badago, mugikorra lurrean ez uzteko. Hala ere, bestelako proiektuak aurkeztu genituen baina, mugikorraren euskarria izan zen jendeak aukeratu zuena gelan lantzeko. Sentsibilizazio kartelek berriz, hondakin mota ezberdinak lantzen dituztenez, arazo orokorragoak lantzen dituzte. Lantzeko aukeratu ditugun gaiak, pandemiaren eragina, hondakinak naturan, hondakinak itsasoan (zehatzago) eta supermerkatuetan erabiltzen den plastiko kantitatearen arazoa eta horren konponbidea dira.

ESKULAN PROIEKTUA: Proiektu hau egiteko, lehenik eta behin, aurkezpen bat egingo dugu, eskulan aukera ezberdinekin. Hau egin eta gero, gelakideei aurkezpena egingo diegu eskulan bat aukera dezaten. Eskulana aukeratzerakoan, egun batean gelan tailerra egingo dugu, talde txikietan banatauta. Horretarako behar den materialaren zati bat haiek ekarriko dute eta guk bestea.

SENTSIBILIZAZIO TAILERRA: Proiektu hau egiteko, gai ezberdin batzuk aukeratuko ditugu, horien artean, hondakinak itsasoan eta lurrean, supermerkatuen eragina eta pandemiaren eragina. Gaiak aukeratu ostean, argazkiak bilatuko ditugu gai hauen inguruan. Amaitzerakoan, argazkiak inprimatu eta karteletan itsatsiko ditugu. Azkenik, ikastetxean zintzilikatuko ditugu gure kartelak.

ADIBIDEAK-1

ADIBIDEAK 2

ADIBIDEAK- 3

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 20210413_194710-577x1024.jpg daIrudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 20210413_171656-768x1024.jpg da

ADIBEDEAK-4

ADIBEDEAK-5

KARTELAK

Karte hauek ikastetxean jarriko dira toki ikuskorrean.