ERREKA GARBIKETA

Arantzazuko amako 3Ako euskgrafik taldea

Proiektuaren eguna

Ostegun honetan 2.mailako D klasearekin Martutene eta Loiola arteko erreka eta erreka bazterrak garbitzera joan ginen. 

Haien gelatara iristean azalpena ondo atera zitzaigun, informazio guztia eman eta haien iritzia eman ziguten. Beraien ordenagailua mantso zebilen, orduan 10 minutu gehiago tardatu genuen.

Ibaira bidean bi aurretik eta beste biak atzetik joan ginen, zebra bide lekuetan errepidean geldituz denok pasa arte.

Hara iristean, errekan ez zegoen zabor asko baino bidean eta bazterretan bai. Hala ere enbarkaderoetara talde txikietan eta kontrolatuta jaitsi ziren uretako zaborra salabardoakin jasotzeko.

Arraun lagunak dagoen bidetik Txomineko parke berria harte joan ginen. Denbora justoa eduki genuen joan, garbiketa egin eta etorria egiteko. 

Zakuak ondo bete genituen. Zabor gehiena enpresa haundienetakoa zen (coca cola, Insalus, …). Gehiena aurkitu genuen zabor mota plastikozko botilak izan ziren, baina plastiko txiki asko zeuden ere. Kolilla pila aurkitu genuen joan eta etorriko bidean.

Maskarillak ere zeuden bazter guztitatik, hori iruditu zitzaigun lotsagarriena. Arropa botata eta bustia ere aurkitu eta jaso genuen, txaketa bat, eta bi eskularru pare.

Dena egitean klasera itzuli ginen eta 2.mailako ikasleak 4 taldeetan banatu. Bakoitzak bi esaldi pentsatu behar zituen gaiari buruz, gero guk egin ditugun karteletan jartzeko. Bi aukeratu genituen, kartelak egin,  eta horrela bukatu zen 2. D gelako ikasleekin egin genuena. Esperientzia gustatu zitzaien eta asko eskertu genien egin zuten lan pila. 

Proposatutako esaldiak:

Zaborra jaso, natura zaindu

zaborra bota, mundua zapuztu

Zaborra gabe, bizitza hobe

Hauek dira atera genituen argazkiak: