EKOFISH 18-19

2018-2019 ikasturtean, ITSAS HODANKINEN ERRONKA unitate didaktikoa Arantzazuko Ama BHI, Pasaia Lezo Lizeoan, La Anunciata Ikastetxean eta Elizalde Institutuan garatu zen 3.DBHko 242 ikasleekin.

Guztira 50 proiektu garatu zituzten, os proiektu ezberdin, original eta  interesgarriak, gazteek beraien trebetasunak eta indarrak erabililiz, aldaketaren protagonistak izan daitekela erakutsiz. Mater Onzti Museo Ekoaktiboko kideak, irakasleak, ikasleak eta haien familiak oso arro bukatu genuen eta hauexek izan ziren testigantz batzuk:

“Erronka bereganatzea lortzen da”

“Gainontzeko irakasle guztien iritzia/balorazioa oso ona izan zen”

“Arazo honen aurrean zerbait egin behar genuela argi genuen”

“Guri ez gintuen inork dagoen arazo larriaren inguruan hitz egin, beraz…mundu osoari ezagutaraztera eman behar genuen”

“Oso lan garrantzitsua egiten ari zirela sinistu/konturatu ziren”

“Ardurak banatu dituzte eta taldean lan egitea lortu dute, ez daude ohituta era honetan lan egiten eta oso ikasketa ona izan da”

“Gazteek dituzten trabetasun “sorpresak” edota normalean erabiltzen ez dituztenak azaldu dituzte”

“Guraso batzuek zoriontzeko idatzi digute”

Ikasturtea amaitzean, proiektuen txapelketa bat antolatu genuen eta 4 pertsonez osatutako epaimahaiak 3 proiektu aukeratu zituen irabazle. Proiektu hauen gazteentzako saria  Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren «Zero Zabor Uretan» kanpainan gurekin euskal kostaldetik nabigatzeko aukera izan zen.



Noren ardura da?
PASAIA LEZO LIZEOA
DBH3.B




Gaizka Casares

Aitor Soria

Udane  Idigoras

Enara Fernandes


Itsasoko plastifikazioaren arazoa ezagutarazteko antzerki oso originala.
Bi emanaldi izan zituen: eskolako antzerki gelan eta Pasai Donibaneko aretoan.

Bootle Flip
ARANTZAZUKO AMA DBH3.A




Aner Urdangarin

Maialen Mujika

Eider Perez

Asier Breijo


Astigarragako Herri Eskolako eta Arantzazuko Amako LHko irteeretan prestatzen diren pikniken plastikozko poltsak eta botilak kentzeko proposamena ausarta
GeoClean
ELIZALDE INSTITUTUA DBH3.A




Hugo Muñoz

Beñat Garaiar

Alaitz Retegui

Maialen Aizpiolea

Kontzientziazio dokumental paregabea atal ezberdinekin: erosketa aukera ezberdinak, elkarrizketak eta plastikozko botila baten bidaiaren stop motion bideoa
Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram