Ekoberri

Zubirimanteo 1A Ekoberri

EKOFISH-Apirilak 30

1)- ORAIN ARTE EGINDAKOA:

  1. Inkesta bat egin dugu eta hauek dira galderak

Zerbait jaten bukatzean nora botatzen dut zakarra?

  1. Dagoen lehen zakarrontzira.
  2. Lurrera .
  3. Itsasora.
  4. Birziklatu daitekeen zakarrontzi bat ikusi arte ez dut botatzen.

Etxean birziklatzen dut?

  1. Bai.
  2. Ez.

Zenbat erosten ditut plastikozko ur botilak?

  1. Inoiz.
  2. Hilabetean 2 edo hirutan.
  3. Hilabetean 8 +.

Zenbat garbitzen dut arropa?

  1. Jartzen dudan egun berean garbitzen dut beti.
  2. Bi aldi jarri eta gero.
  3. Gaizki ez badu usaintzen edo zikina ez badago ez dut garbitzen.

Kanpoan bazkaltzean etxetik eramaten ditut mahai tresnak? (goilara, edalontzia…)

  1. Bai.
  2. Gehienetan.
  3. Batzuetan.
  4. Inoiz.

Etxean erosketak egitean telazko poltsak edo berrerabilitako boltsak eramaten dira?

  1. Bai.
  2. Gehienetan.
  3. Batzuetan.
  4. Ez.

Zenbat plastiko esango zenuke iristen dela itsasora urtean?

  1. 5000 kilo
  2. 1.209.457 kilo
  3. 5 tona.
  4. 8.000.000 tona.
  1. DBHko irakasleekin harremanetan jarri gara eta gmail baten bidez eskatu diegu beraien ikasleak bete dezaten (astelehenarete dute epe eguna)
  2. Bideo baten muntaia pentsatu eta nola egingo dugun hasi gara pentsatzen

2)- fALTA DENA: astelehenean emaitzak jasotakoan emaitzak aztertu eta beraien (DBHko) ikasleen gana joan erakustera eta bideo batekin beraiek kontzientziatzeko

EKOFISH-Apirilak 30

1)- ORAIN ARTE EGINDAKOA:

PLASTIKOA (gidoia)

Gaur egun, arazo global baten aurrean gaude. Jendearen gehiena ez du ezer egiten arazoa konpotzeko; batzuek ez daude informatuta, eta beste batzuek ez dira kontzienteak gai honek duen ondorio larriak.

Orain arte botatako plastikoen %79 zabortegietan eta ingurumenean amaitu da. Egunero, 30 milioi lata eta plastikozko botila abandonatzen dituzte; aipatzekoa da aurkitu direla 10.000 metroko sakoneran dauden plastikoak. 

Gainera, gero eta plastikozko objektu gehiago sortzen dira munduan; hala nola, platerak, edalontziak, botilak eta poltsak. 

Hauek erabiltzen bukatzean, zabortegi batean amaitu, birziklatu edo erraustu egin daitezke. Hala ere, itsasoan bukatu daitezkete bi arrazoiengatik; klimaren ekintzen ondorioz (haizea, euria, ekaitza, etb), edo, behar bezala bota ez direlako. Horrela, ibaietara (normalean) eta hiriguneetako saneamendu sistemara (alcantarilla) iristen dira, eta hara iritsita itsasoan bukatuko dira, nahiz eta kostatik oso urrun egon.

Plastikoa oso iraunkorra eta erraz sakabanatzen denez, planetako txoko guztietan aurkitu ditzakegu. 

Plastikozko objektuak itsasora iristean, itsasoan bizi diren izakiak irentsi eta barruan pilatzen zaie; ondorioz, hiltzen dira. Beste aukerak izan daitezke; itsasoaren gainazalean flotatzen egotea, itsas hondoan bukatzea edo izotzetan harrapatuta, adibidez, Artikoaren kasuan. Aipagarria da plastikoak aurkitu direla 10.000 metro baino gehiagoko sakoneran.

Ondorengoak dira ohikoenak diren 10 plastikozko objektuak:

  1. Plastikozko zati identifikaezinak
  2. Filtroak
  3. Sokatxoak eta sokak
  4. Plastikozko zati identifikaezinak 
  5. Tapoiak eta tapak
  6. Belarrietako  kotoi txotxak
  7. Goxoki eta enbaseak
  8. Besta plastikozko zati identifikaezinak
  9. Sokatxoak eta sokak (0-1 cm)
  10. Apar sintetikoak

INKESTA

*Konpartitu dizuegun inkesta*

2)- FALTA DENA: alde batetik, DBHkoei bidalitako inkesten emaitzak itxaroten ari gara; hauek izatean, aztertuko ditugu eta aurkezpen bat egingo dugu horiekin. Beste aldetik, bideoa prestatzea faltatzen zaigu; horretarako, bukatu behar dugu bideoan esango dugun gidoia eta gero argazkiekin elkartzea. 

Ekoberri. Zubirimanteo 1A

AURKEZPENA

  • Taldearen datuak
  • Zubiri Manteo
  • 1A
  • Lei Parejo, Asier Gordovil, Hodei Badiola, Ekhiñe Arjona, June Otegi
  • Proiektuaren izenburua eta taldearen izena: Ekoberri.
  • Proiektuaren helburu nagusia: beste pertsonei informatzea plastikoa eragiten hari dion kaltea munduari eta haiei kontzientziatzea. Modu horretan, ohitura txarrak aldatzea mundu hobeagoa izateko.
  • Proiektuaren deskribapena (200-500) hitz. Galdera hauek edo beste batzuk erantzunez.

DESKRIBAPENA

Egindako proiektua, plastikoari buruz izan da, eta asko disfrutatu dugu. Gauza asko lortu ditugu hau egitean: gaiaren menpe egotea eta egiten dugunaz kontzientziatzea. Horrekin batera, beste pertsonei kontzientziatzea gure ingurumena onera aldatzeko; hau da, egindako kalteak konpontzen saiatzea, natura gizakiak ikutu baino lehen izandako modua berreskuratzea. Daukagun informazioa, pertsona kantitate dezentera iristea izan nahi dugu, eta gure ustez lortu dugu; zehazki, Zubiri Manteo DBHko pertsonetara eta gure klasekoetara. Horiek berdinak izan dute gure proiektuaren berri, eta gure audientzia nagusia izan dira baita ere. Proiektuaren sorkuntzarako eta garapenarentzako, hiru aste behar izan dugu. Proiektua egiteko inspiratu digunari buruz hitz egiten badugu, kaletik eta komunikazioetan plastikoak egiten dituen kalteak ikustea, eta proiektua azaldu digun neska izan dira. Alde batetik, proiektuaren parterik gogokoena, inkesta egitea eta emaitzak ikustea izan da; horrekin ikusi izan ahal dugu pertsonek dituzten ohitura txarrak. Beste aldetik, gogorrena bideoaren gidoia egitea izan da, informazio asko eskuratu genuenez.  Bukatzeko, asko ikasi dugu proiektu honekin, zehazki, plastikoaren informazioa. (zenbat zabor dago itsasoan, zer plastiko mota daude, etb).