Mutriku BHI. NO PLASTIC proiektuaren aurrerapausoak

Mutriku BHI. V1-A taldea

Aste honetan gure proiektua aurkezteko bideoa egiten egon gara, ondoren, nola egin adostu behar genuen. Gure proiektua honako honetan datza: plastikoa muriztu eta berrerabiltzeko tailerrak egitea 1.DBHko ikasleekin. Adostu ondoren proiektua egiten hasi gara, lehenengo 20 segunduko bideoa grabatu behar genuen, ondoren kartelak egiten hasi gara. Beste egun baten gure tailerrean egin beharreko figurak (itsulapikoa eta mobila eusteko euskarria) egin ditugu jakiteko egin ahal zirela. Eta azkenik tailerrean aurkezteko aurkezpena prestatzen hasi gara.

Mutriku BHI. EKOGU proiektuaren aurrerapausoak

Mutriku BHI. V1-B taldea

Aste honetan zehar aurkezpen bideoa egin dugu guk egingo dugun lana aurkezteko. Gure helburua mikroplastikoen murrizketari buruzko kanpainia bat egitea da eta kosmetikoetako mikroplastiko primarioetan oinarrituko gara. Egingo ditugun ekintzak antolatu eta horretarako 6. fitxa bete dugu. Kartelak egin ditugu eta horiek inprimatu egingo ditugu eskola mailan jartzeko.