EKOFEELING 5.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3.C FEELING TALDEA

Aste honetan lortu dugu EITB-ko Mariak elkarrizketa egitea, eta zuzendaritzari baimena eskatu diogu asteartean patio ondoren gela guztietan grabatutako elkarrizketa jartzeko. Gela guztietan beraz entzun da.

MARIARI BIDALITAKO MEZUA :

Kaixo María,

Arantzazuko Amako ikasleak gara. Aurreko astean esan bezala, irratian atera nahi dugu gure proiektua azaltzen, baina hori ezin denez, eskolako irratian ateratzea proposatzen dizugu. 

Galdera batzuk prestatu ditugu, zuk guri galdetzeko. Galdera hauen bidez gure proeiktua azalduko dugu. Ellarrizketa honen bidez, eskolako ikasle guztiek edukiko dute gure priektuaren berri.

Astearten egitea proposatzen dizugu, baina ezin baduzu, zuk proposatu eguna.

Hemen dituzu galderak (baten bat gehiago bururatzen bazaizu, galdetu dezakezu):

1- Nola eta zergatik egin duzue proeiktu hau? 

2- Beraz, plastikoa murrizteko proiektua da?

3- Zer helbururekin egiten duzue?

4- Proiektua habian jartzeko, zer egon zarete egiten aste hauetan zehar?

5- Eta azkenean zer egin duzue ofizilaki poriektua ateratzeko?

6- Hontaz gain zerbait gehiago egin duzue?

Besterik gabe,

ONGI IZAN,

Arantzazuko Amako ikasleak (3.C gelakoak).

Grabatutako elkarrizketa:

https://doc-0c-0k-docs.googleusercontent.com/docs/securesc/a8h1bi891r4n2v949194fith6s52eaa1/d14ff016s8a390ci11q2c1fr1m4h93a1/1654433850000/04389263198718992328/01492020563217010233/1JnUM7RhTL53XyLEcMccLSMaRFASK9vS6?e=download&authuser=

Eskolako irratian EITB-ko Mariak egindako elkarrizketa jartzen:

THROW PLASTIC 5.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C EKOGAMES TALDEA

5.sarrera

Aste honetan kartak inprimatu, jokatzeko arauak ondo uler daitezen dokumentuan beharrezko aldaketak egin, eta bi modu desberdinetan inprimatu ditugu (txikian eta foleo tamainan). Kutxak ere prestatu ditugu inprimatu ditugun bi barajena, eta DBH1-ko ikasleekin jokatu dugu. Gure gelan ere frogatu dugu, eta oso ondo pasa dute denek jolasarekin. Aste honetan arazoak izan ditugu LH-koekin jokatzeko baina datorren astean hori egiteko asmoa daukagu eta baita Martuteneko haurtxokoan ere. Gure kartak digitalki ditugunez modu digitalean ere bidali dizkiegu LH-ko zuzendaritzakoei eta baita haurtxokokoei eta gaztelekukoei ere bai. 

Gure kartak prest:

Kutxak prestatzen:

DBH1A-koekin jolasean:

https://youtu.be/gaXyhG1xJJI

EKOFEELING 4.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C FEELING TALDEA

Aste honetan gauza asko egin ditugu:

– Alkatearekin bigarren aldiz eduki dugu bilera, data guztiak finkatzeko.

– Komunikabideei idatzi diegu gure proiektua, eta idatzitakoa Astigarragako Kronikan eta Diario Vascoan atera da (ostiralean) gure argazkiekin eta sare sozialetan gure asmoak ere zabaldu  ditugu.

https://www.astigarraga.eus/eu/-/arantzazuko-ama-ikastolako-dbhko-ikasleak-hainbat-ekimen-gauzatzen-ari-dira-telazko-poltsak-banatu-plastikozko-tapoiak-bildu-ibaia-garbitu-bigarren-es

– Kartelak egin eta pegatu ditugu herritik eta baita eskolan ere. 

– Gaur Astigarragako eskolan egon gara telazko poltsak banatzen, eta poltsekin batera jendeari ohar bat ematen diogu,  hori irakurriz  gure proiektua eta asmoen berri izan dezaten. Bi kartel jarri ditugu geunden tokian jendea konturatu zedin. Patioan zehar ere ibili gara, jendeari ere ahoz ere azalduz eta poltsak banatuz. Jendea hurbildu zaigu proiektuari buruz gauza gehiago galdetuz.

–50 poltsa gorde ditugu Martuteneko eskolan banatzeko, eta astelehenean egingo dugu hori. 

– EITB-ko Mariak baietz esaten badigu, eta Igonek (eskolako irrati arduradunak) ere, asteartean eskolako irratian aterako gara guztioi dena azaltzen. 

2.ESKUKO AZOKA 5.SARRERA

Arantzazukoama 3C EKOTHINGS

Azokan saldutako gauzak: 

Gauza gehienak 1€/2€an jarri genituen, eta balio gehiagoko gauzak 3€tan. 

– Barbie panpiñak: 8

– Brotxeak: 2

– Barbie autokarabana: 1

– Belarritakoak: 4 pare

– Sudaderak: 3

– Galtza-motzak (haurrenak): 3

– Mahai-jokuak: 2

– Panpin txikiak: 3

– Pultserak: 2

Guztira lortutako dirua 75€ izan zen. Pena izan zen arropa dexente genuela eta ezin izan genula ondo jarri jendeak ondo ikusteko. (hurrengo batean sokaren bat, edota burroren bat jartzea ondo legoke).

Atera genuen diruarekin udaletxeko proiekturen batean lagunduko dugu, txeke bat egingo dugu Udalari emateko, udalak zein proiektutan  erabiliko duen informazioaren truke noski. Soberan geratutako objetuak ere nola banatu adostuko dugu udalarekin. 

Azoka egiteko jasotako hainbat gauza:

Azoka eguneko argazkiak:

2.ESKUKO AZOKA 4. SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C EKOTHINGS

Azokaren astean sartu gara! 

4. astean izango da bigarren eskuko azoka. Aste honetan zehar, azken produktuak jasotzen joan gara eta horrekin batera, produktuak antolatu ditugu azoka egunerako. Azokarako deialdia egin dugu, bai Astigarragako eta Martuteneko eskolako web orrian jarri dugu azokaren berri, udaletxeko web orrian eta sare sozialetan ere zabaldu dugu, baita gure proiektuaren sare sozialetan ere. 

Ostiralean azoka eguna da, mahaiak kultur etxean eskatuta ditugu. Beharko ditugun bestelako materialak ere prest ditugu (guraizak, kutxak, rotuladorak…) Astigarragako eskolak altabozak utziko dizkigu, guk musika jarriaz  giro alaia egoteko azokan eta kartelak herri guztitik zehar zabalduta daude dagoeneko. Play lista ere prest dugu. 

THROW PLASTIC 4.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C EKOGAMES

Mezu bat bidali diegu LH-ko zuzendaritzari ikasleen gurasoei bidaltzeko jakinarazteko ostiralean patio txikian egongo garera bizkotxoak saltzen.

Aste honetan gutako bat gaixo egon da eta ezin izan dugu kartak enkargatu. Jolasteko arauak prestatzen bukatu dugu, eta horiei errepaso bat eman eta kartak internetez eskatzea falta zaigu orain. Baita ere, karten zabalkundea nola egin edo hobe esanda zein egunetan eta zein talderekin egin adostea. 

THROW PLASTIC

NOLA JOKATU

ADINA: +8

KARTA KOPURUA: 54

JOKALARI KOPURUA:

KARTA MOTAK:

ITSASO KARTA

Karta hau tokatzen bazaizu, desegin egin behar duzu. Horretarako disimuluarekin lurrera bota behar duzu inork ikusi gabe. 

ARRAIN KARTA

Karta hau tokatzen bazaizu,  lan bat du jolas guztirako edo desegitea lortzen duzunean, lan hori da: ITSASO KARTA zeinek bota duen lurrera ikusi behar du. 

KARTA ARRUNTAK: 

karta  hauek ez dute balio berezirik. Erdian dagoen kartaren arabera bota behar dira. Kolore bera edo zenbaki bera duten kartak bota ditzazkezu bakarrik. Zenbakiak plastiko motaren arabera jarri ditugu.

adib: KARTA hau baldin baduzu, soilik ahal duzu bota erdiko barajan kolore gorria edo zenbaki berdina baldin badago. 

 Hau lehen plastiko mota denez, (PET), 1  zenbakia du 

NORANZKO KARTA:

KARTA hau botatzen baduzu: eskuan dituzun kartak zure eskuinean dago en pertsonari eman behar dizkiozu. 

KARTAK ZURRUPATU:

Karta hauek tokatzen bazaizkizu edo botatzen badituzu, erdian dauden kartetatik bi edo hiru hartu beharko dituzu (kartaren arabera)

TXANDA PASA ARRAINA:

Karta hau tokatzen bazaizu, 2 txanda jolastu gabe egon beharko zara:


JOLASAREN HELBURUA: 0 kartekin amaitzea.

PRESTAKETA: Pertsona bakoitzak 7 karta hartu beharko ditu eta beste guztiak mahai erdian jarri..

NOLA HASI: Erlojuaren orratzen noranzkoan jokatzen da. Pertsona bakoitzari 7 karta banatzen jokua hasteko. Gazteena hasten da. Hasi aurretik erdian dauden kartak eta horretatik bat erakutsi gorantz. Hasten den pertsonak bere kartetatik 1 aukeratu beharko du eta erdira bota. Baina kontuz, ea zein karta dagoen erdian. karta normal bat baldin badago zenbaki berdina edo kolore berdina duen karta bat bota behar duzu. Bitartean, jokatzen ari diren pertsona baten batek arrainaren karta izango du, hori joku osoan zehar ikusi behar du norbait lurrera botatzen itsasoko karta. Eta harrapatzen duenean arrainaren karta eman behar dio. Ondoren hurrengoa bota beharko du ahal duen karta bat eta horrela denbora guztian. Horrela jokua bukatu arte. Irabazlea kartatik gabe gelditzen dena da. Baina izan daiteke partidan zehar noranzko bat gertatzea eta kartak aldatu behar izatea jokalarien artean. Baita ere izan daiteke jokalari batek zurrupatu bi edo zurrupatu hiru edukitzea eta erdira botatzea. Orduan hurrengoak bi edo hiru karta zurrupatu beharko ditu, zurrupatu kartaten araberakoa.

EKOFEELING 3.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C FEELING

u bertako biztanleak eta generalean jendea, arazoataz kontzientziatzeko eta gure proiektuaren berri jakiteko.

Gustatuko litzaiguke kronikan azaltzea gure proiektua eta helburua, eta honen bidez, jende gehiago etortzea hitzaldira.

Gure ideia ongi iruditzen bazaizu eskertuko genizuke hau posible egitea. Ahalik eta azkarren erantzun, mesedez.

ONGI IZAN,

Aiur, Ivana, Uxue, Aimar eta Julen. Arantzazuko Amako ikasleak (3C gelakoak).

BOKATELA 3.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C BOKATELA

Ze plastiko mota jar daitekeen eta nun lortu aztertu dugu. Edozein plastikok ez du balio janaria biltzeko, izan ere substantzia kaltegarriak askatu ditzake eta.” Plastico gasa” deritzona da erabil daitekeena eta AFEDEn ikusi dugu, zabalera 180cmkoa da, gure patroien tamaina ikusirik nola moztu aztertu dugu.

Metro bakoitzeko:

Belkroa erosteko ere autonomoa den batekin harremanetan jarri gara (Gariren aita) Denda berezi batzuetan kantitate handiagoan eta merkeagoa lor daitekeelako. 

Harituzekoek gure tailer egunean ezingo direla egon esan digute, beraz beste nunbaiten bilatu beharko dugu laguntza. Garik makina bat lortuko du, eta bere amona ere laguntzera etorriko da, eta Lluviak ere beste bat lortuko du. Galdetuko dugu ea gehiago lor daitezkeen ikusteko. 

Kartelak ere jarri ditugu:

MATERIAL BEHARREZKOAK

– JOSTEKO MAKINA: Gari eta Lluvia.

– MATERIALA (guraizeak, tizak): Lluvia, Gari, Oihane, Enzo.

– OIHALAK: Lluvia, Gari.

– BELKROA: 4m, Gari.

– PLASTIKO GASA: 4m, Gari.