Ostiralean gaztelekuan tailerra egin genuen. Oso ondo joan zen, jende askok hartu zuen parte (lagunak eta baita auzoko jende gehiago ere) eta asko gustastu zitzaien gure tailerra eta baita gure proiektua ere.
KARTEL definitiboa egin eta zabaldu, fisikoki herrian eta ikastetxean, eta eskolako web orrian ere bai. Gelaz gela ere joan gara lehiaketaren berri emateko.
Azken tramiteak egin ditugu kultur etxeko erakusketa gela lortzeko. Erakusketa nola egin pentsatu behar dugu orain.
Partehartzeileen argazkiak inprimatzeko Pastainekin (Astigarragako argazkilaria) kontaktuan jarri gara eta baiezkoa eman digu.
4Arrauning-ekoekin harremanetan jarri gara eta bi kaiak utziko dizkigute 2.sari moduan.
Orain zain egon beharko dugu eta ahal dugun heinean jendea animatu.
Zuzendaritzari gutun bat bidali diogu 2.mailako ikasleekin proiektua egiteko, baino oraindik ez dugu haien erantzuna jaso.
-Interneten begiratzen egon gara errezeta berriak aurkitu ditugu gure proiektua egiteko errezeta egokiak. Errezeta berriak egiteko osagaiak biltzen hasi gara, etxean probak egiten hasteko.
ERREZETA:
Gelatinazko edalontziak:
Materiala:
Edalontzi moldeak( tamaina desberdinak)
Katilu bat
Osagaiak:
170 g gelatinazko hautsa.
50 g grenetina.
300 ml ura irakiten.
Prestaketa.
Prestatu ura irakiten.
Katiluan gelatina eta grenetina bota eta nahastuko ditugu.
Ur irakiten botako degu katiluan.
Nahastuko degu eta masa homogeneoa gelditu arte.
Nahastea edalontzi handienean botako dugu eta edalontzi txikiena barruan sartuko dugu.
Jarri edalontzia hozkailuan 4 orduz.
Tailerrerako eguna guztiz finkatu dugu: Ekainak 3 gaztelekuan
Petritegirekin kontaktatu degu eta gurekin kolabortuko dute egingo dute, materialak tailerrerako lortzen lagunduko digute eta haien logoa bidali ziguten kartelean txertatzeko.
Jarri ditugun kartelak:
Zuzendaritzari beste gutun bat bidaldu diogu, Aurreko astean eskutitz bat bidali genien 2 DBHn tailer bat egingo genuela esanaz, baina gure proiektuaren aurkezpena egitea eta idatzitako errezeta ematea hobe litzatekeela pentsatu genuen, eta tailerra bakarrik gaztelekuan egin.
Martutenen, 2022ko maiatzaren 26ean
Zuzendaritza agurgarria:
3.A ko Janire, Laia, June; Aiora eta Alaia gara eta Ekofisheko proiektu batean gabiltza. Gure proiektua bilatzen duena plastikoaren kontsumoa murriztea eta arazoari buruz hitz egitea da. Gure bi helburu hauek betetzeko DBH2koei aurkezpen bat egitea pentsatu dugu, datorren urtean proiektu hau egiteko txanda izango dutelako eta horregatik orain ezagutarazi nahi diegu plastikoaren kontsumoaren arazo larri hau eta gure itsasoetan eta bizitzan duen eragina.
Honako hau da gure eskaera:
eskatzen dizuegu ea utziko zenigukete beraiei aurkezpena egitea klase orduren batean.
Errezeta berri batzuk aurkitu ditugu interneten. Zuzendaritzari bidalduko diogun karta idatzi dugu eta kartela ere prest daukagu. Beharrezko materiala erosteko beharrezko materiala dirua nundik atera pentsatzen ari gara. Hurrengo pausua hori lortzea litzateke, eta baita ere kartela jarri eta tailerra egongo dela zabaldu (sare sozialak,web orria, auzoan zehar…) Errezeta ere idatzi behar dugu, eta tutoriala grabatu ere.
Kartelaren lehen zirriborroa egin dugu, baina aldaketak egingo ditugu gauza batzuk zuzendu eta beste batzuk hobetu. Baina abiapuntu bezala ondo dago. Lehenbailehen egingo dugu zabaltzeko presa daukagu eta. Erakusketa nola egin ere pentsatzen hasi gara, denbora azkar pasatzen da eta.
Gaztelekukoekin hitz egin dugu eta maiatzean tailerra ezin dela egin esan digute, beraz ekaineko lehen ostiralean egitea pentsatu dugu. Tutorialak ikusten ere hasi gara gure errezeta hobetzeko. Tailerra iragartzeko kartelaren diseinuarekin ari gara ere.
Gure proiektua defitzea kosta bazaigu ere azkenean badaukagu argi zer egin. Argazki lehiaketa bat egitea pentsatu dugu, arazoa era inpaktagarrian jendeari erakusteko eta gainera argazkia egiterakoan jendea inguruan daukagunaz ohartuko da. Horretarako Lehiaketaren oinarriak pentsatzen hasi gara, nun jarriko dugun erakusketa, zein izango diren sariak… Beraz baimen eske hasi gara.
Kultur-etxekoei idatzitako gutuna:
Jaun/andre agurgarriak:
Arantzazuko Amako DBH 3Ako ikasleak gara eta klasean Ekofish proiektua egiten ari gara. Proiektua itsas-hondakinen arazoari erantzuteko asmoz egin dugu, gurea konkretuko sentsibilizazio proiektu bat da. Argazki lehiaketa bat egitea pentsatu dugu, argazki lehiaketa itsas hondakinekin (edozein zabor, ze zabor gehienak han bukatu dezake) lotuta dauden argazkiekin egingo dugu. Jendea gehaigo kontzientziatzeko asmoz lehiaketa egin ondoren parte hartu dutenen argazkiak kultur etxeko erakusketa gelan jarri nahiko genituzke.
Eskatu nahi dizueguna, Ekainak 3tik aurrera erakusketa gela uztea da parte hartu dutenen eta irabazleen argazkiak bertan jartzeko.
Proiektu interesgarria eta oso beharrezkoa da gainera.
Erakusketa aretoa libre egongo da ekainaren 10era arte bakarrik, beraz, maiatzaren 30etik aurrera, nahi duzuenean jar dezakezue.
Ekainean Ingurumenaren eguna izanik, areto horretan bertan ekainaren 6an proiekzio bat eskainiko da URAK BIZIRIK izenekoa, beraz, oso aproposa argazkiak ere bertan egotea.
Aretoa erabiltzeko ez da eragozpenik egongo, baina eskaera ofiziala bete behar duzue eta sinatuta udaletxeko erregistroan aurkeztu edo Erriberara ekarri.
Erakusketa muntatu aurretik, komeniko litzateke etortzea argazkiak nola zintzilikatu etab. ikusteko. Etorri aurretik abisatu, mesedez.
Ondo izan.
Amaia Usabiaga
Materrekoei idatzitako gutuna:
Arantzazuko amako 3A-ko ikasleak gara. Gure proiektua argazki lehiaketa bat izango dela esateko idazten dizugu. Martxan jartzen dugunetik ekainak 1 arteko epea izango du, eta ondoren Astigarragako kulturetxean erakusketa egitea gustatuko litzaiguke.
Lehiaketa bat denez sariak behar ditugu, eta hori lortzeko zuen laguntza izan dezakegun jakiteko idazten dizugu. Epaimahaian zuek parte hartzea ere gustatuko litzaiguke.
Zuen erantzunaren zain.
Agur bero bat.
3A-ko Kunumi taldea.
Sarak (Materrekoak) erantzundakoa:
Egun on gazteak!
Barkatu berandu erantzutea, hainbat ekitaldi antolatzen eibili gara.
Lehenik eta bein zorionak zuen proiektuarengatik, espero dugu argazki lehiaketak arrakasta izatea. Nola zabalduko duzue deialdi? Kartel fisikoak egin dituzue eta sare sozialetan ere zabalduko al duzue? Hala bada @matermuseoa egin iezaguzue guk ere zabaltzeko.
Bestalde, lehiaketaren sariari dagokionez MATER Ontzi Museoa Ekoaktiboa bisitatzeko 2 lagunentzako sarrerak ematen dizuegu. Lehiaketaren oinarriei dagokionez, zuek izango zarete epaimahaia ezta? Eskatzen dizueguna, lehiaketa egiterakoan irabazlearen izen abizenak ematea izango da.
Milesker eta zorte on!
Badaukagu sari bat, beraz hemendik aurrera, beste sari batzuk lortzen saiatu eta oinarri guztiak definitu ondoren Kartel erakargarri bat egitea izango da.