Categoría: Lezo-3C

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA PLASTIKOZKO TRENA TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3C, Plastikozko Trena taldea


PLASTIKOZKO TRENA TALDEAREN MEMORIA
Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo Institutua 3.C Irati Miñon, Janire Neves, Rafa Lopera, Jael Martin, Joanes Diez, Hodei Pingarron eta Eider Arraras.
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena Plastikozko trenaIJRJJHE
Proiektuaren helburu nagusia Plastikoa berrerabiltzea

PLASTIKOZKO TRENA PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? Plastikoa berrerabiliz tren bat egitea lortu dugu.
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Inauteritan urtero egiten den emanaldira eraman nahi genuen bana ez genuen aukera izan.
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Ez du inork ikusteko aukera izan egoera honengatik.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?1 hilabete behar izan ditugu.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? Anak batez ere eman zigun ideia hau. Ekofish proiektua jarraituz.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Trena prest zegoenean trena margotzen hastea. 
Eta gogorrena? Plastikoen bila joatea, batzuetan eguraldi txarrarekin topatu ginelako.
Zer ikasi duzue? Plastiko asko erabiltzen dugula eta arazo asko ekartzen dituela.
Hobetzeko proposamenik?Gauzak hobeto antolatzea.
Beste zerbait?ez.

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA BENETAKO HEROIAK TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3C, Benetako heroiak taldea

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak  Lezo institutua, 3.C: Maialen Rodriguez Janitz Ancisar Juan Andres Uribe Naroa Jimenez Liher Saiz Xabat Manso Julen Aguete
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena  Proiektuaren eta taldearen izena “Benetako Heroiak” da.
Proiektuaren helburu nagusia  Proiektu dibulgatiboa da, beraz, adin txikiagoei eta bere gurasoei plastikoen eragina eta konponbidea aurkeztea da helburu nagusia.
  BENETAKO HEROIAK PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA  
Zer lortu duzue?  Covid-19 gaixotasunaren ondorioz, ezin izan genuen proiektua Lezo Herri Eskolan aurkeztu. Nahiz eta ezin izan proiektua aurkeztu,  aurrera doa eta espero dugu 4 hilabete ondoren aurkezteko aukera izatea.
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri?  Esan dugun bezala, Lezo Herri Eskolan aurkeztu nahi genuen proiektu hau. Alde batetik, eskola honetako ikasleei iritsi nahi izan genuen baina hori ez da posible izan, bakarrik eskolako zuzendariak daki proiektu honen buruz.
Nor izan zen zure audientzia nagusia?  Berez, gure audientzia Lezo Herri Eskolako irakasleak, ikasleak eta ikasleen gurasoak ziren. Geroago, beste bideo bat prestatuko genuen Youtuben argitaratzeko eta jende gehiago bideo honen informazioa barneratzeko eta zerbait gehio ikasteko plastikoen problema honen buruz.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko? Proiektua garatzeko hilabete behar izan genuen. Bideoa prestatzeko aste bat eta proiektua aurkezteko materiala lortu beste aste bat.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako?  Ez digu inorrek inspiratu, klasean burutako ideia bat garatu dugu.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena?  Bideoaren antolakuntza eta egiteko garaien taldekideek oso momentu onak pasa genituen.
Eta gogorrena?  Beharrezko informazio guztia lortzeko garaian.
Zer ikasi duzue?  Talde lanean aritzea baino, gure artean lana banatzea; hondakinen egoera, motak eta ondorioei asko ikasi dugu eta konponbideen adibide batzuk ere ikasi ditugu.
Hobetzeko proposamenik? Ez.
Beste zerbait? Espero dugu aurkezteko aukera izatea, ezer ez gehiago.

Benetako Heroiak proiektuaren deskribapena

Lezo Institutua, 3C, Benetako Heroiak taldea

Gure proiektua “Benetako Heroiak” deitzen da. Klaseko orduetan burutako ideia batetik abiatuta proiektua ia osoa egitea lortu dugu. Proiektu honen helburu nagusia pertsonak hondakinen ondorioei eta konponbidei buruz informatzea da, hau da, gure proiektua proiektu dibulgatiboa da.

Zer lortu dugun hitz egiterako garaian esan  dezakegu akademikoki eta kontzientzialki emaitz onak lortu ditugu, gure artean eta klasean asko ikasi dugulako. Irakasleak klasean proposatutakoaren  erdiaren baino gehiago lortu dugu, klasean ikasitakoa barneratu eta proiektu batean garatu dugu, baina azkeneko bolada honetako egoera kontuan ikusi ondoren, proiektuaren amaiera bukatu gabe utzi izan dugu.

Zabaltzeari begira, proiektuari amaiera ematea izango litzakete eta horrekin batera proiektua aurkeztea eta esperientziaz gozatu. Gure ustez proiektua bukatu ondoren, Ekofish eta Mater museoaren lehiaketa irabaziko genuke.

Proiektuaren amaierara iritsi izan baginen, Lezo Herri Eskolako irakasleak, ikasleak eta ikasleen gurasoei iritsiko ginake. Geroago, beste bideo bat prestatuko genuke Youtuben argitaratzeko eta proiektua publikoa bihurtzeko.

Proiektua garatzeko hilabete gutxi batzuk egon gara beharrezko gauzak garatzen, baina aldaketa desberdinekin ezin izan dugu guztia bukatzeko astia eduki. Dena normal jarraituko baluke, seguruenik aste pare batetan bukatuta egongo litzateke proiektua, bideoak, aurkezpenak eta pentsatuta genuen guztia.

Proiektu hau aurrera eramateko garaian ez gaitu inork ez inspiratu, klasean atera ziren bi ideien ondorioz atera zen ideia eta guztien artean erabaki hartu genuen.

Proiektuaren parterik gogokoenak bideoak egiteko garaia eta haien antolakuntza izan ziren. Oso ondo pasa genuen eta barre asko bota genituen ere.

Gogorrena berriz, beharrezko informazio, bideo, argazki eta haien antolakuntza izan zen. Leku desberdinetan informazio asko bilatzen egon ginen, bideoak grabatzen eta argazkiak lortzen.

Hobetzeko proposamenik ez dugu, dena nahiko ondo joan da.

Bukatzeko, eskerrak eman Mater museoari eta Ekofish-i proiektu hau egiteko aukera emateagatik.

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA Plastic War TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3C, Plastic War Taldea

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo institutua 3.C Haizea Rivera, Xiker Gabirondo, Lide Iñarra, Aiora Ezkerra, Nahiet Jocano eta June Antxustegi-etxarte. 
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena Plastic War
Proiektuaren helburu nagusia Pertsonak kontzietziatzea da gure helburu nagusia edo beste modu batera esanda plastikoaren arazoaz pertsonak informatzea.

Plastic War, plastikoaren aurkako PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? Bideoa ikusi duten pertsonei plastikoaren arazoaz informatzea eta kontzientziatzea lortu dugu. 
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Youtube-ren bidez 170 pertsonetara iritsi gara,  inkesta egin genien pertsonak ere arazoaz jabetu dira.
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Gazteak izan ziren gehien bat, erabili genuen hedabidea gazteentzat delako. Baina inkestak egiterakoan adin guztietatako jendeari galdetzen saiatu ginen. 
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Denbora asko behar izan genuen, 4-6 aste gutxi gorabehera: 3 aste pertsonei inkestak egiteko, 2 aste grafikoak egiteko eta planoak egiteko eta azkenik, aste bat bideoa editatzeko.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? Plastikoaren arazoa gure inguruak inspiratu digu, ideia finko bat genuen eta ideia hortaz proiektua sortu dugu.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Pertsonei inkestak egitea asko gustatu zitzaigun. Askotan pertsonen ezetzak jaso genituen, baina hala ere asko ikasi genuen. 

Eta gogorrena? 
Denbora falta izan dugu, gauza asko egin behar genituen eta denboraz nahiko justo ibili gara. Leku askotan (mendian, itsasoan eta herrian) plano asko egin izan  behar genituen: itsasoan, inkestak bukatu, grafikoak egin, bideoa editatu…
Zer ikasi duzue? Asko ikasi dugu, alde batetik plastikoen kalteak eta larritasuna… eta bestalde, talde lana egiten eta ondo antolatzen. Proiektuaren aurretik plastikoaren gaiari buruz nahiko gutxi genekien eta proiektuaren ondoren arazo honi buruzko jakintasuna askoz handiagoa da.
Hobetzeko proposamenik?Inkesten adibide grafiko (bideo edo elkarrizketa) gehiago jartzeak bideoa eta beraz, proiektua borobildu luke. Egia esanda, lehen aipatu bezala denboraz nahiko justu ibili ginen eta ez zigun denbora eman nahi genituen elkarrizketa eta bideoak egiteko.
Beste zerbait?Ez.

Inkesten argazkia:

You Toube-ko bideoa:

Asteroko fitxa

Lezo Institutua, 3C, Plastic War taldea

Data: 2020/02/13 – 2020/02/29

Taldearen izena: Plastic War

Taldekideak: Haizea Rivera, Aiora Ezkerra, June Antxustegi-Etxarte, Lide Iñarra, Xiker Gabirondo eta Nahiet Jocano.

Proiektuaren izena: Plastic War plastikoaren aurkako proiektua.

Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:

Hiru aste hauetan, bost egunetan eskolaz kanpo gelditu gara, bertan, Lezoko 100 biztanleei inkesta bat egin diegu. Inkestak egiten ari ginela, kalean neska bat haurkitu, galdera batzuk egin eta grabatu egin diogu. Emaitzak lortutakoan, grafikoak sortu ditugu. Horretaz gain, planoak grabatu ditugu hainbat egunetan eta lekuetan (mendian, itsasoan, ibaian…)

Benetako Heroiak

Lezo Institutua, 3C, Benetako Heroiak taldea

Benetako Heroiak proiektuaren aurkezpena, Benetako Heroiak taldearen eskutik

Plastik War

Lezo Institutua, 3C, Plastik war taldea

Plastik war taldearen eta proiektuaren aurkezpena.

Produktuak atzo eta gaur

Lezo Institutua 3C Juan Liher Aiora Janire

Atzoko eta gaurko produktuen arteko konparazioa egiteko bideoa.

Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram