ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA HONDAKIN ONTZIAK TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3A, Hondakin Ontziak taldea

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo Institutua, DBH 3. A. Miren Urdanpilleta. Hodei Rodriguez. Unai Ruiz. Aiur Illarreta.
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena Taldea: Hondakin ontziak. Proiektuaren izena: Institutuko hondakin ontziak.
Proiektuaren helburu nagusia Institutuko hondakin bereizketa desegokiagatik, hondakin ontzi berriak institutuan jartzea, honela bereizketa hobea edukitzeko.

INSTITUTUKO HONDAKIN ONTZIAK PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? 118 sinadura lortu ditugu, horrek esan nahi du institutuan jendeak zabor ontzi berriak jarri nahi dituela.  
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Institutuko jendearengana iritsi gara. 130 pertsona inguru baina proiektuaren aldekoak 118 dira. Ez zigun denbora eman jende gehiagorekin hitz egiteko. 
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Audientzia nagusia institutuko ikasleak izan dira, nahiz eta irakasle batzuk ere parte hartu duten. Ikasle gehienak DBH 3-koak izan dira.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Lau aste inguru pasa genituen; eskolan dauden zabor ontziak ikusi eta aztertuz, sinadurak astean behin bilduz jolas garaietan, katalogo desberdinetan ordezteko zabor ontziak begiratuz,…
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? Guk geuk eta irakasleek. Gure proiektua irakasleek proposatu ziguten eta guk aurrera eraman dugu.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Sinadurak biltzea izan da gogokoena institutuko jendearekin egon garelako.
Eta gogorrena? Zuzendariari gutun egokia idaztea eta berari guk nahi genuena adieraztea.
Zer ikasi duzue? Institutuan zaborra oso gaizki bereizten dela eta hori ekidin daitekela. Zuzendariari mezu egoki bat bidaltzen eta sinadurak biltzen ere ikasi dugu.
Hobetzeko proposamenik?Proiektua hobetzeko, denbora gehiago eta institutuan egotea beharko genuke. 
Beste zerbait?Oso gustura haritu gara lanean eta ondo pasatu dugu. Gaur egungo arazo handi batez jabetu gara eta hemendik aurrera gehiago pentsatuko dugu zaborra botatzerakoan.

Hauek izan dira proektuan zehar atera ditugun argazkiak, hemen ikus daiteke institutuan ez ditugula zaborrontziak errespetatzen ez dugu zakar bakoitza bere lekuan botatzen.

Asteroko fitxa

Lezo Institutua, 3A, Hondakin Ontziak taldea

Data: 2020-03-05

Taldearen izena: Hondakin-ontziak

Taldekideak: Miren, Unai, Hodei eta Aiur.

Proiektuaren izena: Institutuko hondakin ontziak aztertzen.

Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:  118 sinadura jaso ditugu ikasle eta irakasleen artean, eskaera institutuko zaborontzien inguruan eta eskaera inprimitu eta zuzendariari emango diogu.

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA IEK TALDEAREN MEMORIA

Lezo Institutua, 3A, IEK taldea

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Lezo institutua 3.A Ane Arribas, Irune Fernández, Nagore Nieva, Nahia Martín, Eider Goienetxea, Asier Olaziregi
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena Proiektuaren izenburua: Taldearen izena: IEK
Proiektuaren helburu nagusia LH-ko ikasleei arazoaren berri ematea eta nola

LH-ko ikasleekin lanketa PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? Proiektua aurrera eraman ahal izan bagenu, LH.ko ikasle batzuekin saio entretenigarri bat edukiko genuen non arazoa azaldu geniekeen eta nola plastikoa gutxitu erakutsiko geniekeen.
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Lehen Hezkuntzako irakasleari, berarekin proiektuari buruz hizkentan ibili garelako eta bio-geoko eta fi-kiko irakasleei baina proiektua aurrera eraman izan bagenu LH-ko 3 klaseengana iritsiko ginatekeen.
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Proiektua aurrera eraman izan bagenu LH-ko 3 klase izango ziratekeen.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Hilabete bat behar izan dugu proiektua garatzeko.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? Gure ustez arazo honi aurre egitea txikitatik ikasi behar dugun zerbait da, horregatik bururatu zitzaigun proiektu hau egitea
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Jokoak asmatzea eta prestatzea.
Eta gogorrena? Lana banatzea.
Zer ikasi duzue? Lana nola banatu denok ados egoteko.
Hobetzeko proposamenik?Klase saio gehiago edukitzea proiektuarentzako.
Beste zerbait?Ez.

ITSAS HONDAKINEN ERRONKA PROIEKTUA KALABURTZA TALDEAREN MEMORIA

Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak Aiala Fernandez, Aritz Irigoyen, Sara Pais, Naia Malmierca, Melany Gutiérrez, Aiora Lucas, Mikel Mugarza, Oihan Arizabalo eta Irati Bergara.
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena KalaburtzaKalaburtza taldea
Proiektuaren helburu nagusia Kalaburtza garbitzea eta jasotako hondakinekin, herriko plazan  jendeari hondakinen arazoa ikustaraztea eta sortzen eta botatzen ditugun hondakinez kontzientziatzea.

KALABURTZA PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue? Udaletxean baimena eskatu genuen, horrela, San Juango plazan Kalaburtzan jasotako hondakinen eta guk ateratako argazki eta prestatutako kartelekin,  erakusketa egin ahal izateko.Covid-19 dela eta, ezin izan dugu gure helburu nagusia lortu, Covid-19 egongo ez balitz, lortuko genukeen emaitza hau da; Kalaburtzako hondakinak bildu eta gero, mahai batzuekin eta guk egindako kartelekin  eta argazkiekinerakusketa moduko bat plazan egingo genukeen, gero, jendeari galdeketa bat egiteko. 
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren  berri? Proiektua momentuz institutuko irakasleengana, San Juango udalarengana (baimena eskatzeko) eta San Juango udaltzainengana (erakusketa egunean gure ekintzaren jakinaren gainean egon zitezen)iritsi gara. Proiektua burutu izan bagenu, San Juango herritar batzuetara eta bertatik pasatzen zen jendearengana iritsiko ginatekela uste dugu. 
Nor izan zen zure audientzia nagusia? Ez dugu lortu herriko audientziarik, proiektua  ez baikenuen bukatu, baina, gure irakasle eta Donibaneko udaleko batzuen audientzia lortu dugu. 
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?Lehenengo astetan ideia zaparrada egin genuen, eta gero, ideia nagusia erabaki bezain laister, garatu egin genuen. Garatzeko, udaletxera joan ginen baimenak eskatzeko eta Donibaneko plazan gure erakusketa jarri ahal izateko. Beste egun batean, Kalaburtzara  argazkiak egitera joan ginen, beste egun batean eskolan kartelak egin genituen. Proiektua San Juanen  gauzatzeko 3 aste behar izan genituen,atzeratu behar izan baitugu behin baino gehiagotan: batzuk gaixorik zeudelako, eguraldi txarra zegoelako eta abar. 2-3 aldiz aldatu genuen eguna. Hau dena egiteko 5 aste behar izan genituen. 
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? 3 talde,  bat egitean, taldekide batzuei ideia bururatu zitzaien eta ondoren taldekide guztien artean garatu genuen, eta horrela, idei orokorra sortu genuen.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? Gure parterik gogokoena izan  da proiektua bukatu ahal izatea. 
Eta gogorrena? Gogorrena, noiz jarriko ginen herriko plazan jendeari aurkezten adostea izan zen, ez baikinen taldekide guztiak, edota eguraldi txarra egin zuelako.
Zer ikasi duzue? Gaur egun, gure esku dagoela plastikoen erabilera murriztu eta birziklatzea. Ez dugula agintariek hartzen dituzten neurrien zain egon behar gehiegizko erabilera hau gelditzeko. Eta konsziente egin gaitu zenbat kantitate plastiko dagoen itsas azpian eta nola arrainak nahasten duten janariarekin eta elikadura-katean sartzen ari den mikroplastiko kantitate handia.Horretaz gain proiektuak erakutsi digu nola dagoen mundua eta neurri batean gure esku dagoela soluzioak hartzea. 
Hobetzeko proposamenik?Irakasleek klase ordu gehiago eskeini beharko lizkigukete proiektua garatzeko eta  ez dituzte gure ideiak hainbeste mugatu behar.
Beste zerbait?Ez




Hona hemen atera genituen argazkiak:

Asteroko fitxa 2

Lezo Institutua, 3A, Kalaburtza taldea

Data: 2020/03/05

Taldearen izena: Kalaburtza taldea  3.A

Taldekideak: Naia Malmierca, Sara Pais, Aiala Fernandez, Irati Bergara, Melany Gutierrez, Aritz Irigoyen, Aiora Lucas, Mikel Mugarza eta Oihan Arizabalo.

Proiektuaren izena: Kalaburtza

Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:

(Testuaz gain, argazkiak-eta baloratuko dira)

Pankartak egiten hasi gara, pankarta hauek, hondakinei buruzko informazioa dute eta argazki batzuk ere. Pankartak, plazan jartzeko asmoa dugu, inkesta egiterakoan laguntzeko eta informazioa emateko.  

Asteroko fitxa 3

Lezo Institutua, 3A, IEK taldea

Data: 2020/03/05
Taldearen izena: IEK (Ikasle Erreziklatzaile Konzientzatzaileak).
Taldekideak:
Irune Fernández, Nahia Martín, Eider Goienetxea, Nagore Nieva,
Ane Arribas, Yeremit García, Iker Martinez eta Asier Olaziregi.
Proiektuaren izena: LHkoekin lanketa
Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:
Proiekturako gidoia prestatu dugu (esango duguna) eta proiektuko
galderak bidali ditugu.

Asteroko fitxa 2

Lezo Institutua, 3A, IEK taldea

  1. Hondakin guztiak birziklagarriak dira?
    a. Ez, horregatik saiatu behar dugu birziklagarriak diren gaiak erosten.
    b. Bai, den-dena birziklagarria da.
    c. Ez, baina berdin dio.
  2. Tokiko elikagaiak eta garaikoak erosiz zertan aurrezten da?
    a. Bilgarrietan eta garraioan.
    b. Hondakin gehiago sortzean.
    c. Ez da aurrezten.
  3. Gure garbitasuna egiterakoan, nola lor dezakegu ur konsumoa aurrezta?
    a. Bainuontzia urez ondo betez.
    b. Bainua hartu ordez dutxatuz.
    c. Ur kopuru berrdina erabiltzen da bainuan zein dutxan.
  4. Mendira joaten garenean ez dago zabor ontzirik. Zer egin behar dugu sortzen ditugun
    hondakinekin.?
    a. Poltsa batean jaso eta etxera ekarri.
    b. Bertan utzi.
    c. Erreka bazter batean utzi.
  5. Nola lortu daiteke hondakinak murriztea?
    a. Ontzia eta bilgarri familiarrak aukeratuz banakakoak baino.
    b. Produktuak ontzi txikietan erosi.
    c. Ezin dira hondakinak murriztu.
  6. Hondakin kopuru berdina sortzen al da mundu guztian?
    a. Bai.
    b. Ez,kontzumo handia dugun herrialdeko jende gehiago kutsatzen dugu.
    c. Ez, herrialde pobreenak sortzen dute hondakin kopuru handiena.
  7. Zer gertatzen da hondakinak sailkatzen ez badira?
    a. Ezer ez.
    b. Zabortegiak eta kutsadura sortzen dute.
    c. Saritzen da.
  8. Geroz eta hondakin gehiago sortzen du gizarteak ezinbestean:
    a. Hondakinak murriztu berrerabili eta birziklatu behar ditugu
    b. Ez dago arazorik eta itsasora botako ditugu.
    c. Ez daegia hondakin asko sortzen ditugunik.
  9. Itsasora hondakinak botaz gero,zer lortzen da?
    a. Arrainei jana ematea.
    b. Otsasoa kutsatzea.
    c. Arrain mota berriak sortzea.
  10. Lotu ezazu kolore bakoitza dagokiaon hondakin ontziarekin:
    a. Papera —> Urdina
    b. Ohiala —> Zuria
    c. Errefusa —> Grisa
    d. Gai organikoak —> Marroia
    e. Ontzi arina —> Horia
    f. Beira —> Berdea
  11. Zein ontzietara jaurtiko ditut litxarreriak?
    a. Organikoarena.
    b. Paperarena.
    c. Errefusarena.
  12. Agortutako errotuladore zer hondakinekin sailkatuko dugu?
    a. Oihalekin.
    b. Ontzi arinekin.
    c. Errefusarekin.
  13. Zenbat hondakin kopuru botatzen da gaur egun itsasora?
    a. Kamioi bat minuturo.
    b. Kamioi bat segunduro.
    c. Kamioi bat orduko.
  14. Gipuzkoan edukiontzi horira botatzen dugunetik zenbat birziklatzen da?
    a. %100.
    b. >%50.
    c. <%40.
  15. Nondik dator itsasoko hondakinen %80
    a. Arrantzaleengatik.
    b. Kostako herrietatik.
    c. Barnealdeko herrietatik.
  16. Non pilatzen diren itsasoko hondakin gehienak?
    a. Itsas ondoan.
    b. Kostaldean.
    c. Ur azalean.
  17. Zenbat denbora behar du plastiko botila batek desagertzeko?
    a. Ez da inioiz desagertzen.
    b. 50 urte.
    c. 450 urte.
  18. Esaldi hauetatik zein da faltsua?
    a. Zure polarra garbitzean itsasoa zikintzen ari zara.
    b. Plastikozko partikulek beste kutsattzaileak erakartzen dituzte.
    c. Plastikoa jaten ari gara.
    (Hiruak gaizki daude)
  19. Nor uste duzu itsas hondakinen arazoa konpontzeko gai izan daitekela?
    a. Gobernuak.
    b. Pertsonak.
    c. Denak.
  20. Itsas hondakinen arazoak nori egiten dio kalte?
    a. Itsasoko animali eta landareei.
    b. Gizartearen ekonomia eta osasunari.
    c. Guztioi.
    KLASEA ZATITUTA.
  21. Nire hileko gomakplastikoszkoak dira. (Ondo).
  22. Belarriak garbitzeko txotxak, toalitak eta hortzetako haria erabili ondoren konunestik
    botatzen ditut. (Gaizki).
  23. Erosketak egiteraoan plastikozko poltsak erabiltzen ditut. (Gaizki).
  24. Paper zaharrak zakarrontzi urdinera botzatzen ditut. (Ondo).
  25. Kaletik nabilen bitartean eaurkitzen ditudan plastikoak zakarrontzi orira botatzen
    ditut. (Ondo).
  26. Merkatu txikietan erosten dut, plastiko gutxiago dakarten produktuak lortzeko.
    (Ondo).
  27. Plastikozko pagitak erabiltzen ditut. (Gaizki).
  28. Pastillazko jaboia erabiltzen dut. (Ondo).
  29. Egurrezko panpinekin jolasten dut. (Ondo).
  30. Banbuzko hortzetako eskuila (cepillo) erabiltzen dut. (Ondo).
  31. Nire hamaiketakoa aluminiozko paperarekin biltzen dut. (Gaizki).
    AURKEZPENA
    ● Mater museoarekin proiektua
    ● Gaiari buruzko informazioa:
    ○ 1992an munduko zientifikoek lehen abisua
    ■ Ekiditzeko aukera
    ○ 2018 bigarren abisua
    ■ Atzera bueltarik ez
    ■ Ondorio txikiagoak
    ○ 150milio tona plastiko itxasoan
    ○ 2050erako arrain baino plastiko gehiago
    ○ Itxasoan dauden hondakinen %72 plastikoa
    ○ Munduko ozeanoen %88 plastikozko hondakinak dituzte
    (kate trofiko bideoa)
    ○ Ez dakigu zer ondorio dakarten plastikoa gure gorputzean
    ■ Ikertzen ari dIra
    ■ Ez dira ondorio onak

Asteroko fitxa

Lezo Institutua, 3A, Kalaburtza taldea

Alkateari idatzitako eskutitza:

Alkate agurgarria:

Lezo institututko ikasle batzuk gara eta eskaera honen bitartez 3DBH-n egiten ari garen proiektua aurrera eramateko baimena eskatzen dizugu.

Proiektua Mater museoarentzako da. Guk pentsatu dugun proiektua, Kalaburtza garbitzean datza 2020/02/28 an. Hondakinak hartu eta gero plazan zaborra jendeari erakustea eta galdetegi bat egitea dugu helburu, horregatik, zure baimen bat behar dugu.

Eskerrik asko zure arretagatik.

Lezo institutuko 3. mailako ikasleak:

  • Sara Pais
  • Melany Gutierrez
  • Mikel Mugarza
  • Irati Bergara 
  • Aritz Irigoien
  • Aiora Lucas
  • Naia Malmierca
  • Aiala Fernandez
  • Oihan Arizabalo

Asteroko fitxa

Lezo Institutua, 3A, IEK taldea

Data: 2020/02/20

Taldearen izena: IEK (Ikasle Erreziklatzaile Konzientzatzaileak).

Taldekideak:

Irune Fernández, Nahia Martín,  Eider Goienetxea, Nagore Nieva,  Ane Arribas, Yeremit García,  Iker Martinez eta Asier Olaziregi.

Proiektuaren izena: LHkoekin lanketa.

Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:

Umeekin egiteko jokoen galderak prestatu egin ditugu eta  aurkezpen bideoa grabatu dugu, ere eskolakoekin harremanetan jarri gara ordutegia finkatzeko.