PLASTIKOA GAZTERIAN

PASAIA LEZO LIZEOA 3D, Barraskiloak Taldea

Ekofish itsas hondakinen aurkako proiektu batean parte hartzen aritu gara azken 3 hilabeteotan, eta orain gaur egungo gazteok plastikoari dakigunari buruzko eta honi ematen diogun erabilerari buruzko artikulu bat idaztea erabaki dugu. Duela aste batzuk Pasaia-Lezo-Lizeoko 12-16 urte bitarteko gazteei galdera batzuk egin genizkien, galdetegi baten bidez.  140 erantzun jaso ditugu.

Hona hemen galdetegia:

BALEAREN ZEHAR BIDAIATZEN!

PASAIA LEZO LIZEOA 3D, BALETXOAK

Aste honetan pixkatxo bat azalduko dut egin duguna. Liburuko marrazkiak zikinean eginak ditugu eta garbira pasatzen hari gara. Laister bukatuko dugu! Beste gelakoekin liburutegian topaketa egiteko hitz egiten hasi gara. Laister egingo dugu topaketa, denok proiektuak gutxi gora behera bukatuak ditugunean jarriko dugu egun bat. Lanean jarraituko dugu!

EKOXABOIAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3D, 3Taldea

Ostiraleko saioan, kartelen prototipoa egiten aritu ginen! Aste honetan, kartel hauek guztiz bukatu eta inprimatu egin beharko ditugu. Hemen irudia.

EKOXABOIAK

PASAIA LEZO LIZEOA 3D, 3. Taldea

Mikroplastikoek naturan eta gure osasunean arazoak eragiten dituztela errealitate bat da. Horietako asko xaboietan topa ditzazkegu. Gure helburua, izenak dioen bezala, hortzetako pasta eta xaboi ekologikoak egitea da.

Hauek dira horietako xaboi batzuren argazkiak