BOKATELA 3.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C BOKATELA

Ze plastiko mota jar daitekeen eta nun lortu aztertu dugu. Edozein plastikok ez du balio janaria biltzeko, izan ere substantzia kaltegarriak askatu ditzake eta.” Plastico gasa” deritzona da erabil daitekeena eta AFEDEn ikusi dugu, zabalera 180cmkoa da, gure patroien tamaina ikusirik nola moztu aztertu dugu.

Metro bakoitzeko:

Belkroa erosteko ere autonomoa den batekin harremanetan jarri gara (Gariren aita) Denda berezi batzuetan kantitate handiagoan eta merkeagoa lor daitekeelako. 

Harituzekoek gure tailer egunean ezingo direla egon esan digute, beraz beste nunbaiten bilatu beharko dugu laguntza. Garik makina bat lortuko du, eta bere amona ere laguntzera etorriko da, eta Lluviak ere beste bat lortuko du. Galdetuko dugu ea gehiago lor daitezkeen ikusteko. 

Kartelak ere jarri ditugu:

MATERIAL BEHARREZKOAK

– JOSTEKO MAKINA: Gari eta Lluvia.

– MATERIALA (guraizeak, tizak): Lluvia, Gari, Oihane, Enzo.

– OIHALAK: Lluvia, Gari.

– BELKROA: 4m, Gari.

– PLASTIKO GASA: 4m, Gari.