Benetako Heroiak proiektuaren deskribapena

Lezo Institutua, 3C, Benetako Heroiak taldea

Gure proiektua “Benetako Heroiak” deitzen da. Klaseko orduetan burutako ideia batetik abiatuta proiektua ia osoa egitea lortu dugu. Proiektu honen helburu nagusia pertsonak hondakinen ondorioei eta konponbidei buruz informatzea da, hau da, gure proiektua proiektu dibulgatiboa da.

Zer lortu dugun hitz egiterako garaian esan  dezakegu akademikoki eta kontzientzialki emaitz onak lortu ditugu, gure artean eta klasean asko ikasi dugulako. Irakasleak klasean proposatutakoaren  erdiaren baino gehiago lortu dugu, klasean ikasitakoa barneratu eta proiektu batean garatu dugu, baina azkeneko bolada honetako egoera kontuan ikusi ondoren, proiektuaren amaiera bukatu gabe utzi izan dugu.

Zabaltzeari begira, proiektuari amaiera ematea izango litzakete eta horrekin batera proiektua aurkeztea eta esperientziaz gozatu. Gure ustez proiektua bukatu ondoren, Ekofish eta Mater museoaren lehiaketa irabaziko genuke.

Proiektuaren amaierara iritsi izan baginen, Lezo Herri Eskolako irakasleak, ikasleak eta ikasleen gurasoei iritsiko ginake. Geroago, beste bideo bat prestatuko genuke Youtuben argitaratzeko eta proiektua publikoa bihurtzeko.

Proiektua garatzeko hilabete gutxi batzuk egon gara beharrezko gauzak garatzen, baina aldaketa desberdinekin ezin izan dugu guztia bukatzeko astia eduki. Dena normal jarraituko baluke, seguruenik aste pare batetan bukatuta egongo litzateke proiektua, bideoak, aurkezpenak eta pentsatuta genuen guztia.

Proiektu hau aurrera eramateko garaian ez gaitu inork ez inspiratu, klasean atera ziren bi ideien ondorioz atera zen ideia eta guztien artean erabaki hartu genuen.

Proiektuaren parterik gogokoenak bideoak egiteko garaia eta haien antolakuntza izan ziren. Oso ondo pasa genuen eta barre asko bota genituen ere.

Gogorrena berriz, beharrezko informazio, bideo, argazki eta haien antolakuntza izan zen. Leku desberdinetan informazio asko bilatzen egon ginen, bideoak grabatzen eta argazkiak lortzen.

Hobetzeko proposamenik ez dugu, dena nahiko ondo joan da.

Bukatzeko, eskerrak eman Mater museoari eta Ekofish-i proiektu hau egiteko aukera emateagatik.

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram