EKOMONEDEROAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3A, BOTTLE POWER TALDEA

Aste honetan EKOMONEDEROen tutoriala egin dugu. Ekomonederoak nola egin ditugun azaltzen dituen bideoa grabatu eta ondoren editatu eta musika eta hitzak jarri dizkiogu bideoari. Ea gustatzen zaizuen eta animatu egitera!!!

PAU

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, LEKUEKO TALDEA

Aste honetan gure proiektuarekin amaitu dugu; txikien eskolara joan gara haiekin pultserak egitera eta haiei plastikoen arazoa ezagutaraztera. Ordu eta erdi inguru egon ginen beraiekin, lehenengo, arazoa azaldutzeko aurkezpen eta bideoak erabili genituen eta azkenik eskulana egin genuen.

ZABOR OLINPIADAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, TETRA-FISH TALDEA

Azken aste honetan, jinkana prestatu genuen. Ostiraleko 12:10etan egin genuen 1DBHko, 2DBHko eta 3DBHko ikasleekin eskolako patioan. Aurreko klasearen bukaeran jaitsi ginen dena prestatzeko, eta 12:10etan klasez klase joan ginen lehengo astean atera ziren bolondresen bila. Denak behean ginenean, joku bakoitzean lau ikasle zeuden, bi jokuetan ezik, hiru ikasle zeudelako. Tetra-Fish taldeko taldekide bakoitza posta batean jarri zen. Joku bakoitza esplikatu genien eta egin zuten. Joku bakoitza bukatzean, hurrengo postara joaten ziren.

Bukatu genuenean, tetra brikak zituzten tapoiak jaso genituen, garbitzaile batek eskatu zigulako. Hauekin, gurpil-aulkian zegoen bere lagun bati lagunduko ziolako. 

Sortu genuen TikTok-ean video batzuk igo ditugu egindako jokuekin.

Ez zaigu proiektu txarra iruditu, baina ez geunen kontuan hartu tetra brikak gaizki usainduko zutenik. Hau beste batean egiten badugu, leihaketa moduko bat egin beharko genuela uste dugu ikasleak gehiago motibatzeko

 

PLASTIKOZKO PANPINAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, MAXIM ANIMALS

Aste honetan proiektua amaitu dugu. Kahoot bat eginez, 35 galderekin, Koldo Mitxelenako DBH lehenengo mailara jeitsi, egoera zein den azaldu eta kahoota egin diegu. Gela bakoitzeko irabazleari saria eman diegu, kamiseta eta plastikoekin egindako panpinak (lehengo astean egindako 4 panpinak). 

IRABAZLE BATZUK:

UNEA KREMAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, UNEA TALDEA

Aste honetan, kremak egin ditugu, horretarako aurretik erosi eta lortu genituen material guztiak prestatueta taldekide baten etxean geratu ginen. Krema egin ondoren, poteetan sartu eta gure logoa duen pegatina jarri genien.

Krema pote batzuk saldu ditugu, gutxi gorabehera 6-7, familiartekoei eta baita eskolako irakasle eta gelakideei ere.

Proiektu entretenigarria izan da, eta kremak egiten eta saltzen jarraituko dugu.

ZABOR OLINPIADAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, TETRA-FISH TALDEA

Laugarren aste honetan, tetra brick gehiago hartu ditugu, dagoeneko behar ditugunak lortu ditugu. Eskolako sarreran jarri dugun kutxan ere utzita dauden tetra brick batzuk aurkitu ditugu.

Ginkanan zein joku egingo ditugun pentsatu dugu. Eta gelaz gala joan gara eta bi bolondres hartu ditugu gela bakoitzeko. Neska bat eta mutil bat ateratzen saiatu gara, baina ezin izan dugu klase guztietan hori egin, ez zeudelako bolondresak. Hurrengo ostiralean, goizeko 12:10-etan bolondresei deituko diegu gurekin jolasak egiteko patioan.


EKOLORE

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, JIYE TALDEA

Aste hontan egin duguna hau izan da:

Loredenda batera joan gara eta 3 landare eman dizkigute.

Botilak margotzeko spraiak lortu ditugu eta ekarritako botilak moztu eta margotu eta klasean lehortzen utzi ditugu.

PAU

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, LEKUEKO TALDEA

Aste honetan pultserak egiteko praktikatzen egon gara, horretarako behar dugun material guztia lortu dugu eta eskolara joaterako prestatzen egon gara.

Bestalde, eskolako arduradun batekin hitz egin dugu eta astelehen arratsaldean joango gara.

UNEA KREMAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, UNEA TALDEA

Aste honetan, material guztiak lortu ditugu, beste pote batzuk ere eta logoa aldatu dugu. Errezetaren linka: Errezeta

Aste honetan zehar, kremak egiteko geratuko gara. Gure logoa pegatinetan jarriko dugu eta kremak amaituko ditugu. Eskolan gure proiektua zabalduko dugu, eskola komunitate osoan honen berri izan dezan.

PLASTIKOZKO PANPINAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3B, MAXIN ANIMALS

Aste honetan kamiseta zaharrekin eta plastiko zaharra berrerabiliz itsas animalien itxura duten panpinak egin ditugu.

Gaiaren berri geletan emateko, aurkezpen bat ere prestatu dugu. Eta azkenik, Kahoot bat prestatu dugu lehiaketa antolatzeko. Lehiaketaren irabazleei, panpina bana oparitzea izango litzateke asmoa.