Asteroko fitxa 2

Lezo Institutua, 3B, Balea taldea

Data: 2020/03/2

Taldearen izena: Balea. 

Taldekideak: Ibone Alvarez De Eulate Rosa, Aroa Garcia, Hector Javier Lopez, Soufian El Mouak, Hegoi Arrizubieta eta Xuban Moral. 

Proiektuaren izena: Balea (Hondakin plastikoen bilketa). 

Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:

Aste honekin jada, hiru aste daramatzagu. Hori dela eta aurrerapen asko egin ditugu. Hala nola, proiektua forma hartzen hasi da. Martxoaren 2ko astean da hau; baina, aurreko astean ere; hau da, otsailaren 24ko aste horretan ere, lanean aritu gara. 

Konkretuki, A4 tamainako bederatzi orri itsatsi genituen, orri erraldoi bat sortuz. Ondoren orri erraldoi horretan, balea marraztuko baikenuen. 

Horregatik, arkatzez balearen itxura; hau da, bele baten izugarrizko antza zuen bale bat marraztu genuen. Zelorekin itsatsi genituen orri haiek; eta, proiektu interesgarria eta erakargarria lortu genuen.

 Hala ere ez zegoen amaituta; horregatik, martxoaren 2ko astean, jasotako hondakin plastiko guztiak, balearen barnean itsasten hasi ginen. Silikonaren laguntzaz itsatsi genituen hondakin plastiko guzti haiek. 

Azkenean, proiektu polita gelditu zela uste dugu; nahiz eta, guztiz amaituta ez egon. Alarma estatu honen ondorioz, amaitzeko zenbait gauza falta zaizkigu. Hala ere, zenbait gauza horien falta izanez ere, proiektu polita, esanguratsua edota erakargarria lortu dugu. 

Hori dela eta, proiektua guztiz amaituta dugunean, institutuko pasiloan jarriz, institutuko ikasleak eta iraskasleak ere proiektuaren berri izango dute. Horrela ere, institutuko gehiegizko plastikoaren erabileraz ere. Noski, itsasoek eta ozeanoek jasaten ari diren hondakin plastiko guztien kalteak kontuan hartuta. 

Horrela gelditu da gure proiektua. 

HONDAKIN PLASTIKOZ BETETAKO BALEA. 

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Facebook
Facebook
Twitter
Visit Us
Instagram