ARRAINTXOAK_PLASTFISH

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_MARIA GARRO, SILVANO NSUE, ELAIA AIRA ETA SARA CALLEJÓN.

Proeiktu honen bitartez, itsas hondakinekin dagoen arazoa pertsonei zabaltzea eta ezagutzera lortu dugu. Nahiz eta gure bideoa ez jende askora iritsi, ikusi duten pertsonek gaiari buruz hausnartzea eta pentsaraztea lortu dugu. Bideo hau egiteko ideia Internetetik hartu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun argazki askorekin sortutako bideo bat egitea, eta gure taldean bi pertsonek oso ondo marrazten zutenez, egoera aprobetxatzea eta egitea erabaki genuen. Bestalde, sare-sozialekin ondo moldatzen den pertsona genuen, eta editatzeko, antolatzeko eta idazteko erraztasuna zuen beste pertsona bat ere.

Proiektua garatzeko guztira 3 aste telematiko eta beste hainbat aste klasean izan ditugu. Gure proiektua situazio honekin aurrera eramatea oso zaila izan da, lana laurok elkarrekin egitea pentsatu genuelako, eta gure etxeetan bakarka egiteak, asko zaildu digu. Baina, hala ere, ahalik eta hoberen antolatzen saiatu gara, lauen artean lagunduz eta aholkuak emanez. Guk lan guztia klasean geunden bitartean banatzeko zortea izan genuen, eta horrela, etxean ginenean, bakoitzak gutxi gora-behera bazekien zer egin behar zuen. Bestalde, gelan gauza batzuk aurreratu genituen, baina egoera zela eta, ezin izan genuen ezer egin haiekin, eta lana berriro hasi behar izan genuen.

Proiektu honi buruz gehien gustatu zaiguna klasean elkarrekin egiten genuen lana izan da, ikasi dugunaz gain noski. Proiektu hau osorik egiteko aukera ez izan arren, eduki genituen klase gutxi horiekin, milaka datu interesgarri eta harrigarri ikasi ditugu.

Taldeko guztiok harro gaude proiektuaren emaitzarekin; izan ere, egin genezakeen guztia egin dugu, ondo antolatu gara, lana banatu dugu, eta garrantzitsuena, denok berdin-berdin egin dugu lan. 

Hona hemen bideoa:

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Twitter
Visit Us
Follow Me
Instagram