Animaliak Gizakion Gainean

Zubirimanteo 1A Animaliak Gizakion Gainean

EKOFISH-Apirilak 30

1)- ORAIN ARTE EGINDAKOA:

Orain arte mapa mundia egin dugu, mapa mundia egiteko maskarilla erabiliak erabili ditugu, gaur egun jendeak maskarillak lurrera botatzen dituelako eta azkenean horiek itsasoan bukatzen dutelako. Maskarilla erabiliak moztu egin ditugu eta ura izango litzatekeen zatian itsatsi ditugu. Herrialdeak osatzen duten zatian zabor zati ezberdinak itsasi ditugu.

Bestetik, animaliek okupatuko duten zonaldea marrazten hasi gara. Zonalde honetan telebistan notiziak ematen hartz bat ipiniko dugu, emango dituen notiziak itsasoan sortzen den zaborraren ingurukoak izango dira eta bitartean, telebistaren beste aldean animali bat egongo da notiziak ikusten. Beraz hori egiteko, lehendabizi erabiliko dugun zaborrean irudikatuko dugun marrazkia egiten hasi gara. Adibidez, telebista egiten hasi gara, telebista egiteko gaileta kaxa bat erabili dugu. Ostean, hartza marrazten hasi gara.

2)- FALTA DENA:

Proiektu honetan animaliak okupatuko duten zatia egiten bukatzea falta zaigu. Falta zaizkigun gauzen artean ondorengoa dago: telebista ikusten dagoen animaliaren zatia irudikatzea eta zati honetarako egin ditugun gauzak itsastea falta zaigu.

Bestetik, gizakiek okupatuko duten zonaldea egitea falta zaigu. Zati honetan iceberg bat egingo dugu, eta iceberg horren gainean familia bat irudikatuko dugu eta itsas hondoa zaborrez beteta irudikatuko dugu. 

Itsasoa irudikatu dugu. Itsasoa irudikatzeko kolore grisa erabili dugu, gure ustez grisa krudeltasunaren kolorea baita. Modu honetan itsasoak gizakion partetik jasotzen duen krudeltasuna adierazi dugu, itsasoa gaixo dagoela irudikatuz. Bestalde iceberg bat egin dugu, iceberg-ra beltzez irudikatu dugu, guretzako beltza sufrimenduaren kolorea baita. Ingurumena jasaten ari den sufrimendua irudikatu dugu. Gainean gizaki baten silueta bat jarri dugu, ez diogu aurpegirik irudikatu, gure ustez iritsiko delako momentu bat non aldaketa klimatikoak guztioi berdin eragingo digun, aldaketa klimatikoak gizartea berdinduko du, pobrea zein aberatsa izan ez da inor salbatuko. Azkenik, animali bat irudikatu dugu manifestatzen.