AGENDA BERRITZEN

Arantzazuko amako 3Ako HI MYJ taldea

Aste honetan IKASIgroup inprentako komertziala etorri zen eta eskolako zuzendaritzarekin batera bildu ginen. Plastikoa ordeztuko lukeen kartoizko tapa bat ekarri zigun, eta egokia iruditu zitzaigun. Bestetik datuak nola azaltzea nahi genuen azaldu genien, eta aurrekontua bidaliko zigutela esan ziguten.:

1- Plastikozko tapak eta guk nahi genuen informazioa agendako orri batean txertatuta.

2- Kartoizko tapak eta guk nahi genuen informazioa agendako orri batean txertatuta.

3- Plastikozko tapak eta guk nahi genuen informazioa guk nahi genuen moduan (orri desberdinetan txandakatuz).

4- Kartoizko tapak eta guk nahi genuen informazioa guk nahi genuen moduan (orri desberdinetan txandakatuz).

Aurrekontuak jasotzerakoan informazioa nola jarri erabakiko dugu (zuzendaritzaren onespenarekin noski), ze tapak kartoizkoak izango direla ziur gaude, aste honetan ere Zuzendariak kontratua sinatu baitigu. 

Aurrekontuak izanda ere, jakingo dugu ere plastikozko agenda eta kartoizkoen artean dagoen diru aldea, eta inguruko eskoletara bidali beraiek ere aldaketa horren alde egitera animatuz. 

HI MYJ taldea