2020-21 IKASTURTEKO PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Arantzazuko Ama BHIko 3.DBHko eta Zubiri Manteoko 1.batxilergoko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. Gazte hauek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!