2.ESKUKO AZOKA 4. SARRERA

ARANTZAZUKO AMA 3C EKOTHINGS

Azokaren astean sartu gara! 

4. astean izango da bigarren eskuko azoka. Aste honetan zehar, azken produktuak jasotzen joan gara eta horrekin batera, produktuak antolatu ditugu azoka egunerako. Azokarako deialdia egin dugu, bai Astigarragako eta Martuteneko eskolako web orrian jarri dugu azokaren berri, udaletxeko web orrian eta sare sozialetan ere zabaldu dugu, baita gure proiektuaren sare sozialetan ere. 

Ostiralean azoka eguna da, mahaiak kultur etxean eskatuta ditugu. Beharko ditugun bestelako materialak ere prest ditugu (guraizak, kutxak, rotuladorak…) Astigarragako eskolak altabozak utziko dizkigu, guk musika jarriaz  giro alaia egoteko azokan eta kartelak herri guztitik zehar zabalduta daude dagoeneko. Play lista ere prest dugu.