2.ESKUKO AZOKA 2.SARRERA

ARANTZAZUKO AMA, 3C, EKOTHINGS

Bigarren astean, kartelak herrian zehar ipini genituen, herritarrek bilketaren berri jakin zezaten. Aldi berean, kartoizko kaxak jarri genituen herriko zenbait lekuetan (kultur etxean, kiroldegian, udaletxean eta herri eskolan), han jendeak jostailu, liburu, bitxi, arropa… utzi zezan. Kaxak herriko puntu ezberdinetan egon dira aste osoan. Irakasleei ere gutun bat idatzi diegu datorren astean ere azokarako gauzak ekar ditzaten. Kronikarekin harremanetan jarri gara eta asteburuan gure herrian bilketaren eta azokaren berri eman dute. Instagramen kontu bat sortu dugu, gure proiektuaren berri gazteak jakin dezaten, eta ondorengo generazioek lagundu ahal izateko. 

Kaixo, 

DBH3C-ko EKOTHINGS taldeko ikasleak gara eta gure proiektua bigarren eskuko azoka bat egitean datza. 

Irakasleei bidalitako gutuna:

Kaixo, 

DBH3C-ko EKOTHINGS taldeko ikasleak gara eta gure proiektua bigarren eskuko azoka bat egitean datza. 

Horretarako, produktu bilketa egiten ari gara orain eta zuen laguntza eskertuko genuke proiektua burutu ahal izateko!

Jakinarazi nahi dizuegu, MAIATZAK 16-20ko astean produktu bilketa egingo dugula IRAKASLE GELAN. 

Jostailuak, liburuak, bitxiak, arropa… ekarri dezakezue!

Denon artean mundu hobe bat lor dezakegu, 

MILA ESKER ETA ANIMATU!!!

Agur bero bat, 

EKOTHINGS taldeko partaideak.   (June A, June C, Eneko, Nora eta Naroa)

Gauzak jasotzen ditugula adierazteko kartela: